Nietzsche: Balio Berriak eta Jainkoaren Heriotza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Balio Berriak

Burujabetza: norberak sortzen, asmatzen, eraikitzen, aplikatzen ditu balio horiek.

Esan dugun moduan, mendebaldeko zibilizazioa, bizitzaren, askatasunaren eta pertsonaren aurkako erasoa bada, balio berriak asmatu beharko ditugu. Nietzscherentzat, bi aukera besterik ez daude:

A) Morroi, Esklabuen Balio Moralak

Gorroto, mendeku, ahultasunaren, konplexuaren, lotsaren edo errukiaren balioak dira. Morroien morala artaldeak merezi du. Pertsona arruntek, humilek eta gaixorik daudenen morala da.

B) Jaun, Nagusien Balio Moralak

Bizitzaren bertuteak sutsuki defendatzen dituen balioak dira: Harrotasuna, hierarkia, indarra, zapalkuntza, krudelkeria, gupidagabekeria defendatzen duen morala. Menderatzaile izateko gogo basatia litzateke, gogorra, gainontzekoen aurkakoa.

Nietzscheren aukera bikoitz hau izugarri probokatzailea eta kontraesankorra bada ere, balio aldaketaren beharra azpimarratu nahian dabil.

Jainkoaren Heriotza eta Gaingizakia

“Jainkoa hil da” (“Gizakia jaio da”) adierazpenaren bitartez Nietzschek Mendebaldeko ideologia kristau burgesaren ondamendia aurkezten digu. Aurrerantzean ezin dugu ideologia erlijiosoaren menpeko izan. Filosofiaren iritzirako, kristautasunari hileta elizkizunak egin behar zaizkio: jainkoa hiltzen dugu, jainkoan sinisten ez dugun momentu beretik.

Planteamendu honek ateismoa askatasunaren adierazpen bihurtzen du. Jainkoak morrontza, zapalketa, instintuen aurkako jazarpena edo askatasunaren aurkako erasoa suposatzen du. Jainkoan sinetsiko ez bagenu, galdutako nortasuna, emozioak edo askatasuna berreskuratuko genituzke. Jainkoa hiltzerakoan gure txanda iristen da. Aske izateko aukerak zabaltzen dira. Pertsona ez delako ezeren menpeko, morroi (ez elizarena, ez estatuarena eta ezta ekonomiarena ere).

Sinbolikoki jainkoaren heriotzak esklabutzaren, faltsukeriaren eta hipokresiaren amaiera suposatzen du. Jainkoaren heriotzak gizakiaren jaiotza, eraikuntza suposatzen du. Teologiaren ordez antropologia behar dugu (menperakuntzaren tokian askatasuna aukeratu beharko genuke).

Jainkoa Hil Da: Laburpena

Garai Teologikoa

  • Dinamita Mendebaldeko erlijioari
  • Teologia zapaltzailea suntsitu
  • Ideologia menperatzaileak arbuiatu

Garai Antropologikoa

  • Gizakiaren jaiotza / sorrera
  • Gizon-emakumearen askapena
  • Burujabetza

Entradas relacionadas: