Nietzsche: Kristautasunaren kritika eta balioak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Nietzsche: Kristautasunaren kritika

Nietzschek kristautasunari egindako kritika, metafisika mendebaldarraren kritika da. Kristautasunak bi esfera bereizi, kontrajarritan bereizi errealitatea. Inguratzen gaituen eta zentzumenen bidez hautematen dugun mundua ez da erreakutate iragankorra. Jainkoa benetako errealitatzat hartu. Bi esparruok, oso balio ezberdinak izan. Jainkozkoari dagokionak, betierekoa eta transzendetea. Gizakien mundua errealitate ez-perfektua eta bekatuari lotuta da, gure xedea hilkor denaren plano hori gainditzea izan behar du, Jainkoarekin bat egiteko. Hori kortzeko bide bakarrak tentaldia garaitzea eta aszetismoari men egitea da. Kristautasunak mespretxatzen zuen biziaren balioa Nietzscheren ustez. Nietzscheren bitalismoa aldiz, bizitza bete eta kartsuaren alde dago beste ororen gainetik; kristautasuna, berriz, bizi-balioak gutxiesten ditu. Horregatik, kontra egin zion, Mnedebaldeko gainbeheraren arduradun nagusitzat baitzuen.

Genealogia metodoa

Nietzschek metodo genealogikoaren bitartez egin zuen ikerketa bat, nola sortu ziren Mendebaldean nagusi izan diren balio moralak jakiteko. Horren xedea: gure balioen eta sinesteen jatorriaren arrastoak bilatzea da, balio eta sinesteon nondik norakoa argitzen duten indarrak aztertuz. Nietzschek ''jauen morala'' deintzen dio bizitza ulertzeko modu bati, zenaren arabera ona dena noblea, indartsua eta kementsua denario baitagokio, hauek oso pertsona gutxi dira. Balio-eskala horren arabera, txar dena ahul, gaixoti, kaskar, gaiez edo koldar denari dagokio, hauek asko dira. Ikuspegi horren arabera, gizaki guztiok ez gara berdinak.

Demokraziaren kritika

Nietzschek demokrazia kritikatzen du. Haren ustez, erregimen demokratikoa kristautasunak oinordetzan utzitako zerbait da, berdin tratatzen baititu denak. Baina, alde handiak daude gure artean. Ezabatu egiten ditu goi-mailako izakiak eta behe-mailakoak bereizten dituzten desberdintasunak. Nietschek gorroto zuen sozialismoa, zeina denak berdin tratatzeko saio onzotzat baitzeukan. Politikaren ikuspegi horiek, antinaturaltazt zuezkan. Uste zuen haien ordez politikak kontuan izan behar lukeela begi-bistako bereizketa bat, goi-mailako gizakiak eta behe-axolakabea mailakoak banatzen dituena.

Balioen transmutazioa

Nietzscheren arabera, azterketa genealogikoak erakusten digu Mendebaldean nagusi diren balioak ahulen erresuminaren odnorio direla, ahulek balioak iraultzea lortu baitzuten jaunen etikaren kontra. Harrezkero, esklaboen etika izan da nagusi, menderatu eta bizia ukatzen duen etika bat. Uste zuen, moral kristaua suntsituta baino ez da baieztatuko berrio biziaren garrantzia. Horretarako, balioen transmutazioa gauzatu behar da, gauzak berriko dagokien lekuan jarriko dituena.

Jainkoaren heriotza

Jainkoaren heriotzak ondorio sakonak ditu. Jainkoa desagertu ondoren, aldi nihilista dator. Aldi horrek alderdi negatibo bat du, noraeza eta nahasmena., eta beste alderdi bat, positiboa, etapa desberdin bat hasteko bidea ematen duena, balio berrietan oinarrituta.

Entradas relacionadas: