Nietzsche: Dionisos eta Apolo, Biziaren Ikuspegiak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Nietzscheren ustez, Dionisos eta Apolo irudiek errepresentatzen dituzte ongien azaldu berri diren bi ikuspegi kontrajarri horiek.

Dionisos eta Apolo: Kontrajarritako Ikuspegiak

Dionisos biziaren eta jokabide irrazionalaren sinboloa da; Apolo, berriz, ordenarena eta jardun arrazionalarena. Dionisosek deformetasuna eta desenfrenua irudikatzen ditu, gauaren eta sexu-irrikaren jainkoa baita. Dionisosek irriken arabera jokatzea eskatzen du, biziaz alaitasunez gozatzea, baita horretarako arau sozialak hautsi behar badira ere. Apolo argiaren eta neurriaren jainkoa da. Bien arteko kontrajartzea nabarmena da, baina Nietzscheren iritziz, bata ez da ezer bestea gabe.

Arrazionalismoaren Nagusitasuna eta Nietzscheren Kritika

Nietzscheren arabera, arrazionalismoa gailendu zaio biziaren ikuspegi dionisiakoari. Europako filosofiak arrazoimena lehenetsi du, eta irrika irrazionalak baztertu nahi izan ditu, arrazionalismoarentzat ezagumena baita gizakiaren helburu nagusia. Arrazionalismoak ez du aintzat hartzen errealitatearen mugikortasuna edo aldakortasuna.

Egia Objektiboa eta Ezagutzaren Helburua

Arrazionalismoak dio badirela egia objektiboak, eta arrazoimenaren bidez soilik hauteman daitezkeela. Nietzscheren aburuz, ez dago egia objektiborik. Arrazoimenaren helburua ez da izan behar errealitate objektiboa hautematea. Ezagumena edo arrazoimena helburu zehatzak lortzeko tresna da; bizian aurrera egin beharra da ezagumena bultzatu behar duen helburu bakarra. Hots, ezagumenak biziraupenaren zerbitzura egon behar du. Ezagumena gizakiari errealitatea menperatzen laguntzeko tresna da.

Sokrates, Aro Tragikoaren Amaiera eta Metafisika

Nietzscheren ustez, Sokratesek aro tragikoa amaitutzat eman zuen, eta aro arrazionalari hasiera eman zion filosofian. Sokratesez geroztik, ezagutza da bizitza gidatu behar duena, sentimenduak alde batera utzita. Biziaren alderdi irrazional eta ludikoa krudela eta arbuiagarria izango da aurrerantzean. Nietzscheren aburuz, zientzia ez ezik, arteak ere beharrezkoak dira bizia ulertzeko. Nietzschek dioskunez, biziaren esanahi sakona kontzeptuen bidez azaldu nahi izatea ezinezkoa da, bizia aldakorra baita.

Metafisikaren Ukapena eta Errealitate Aldakorra

Metafisikak errealitatearen muinean dagoen aldakortasuna ukatu nahi du, eta ondorioz, errealitatea bera ukatzen du. Metafisikak mundu fisikoa mespretxatzen du, eta irudimenaren emaitza baino ez den beste mundu bat hartzen du errealitate gisa. Metafisika ez da sentimenetaz fidatzen, pentsamenduaren etsaitzat hartzen ditu sentimenak, errealitatearen aldakortasunaren berri ematen baitute. Nietzscheren iritziz, mundu aldakorra eta sentigarria da, ordea, abiapuntua, ez pentsamenduak sortutako kontzeptu edo ideiak.

Oreka Berreskuratzea: Presokratikoen Eragina

Horren guztiaren aurrean, ikuspegi bien arteko oreka galdua berreskuratu beharra aldarrikatu zuen Nietzschek. Haren ustez, ikuspegi dionisiakoak zein apolineoak dute lekua giza bizian. Nietzschek gehien estimatzen zituen filosofoetako batzuk filosofo presokratikoak izan ziren, bereziki Heraklito. Heraklitok ukatu egin zuen izateak aldaezinak direnik, eta izatearen benetako funtsa aldaketa dela azpimarratu zuen. Nietzschek, Heraklitoren ikuspegia bere eginez, jostailuaren piezak etengabe muntatu eta desmuntatzen dituen haurrarekin konparatu zuen errealitatearen bilakaera.

Entradas relacionadas: