Nietzsche: Bizitza, Obra eta Testuinguru Historikoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,11 KB
Nietzsche
Lantzen ari garen testua Ecce Homo liburuan kokatzen da eta bere autorea Friedrich Nietzsche da. Autore hau XIX. mendearen erdialdean jaio zen Röcken hirian eta XX. mende amaieran hil zen. Adimen gaixotasuna eta sufrikario fisikoak izan zituen.
Nietzsche: Bizitza eta Pentsamendua
Biografia eta Obra Nagusiak
Nietzschek Pfortako eskolan egin zituen bigarren mailako ikasketak. Bere filosofiaren bi lema nagusiak klasizismoa eta erlijioaren kontrako sentimendua ziren. Gure autorea Bonneko Unibertsitatean hasi zen ikasten, baina geroago Leipzigeko Unibertsitatera aldatu zen. 24 urte zituela, Basiliako Unibertsitateko irakasle katedradun izendatu zuten.
Wagnerren eta Schopenhauerren filosofia ezkor eta bitalistek eragin iraunkorra izan zuten Nietzscherengan. Basiliako katedrari utzi zionerako, filosofiaz zuen interesa galdu zuen guztiz. Ecce Homo-n aitortzen du garai hartan bere indar fisikoak une apalean zeudela eta krisialdia pairatu ondoren, bizimodu berri batera berpiztu zela, eritasuna bizitzeko eta auto-gainditzeko indar bihurtuz. Nietzschek lan gehienak 10 urteren bueltan idatzi zituen.
Nietzsche eta bere garaiko mugimenduak
Bere antigermanismoak germaniar kultura osoa gorrotatzera eraman zuen (politikoak, filosofoak, eta abar). Ez zen garaiko pentsamenduzko mugimendu bakar batekin ere identifikatu. Honako hauei eraso egin zien:
- Positibismoa: Bizitzaren errealitatea txirotzen zuela uste zuen.
- Giza eskubideen berdintasunaren aldeko borroka: Supergizakiaren moralaren kontrakoa zela iritzita, langileen borrokari zein feminismoari eraso egin zien.
- Darwinismoa: Hautespen naturala botere nahiaren kontrakotzat hartu zuen.
Emakumeekiko jarrerari dagokionez, frustrazio sentimentalak tarteko, misogino izatera iritsi zen. Nietzscheren ospea bere heriotzaren ondokoa da. Bere filosofiaren eragina filosofia garaikideko korronte desberdinek jaso dute.
Obraren Lau Uneak
Bere lanak 4 unetan banatzen dira:
- Une erromantikoa: “Gaua” (Basilean egindako egonaldiari dagokio).
- Une positibista: “Goiza” (Bidaiei dagokien aldia da).
- Zarathustraren mezua: “Eguerdia” (Bere ideia nagusiak aurkitu zituen bertan).
- Une kritikoa: “Ilunabarra” (Nietzschek kultura osoa kritikatu zuen garai honetan).
Testuinguru Historikoa eta Kulturala
Testuinguru Historikoa (XIX. mendea)
Nietzscheren pentsamendua loratu zen testuinguru historikoan, honako gertaerak ditugu aipagarri:
- Frantziako Iraultzaren porrotak nobleen eta Europako monarkien erreakzioa eragin zuen.
- Industria Iraultzaren aldaketa sozial handiek ekintza iraultzaile gehiago ekarri zituzten.
- Burgesek finantzak, industria, kultura eta politika zuten kontrolpean, baina haien arteko batasuna hautsi egin zen.
- Industriako langileak ugaritu ziren askatasunaren eta berdintasunaren kaltetan. Goi burgesek segurtasuna eta jabetza defendatu zituzten. Burgesen eta langileen arteko hitzarmena eta liskar jokoa izan zen nagusi.
Bigarren Industria Iraultza
Industrializazio prozesuan aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren, horrek Bigarren Industria Iraultza ekarri zuen. Trenbidea, siderurgia, nekazaritza, burtsa eta finantzak garatu ziren. Industria berriek inbertsio handiak behar zituztenez (kimika eta siderurgia), kapitalak kontzentratu egin ziren eta ekoizpen arlo asko zituzten enpresa handiak sortu ziren. Hori dela eta, banketxeak gero eta indar handiagoa hartuz joan ziren. Industrializazioaren aurrerapena garapen zientifikoaren eta teknologikoaren arteko lotura estuaren ondorioa izan zen.
Testuinguru Filosofikoa eta Kulturala
Pentsaera positibista errealismoan islatu zen. Behaketaren eta deskripzioaren bidez errealitatea egiazkotasunez irudikatu nahi zuten (besteak beste, Victor Hugoren eta Milleten margolanak).
Garai hartan, bizitzeko gaitasuna itotzen zuten balio artifizialak defendatzen ziren. Abangoardien garaia izan zen, eta artistak beren bizitzak artelan bihurtzen saiatzen ziren. XIX. mendearen amaieran, mugimendu inpresionistak indar handia izan zuen. Moneten eta Maneten margolanetan argia eta mugimendua ikusten dira.
Mugimendu Filosofiko Nagusiak
Lantzen ari garen testuaren testuinguru filosofikoan, honako mugimenduak agertzen dira:
- Erromantizismoa: Ilustrazioaren ondorengoa da eta hari kontrajartzetik sortu zen.
- Positibismoa: Ilustrazioaren garaian hasi zen, eta zientzia esperimentala zen ezagutzaren baliozko eredu bakarra.
Beste zenbait mugimendu filosofiko:
- Bitalismoa: Bizitza da balio nagusi eta errealitate funtsezkoena.
- Eboluzionismoa: Hautespen naturalaren teoriaren bidez, zorizko aldaketa genetikoek izaki egokienei ematen diete abantaila.
- Marxismoa: Historiaren funtsezko eragile ekonomikoa eta azpiegitura klase sozialen arteko borroka da.