Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Nietzsche

Sarrera

Nietzscheren pentsamendua filosofia bitalista da. Norbanakoaren bizitzak duelako balio handiena. Bizitza osoa eta betea izateak dauka garrantzia eta ausardiaz eta energiaz bizitzera gonbidatzen gaitu.

Grezia klasikoa du iturri, Apolo eta Dionisosen arteko konbinaketa bat behar dela esanez. Apolo grekoentzat ordenaren eta arrazoiaren jainkoa da eta Dionisos kaos eta bulkadena.

Orain arteko filosofia guztia apolineoa eta arrazionala izan da. Nietzschek alderdi dionisiakoari ere garrantzia eman zion, berarentzat adimena ez zelako gizakiaren osagai bakarra, ezta garrantzitsuena ere.

Metafisikari Kritika

Metafisika gogor kritikatu zuen existitzen ez den errealitate bat ilusiotzat duelako. Errealitatea mundu honetan dago, autorearen ustez. Gainera, metafisika ez da zentzuemenetaz fido eta gizakia makurtzen du.

Platoni kritika egin zion ere, bere erruz artea aldendu eta bakarrik zientzia eta filosofia aztertu ditugulako errealitatea ulertzerakoan. ((beste autoreek noseque))

Ezagutza

Parmenidesen eta Heraklitoren antitesiaren aurrean, honek dio ez dela posible betiko ezagutza mundua aldakorra delako. ((Parmenides eta Heraklito))

Ez dago egi bakarra eta errealitate bakarra bakoitzak bere ikuspuntua daukalako. Honek, autore prespektibista eta erlatibista bihurtzen du. Hortaz orain arte mendebaldeko filosofoek egindako lanak ez du ezertarako balio izan.

Errealitatea ezagutzeko zientzia baino modu intuitiboagoak eta egokiagoak zeudela esan zuen, artea eta intuizioa bezalakoak.


Zientzia

Zientziari ere kritika egingo dio. Zientzia positibo eta metodo zientifikoak errealitatea estutu eta manipulatzen dute, errealitatea konplexuegia delako hauen bidez ulertzeko. Zientziak erlijioa ordezkatu nahi du baina ez du lortu. Zientzia existitzen da gizadia kaosaren beldur delako eta mundu ordenatu bat nahi duelako.


Etika / Kristau Moralari Kritika

Kristauek umiltasuna, etsipena, beste masaiala jartzea…agintzen dute eta horrek ahul eta menpeko egiten gaitu eta zeruan gehien sufritu dutenak zoriontsuenak izango direla esaten dute.

Nietzschek esklaboaren moralaren aurrean jaunaren morala proposatzen du.

Jaunaren moralan harrokeria erakutsi behar da. Moral hedonista bat da berea, bizitzaren jatorrizko bertuteak bilatu behar dira: boterea, plazerra eta edertasuna bezalakoak eta plazerra da helbururik handiena, ahalik eta gutxien sufritzen saiatuz.

Balioen transmutazio edo aldaketa bat gertatu behar da. Balore guztiak zeron utzi behar ditugu balore berri hauek sortzeko. Gainera, orain arte balioek daukaten karga morala ezabatu behar dugu.

Jainkoaren Heriotza

“Horrela mintzatu zen Zaratrusta” liburuan kristautasunaren oinarrien kontra oso gogor jo zuen.

Erlijioa gizakia engainatzeko sortu zen eta bere ustez geroz eta jende gehiago kontziente da eta kristautasunarekin bukatu behar dela bizimodu libreago bat topatzeko.

“Jainkoa hil da gizakiok hil dugulako” profetizatzen zuen eta berpizkundetik gabiltza hiltzen.


Monoteismoa / errelato bakarra gogor kritikatu zuen, monoteismoa hiltzen dogmatismoa hiltzen baita. Politeismoaren alde agertu zen errealitate aniztasuna eta prespektibismoa defendatzen baitzituen.

Mendebaldeko kultura krisi handi batean dago. Jainkoak gidatu du guztion bizitza eta jainkoa hiltzen badugu sinestunak noraezean geratuko dira eta nihilismoan eroriko da. Nihilismoa bizitzak zentzua eta balore guztiak galdu dituela baieztatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Nihilismo hori Nietzscherentzat zerbait ona izango da, aukera bat balore kristauak aldendu eta balore berriak eraikitzeko.

Botere Nahia

Kosmosa indar ezberdinen konbinaketa da, ez da ordenatua, kaosa da.

Botere nahia indar horien funtsezko osagaia da, kualitate zein kantitatezko ezbedintasunak posibilitatzen dituena eta kaosa eta etengabeko mugimendua eragiten duena.

Indar guztiek boterea nahi dute eta ahal duten garapenik handiena, geroz eta botere gehiago hobe.

Botere nahia bizitza betea are gehiago betetzeko desira da, Supergizakiaren motorea. Bizitzari “bai” esatea eta arriskuei ausardiz aurre egitea. Bizitzeko modu duin eta bakarra da.

Botere nahia handitzen duen edozer ona izango da eta oztopatzen duena txarra.

“amor fati” kontzeptua erabili zuen ere bizitza den bezala onartu eta maitatzea ezinbestekoa zelako autorearentzat.

Supergizakia

Jainkoa hil eta gero supergizakia dator.

Supergizakiak balore guztiak ezabatu eta berriak sortuko ditu, alderdi dionisiakoa onartuko du eta ikuspuntu irekia izango du.

Azken gizakia gu guztiok gara, jainkoaren heriotza eragin dugunok.

Filosofoak profetizatzen duen supergizakiak hiru eraldaketa fase ditu: ((ongi azaldu))

Entradas relacionadas: