Nietzsche betiereko itzulera
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,08 KB
Botere nahimena. Gizakia askea da Eta sormena du, hau Jainkoarekin batera egina eta etorkizuna gizatasuna Garatzeko aukera berria du. Gizakiak lur honetan garatuko ditu aukerak eta Nahimenak, haraundirik ez dago. Denok gara desberdinak, honen iturria gizakiak Bere burua hobetzeko beti egiten ari den ahaleginak dira. Bizidunek botere Nahimena dute, bizi maila hobetu nahi dute, eta hau derrigorrez kanporatu behar Da. Ezaguna ere badago, jakintasunaren bidez errealitatea menderatu nahi da, Kontrolatu, norbere zerbitzuan ipini. Ez dago egia absoluturik, bizitza Etengabe aldatzen da. Filosofoek itxurazko kontzeptuak sortzen dituzte Aldakuntza gabeko mundu bat irudikatzeko eta egiatzat hartzen dira erosoagoak Direlako. Boterea nahia da, norberaren buruaren jabe izatea, bizitzaren Ahalbideetan sinistea. Norberaren buruarengan sinispen sendoa duenak, besteak Ere bere nahiak eta ekinbideak indartzea nahi du. Norberaren indarrean jakitun Izateak, norberaren eskubideak aintzakotzat hartzea dakar. Ezagumenean. Gizakien eboluzioaren eragilea botere nahia da, ez ezagutza. Ezagutza Beharrezkoa da, errealitatea menderatzea, hobetzeko gogoarengatik. Filosofia Arrazionalak (Apolo) arimaren egitekoa gorputzaren gainetik jartzen du, Betierekoa bilatzen dute. Nietzschek Dionisio aldarrikatzen du, gizakiaren Sena, jainkoaren esanak apurtu eta bizitza disfrutatu, gozatu bere jarioaz. Betiereko itzulera. Nietzschek supergizakia eta betiereko itzulera asmatzen Ditu. Bere esanetan, bizitza behin eta berriro errepikatzen den errealitatea Da. Iragana infinitua da, gertakari guztiak noizbait gertatu dira eta Etorkizunean gertatuko dena ez da guztiz berria, iraganean gertatutako zerbait Delako. Dena finkatuta dago, supergizakia eta betiereko itzulera aurkako Kontzeptuak direla pentsa dezakegu, baina ez da horrela. Gaurko erabakiekin Etorkizunean izango den portaera eredua zehazten da, Jainkoaren hipotesia Ukatzen du, errepikapenak ez du helbururik, mundu fisikoa ez dago beste munduari Begira, dena mundu honetan dago ihesbiderik gabe.