Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Balioa: Nietzsche eta Balioen Transmutazioa

Balioa Nietzschek aldarrikatzen duen gizadi berriaren eginkizuna da. Balioen transmutazioaren bidez, gezurra egia bihurtzen du Nietzschek, eta alderantziz; halaber, ongia gaizki bihurtzen du, eta alderantziz. Nolanahi ere, balioen transmutazioa ez da balio tradizionalak ordezkatzen dituzten balio berrien ezarpena, balioespenak sortzeko era berri bat baizik. Nietzschek gizakia aldezten du, bizitza hutsean oinarriturik, ongiaren eta gaizkiaren sortzaile izan dadin. Balioen transmutazioa Jainkoaren heriotza gainditu duen eta bere burua baieztatzen duen supergizakiaren eginkizuna da.

Gezurra: Mendebaldeko Kulturaren Faltsukeria Metafisikoa

Gezurra Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen multzoa da. Milurteetako hutsegite honen jatorria bizitzari uko egitetik dator. Gizakiak bere burua engainatzen du, bizitzaren funtsa, zentzua eta benetako zerizana mundu ideal batean kokatzen dituelako. Hortaz, bizitzaren aurreko gizaki ahul eta koldarraren borondateak sortzen eta gidatzen du gezurra. Platonek eta tradizio judeo-kristauak bi mundu bereizten dituzte, ongia Jainkoarengan pertsonifikatuz. Errorea bizitza, aldakorra eta sentibera dena, iheskor bezala ikustean eta balio betiereko eta absolutuko mundu zerutiar bat eraikitzean datza.

Egia: Subjektiboa eta Bizitzarako Baliagarria

Egia pasarte honetan, gezur metafisikoari kontrajartzeko erabiltzen du Nietzschek. Alde horretatik, egia sentigarriarekin partekatzen du. Nietzscherentzat, egia, balio moralen antzera, ez da absolutua, eta bizitzarentzat baliagarria den heinean soilik mintza daiteke egiaz. Egia subjektibo eta borondatezko bihurtzen da Nietzscheren filosofian, gizakiak bere botere-nahitik sortua, bere burua gainditu eta errealitatea kontrolatzeko.

Jainkoaren Ideia: Bizitzaren Aurkako Kontzeptua

Jainkoaren ideia bizitzaren aurkakotzat ikusten da, txarra dena eta horren aurka doana besarkatuz. Kontzeptuak mundu hau mespretxatzen du, bere balioa eta helburua alde batera utziz, gorputza eta bizitzan garrantzitsua dena gutxietsiz. Jainkoaren ideia, nahiz eta historian zehar aldakorra eta etengabea izan, gorputza eta bizitza desagertarazten ditu, bizitzari buruzko ideiak inposatuz.

Entradas relacionadas: