Nietzsche botere nahia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB
Botere nahimena bizi nahi izatearekin, desioarekin, borrokarekin lotzen du Nietzschek. Bizi nahimena, gure nortaunarekin desberdin izateko errebeldiarekin, bizitzaz gozatzeko desesperazioarekin erlazionatzen du. Dakigun moduan, bizitza tragikoa da, baina aldi berean momentu onak gozatzeko aukera badago ere. Bizitzari aurre egiteko, bizitza alferrik galtzen ez uzteko, botere nahimena, hau da, nortasuna, izate nahia ezinbestekoak dira. Zoriontasunaren ordainetan, kolpe latzak gainditzeko prest dagoenak botere nahimena duela erakusten du. Kolpatuak izan ondoren, zutikatzen direnak botere nahimena dute.
BOTERE NAHIMENA
-indar sortzaile pertsonala
-bizitzeko gogoa, grina
-sentimendu trajikoa baina borrokalaria
-bizi poza, desioa
Betiereko itzulerari dagoionez, Nietzschek oraigoan ere, bizitzaren afirmazio irmoa defendatzen du. Bizitza, biologikoa da: Jaio, garatu, heldu, ahalegindu, eta momentu on nahiz txarrak erengabe ari dira sortzen eta desagertzen. Goi ala beranduago desagertuko garenez, heriotza, bizitza intentsuki gozatu beharko genuke, momentu konkretua, oraina aproBetxatuz.
Botere nahiak lagunduta betiereko itzuleraren konsziente izango gera. Momentu gozo eta garratzak gure zain daudela jakinda, bizitzan momentua aprobetxatuko dugu.
Nietzscherentzat iraganak eta etorkizunak ez ditugu baloratzen ditugun einean konsideratu beharko (iragana eta etorkizuna baloratzen ditugu, oraina momentua deskuidatuz).
Nietzscherentzat bizitza ondorio guztiekin onartu beharra dago (kolpe eta laztanekin). Norberak bere buruan konfidantza izanik, aske izateko amorruarekin, bizitza bakarra dela konbentzituta, pertsona gaingizaki izateko prest dagoela esaten digu. Bizitzarekin erronkari ezin zaio huts egin.
“ Gloria victis”.