Nietzsche, Marx eta Agustin: Erlijioa eta Filosofia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,18 KB
Friedrich Nietzsche eta mendebaldeko pentsamendua
Nietzsche Röckenen jaio zen 1844an. Hamabi urte zituela, bizitza osoan zehar izango zituen buruko min handiak jasaten hasi zen. Nietzscheren lana ondorengo ikerketa askotan interpretatu da; horregatik, haren filosofiak esanahi desberdinak hartu ditu. Beharbada, idazteko duen modu bereziak eta izaera metaforikoak eragin dute hori. Nietzscheren filosofia ordura arteko mendebaldeko kultura eta pentsamenduaren kritikarik handiena izan zen.
Karl Marx: Erlijioaren kritika eta alienazioa
Nietzschek bezala, Marxek ere erlijioaren kontra egiten du gogor. Haren ustez, erlijioa klase menderatzailearen asmakizuna da, klase menderatua uztarpean edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko. Erlijio-alienazioari dagokionez, Marxen ustez, gizarte-klase menderatzaileak erlijioa sortzen du klase menderatua mendean hartzeko. Erlijioaren esanetan:
- Giza zoriontasuna haraindiko munduan dago.
- Gizakia mundu honetara sufritzera etorri da.
- Zoriontasuna (zerua) ondoren lortuko da.
Erlijioak geldiarazi egiten du langileek burgesen aurka (produkzio bideen jabeen eta kapitalisten aurka) egin behar duten iraultza, eta Estatu burgesa legitimatzen du. Horrela, erlijioak injustiziak justifikatzen ditu, eta etsipena zein zuzengabekeria dira alienazio horren ezaugarri nagusiak.
Agustin Hiponakoa: Fedea eta zoriontasuna
Agustin Hiponakoak jainkoarekiko sinesmena eta jakintza uztartu zituen. Fedea jainkoarengana eta, beraz, jakintzara heltzeko modu bakarra dela defendatu zuen. Zoriona zen San Agustinen helburu nagusia, erlijioaren eta filosofiaren bidetik, eta bilaketa horrek bere bizitza bideratu zuen. Zoriontsu izateko eta ongi jokatzeko, Jainkoari jarraitu behar diogula dio; fedean oinarrituta eta Jainkoa bilatuz gero, betirako izango garela zoriontsu.
Hausnarketa: Balioak eta matxinada
Ni oso ados nago Nietzschek esaten dituen ideiekin eta kontzeptuekin. Izan ere, bere ustez, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da, eta herri xehearen balioak goresten dituela dio; ni horrekin erabat ados nago.