Nietzsche bitalismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB
XX. Mendearen lehen zatian gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.
XIX. Medearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak honako hau aldarrikatzen du ezen filosofia, baldin eta bizirik iraun nahi badu, ezin dela Hegelen erara aritu. Filosofiak pentsatzeko forma berriak bilatu behar ditu.
XIX. Mendean abiatzen den zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisia eragiten du filosofian. Filosofia eremuak galduz doa pixkanaka, eta kezka handiz hartzen du hori. Gainera, emantzipazioa ez dator natura-zientzietatik bakarrik, baita giza zientzietatik ere. Garai batean pentsaezina zirudiena, zientzia horiek filosofiaren enborretik bereiztea, errealitate bihurtzen da.
XX. mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute, eta ezbaian jartzen dituzte fisika newtoniarra eta geometria euklidestarra. Gainera, Fisikaren garapenak hainbat eskola neopositibista sotzen ditu, eta Vienako Zirkulua da horien artean garrantzitsuenetakoa. Azken eskola horretako pentsalarien ustez, gerra-izugarrikeriak idealismoaren arrazionaltasun faltsuan oinarritutako ideologien ondorio izan dira.
Beraz, filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen ahalegintzen dira, horrenbestekoa da zientziari dioten mirespena, eta filosofia analitikoa sortzen da. Azken horrek ez du onartzen metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna.
Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da, eta filosofia kontinetalak Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du.
Filosofia positiboak ezagutza egintzen esparrura mugatzen du. Zientzia, alde horretatik, fenomenoen sailkapen bat da, eta ezin daiteke azalpen zientifikorik eman geratera naturaletatik at dagoenaz.
Filosofia ez dago XX. Mendeko gertakari historiko handietatik kanpo, eta horietako baten funtzio sinbolikoak krisi berezia eragiten du: Auschwitz.