Nietzsche kristautasunari kritika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB
KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI:
Nietzsche filologian aditua da, horregatik mito eta filosofo guztiak ezagutzen ditu.Honek aurretik egindako filosofia guztia eta mendebaldeko gizartearen oinarriak zalantzan jartzen ditu. Mendebaldeko zientzia, filosofia, erlijioa eta beste hainbat esparru erabili diren ereduak gizakiaren kalterako direla dio. Kristautasunak errealitatea beste mundu batean kokatzen du. Bertan 4 atal nagusiri egiten die kritika:
Metafisika: Platon eta Sokratesek arrazoia erabiliko dute errealitatea azaltzeko, baino argi dago hau aldatzen doala eta bakoitzak mundu desberdinean bizi duela. Platonek beste mundu paralelo bat sortuko du hau azaltzeko, horregatik Nietzschek arrazoia ezinbesteko izango dela dio, hauen filosofia ez dela erreala, faltsua dela. Horregatik benetako filosofia bat beharko da arrazoizkoa eta irudimenezkoa. Bere aburuz, hauen filosofia hondamendia da, arrazoia beharrezkoa baita, ezin baita filosofia berri bat sortu (ideien mundua adibidez).
Traszendentziari ukapena: Erlijioak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi du. Gizakia erliijioaren balioen menpe biziko da existitzen ez den beste mendu bati begira. Hau da, kristautasunean sinistuko bagenu, berari lotutako ekintzak egingo genituzke, ez guk nahi ditugunak, horregatik, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzaren helburua, Jainkoarengandik baztertuta eta arrazoia eta sentimenduak uztartuz.
Hizkuntzaren iruzurra: Hizkuntza gaizki erabiltzea. Kontzeptuak gezurrak eta hutsalak dira. Gizakiak sortu ditu behar dituelako. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten gaitu, kontzeptu baten aztean ez baitago ezer, hutsa da.
Kristautasunari egiten dion kritika: Erlijioa beldurretik sortzen da, ez du egia esaten. Kristautasunak dionisioren balioak baztertu egiten ditu ( sexua, mozkorrak…) eta arrazoian oinarritutako balioak onartzen ditu soilik. Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu (umiltasuna, obedientzia…) Jaikoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari eta kristauen jainkoa bazterrean gelditzen da. Horregatik, gizakia ez du berriro mundu horretara joko. Honekin esan daiteke, Nietzchek Jainkoarekin amaitzea propasatzen duela.