Nietzsche: Erlijioaren Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Super-gizakia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB
Nietzsche eta Erlijioaren Kritika
Nietzscheren ustez, erlijioa beldurretik sortzen da. Erlijioak ez du inoiz egia esan, eta naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzen ditu. Ondorioz, Nietzschek tradizio judu-kristauaren, budismoaren eta, oro har, erlijio-arau ororen aurka jotzen du.
Kristautasuna eta Esklabo Moralaren Kritika
Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Bestetik, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu, artaldearen balioak, esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa.
Nietzschek kristautasunari leporatzen dio grina, bulkada, sena, balio estetikoak eta, oro har, gorputzak gogoko duen oro arbuiatu izana.
Jainkoaren Heriotza: Askapenerako Bidea
Bere garaiko gertakizun garrantzitsuenak, Jainkoaren heriotzak hain zuzen, ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, haren sormenaren askapenari.
Jainkoaren Heriotzaren Esanahia
Nietzschek Jainkoaren heriotza iragartzen digu. Jainkoak super-gizakiari dagokion lekua betetzen du, eta gizakia bizi dadin eta bere indar sortzaileak hedatzeko Jainkoa hil behar da. Jainkoa bizitzaren kontrakoa da. Horren ondorioz, indarra, askatasuna eta izpirituaren independentzia bermatu ahal izateko, ateismoaren aldarrikapena egingo du.
Balio Absolutuen Gainbehera
Jainkoaren heriotzak balio absolutuaren eta lege moral objektiboaren hondamena ekarriko du.
Mendebaldeko Kulturaren Interpretazioa
Nietzschek zioen Mendebaldeko kulturaren historia bereizkuntza horrekin ulertu behar dela.
Super-gizakia: Balio Berrien Sortzailea
Prozesu historiko dekadente honi aurre egiteko, erlijioaren morrontzatik edo edozein dogmatismotik libre dagoen super-gizakia sortuko da. Iraganarekin apurtu nahi du, gizaki berri bat eta balio berriak sortzeko.
Izpirituaren Hiru Eraldaketak
Metafora baten bidez, izpirituaren hiru eraldaketak deskribatzen ditu Nietzschek:
- Gamelua: Lege moralaren handitasuna adierazten du, gizakia haren itzalean makurtzen baita.
- Lehoia: Gamelua lehoi bihurtzen den unean, idealismoa gainbehera dator, lehoiak bere zama arintzea lortzen duelako. Honek ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko.
- Haurra: Horrexegatik, lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik baitu sormen askea eta balio berriak sortzeko gaitasuna.