Nietzsche eta Marx: Filosofia eta Kritika Soziala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,44 KB

1.3.- Apolineoa eta Dionisiakoa

Nietzschek bizitzaren alderdi iluna, gaiztoa, femeninoa, afektiboa… aldarrikatzen ditu. Bere ustez, errealitatea ezin da soilik modu arrazionalean ezagutu, bertan irrazionaltasuna garrantzitsuagoa delako. Nietzschek sustatzen duen filosofiak argitasunera eraman beharrean, iluntasunera eramaten gaitu, irrazionaltasunari garrantzia handia ematen diolako. Honen ondorioz, idealismoa gogorki kritikatu zuen, arrazionaltasunean oinarritzen baita.

Bere lehenengo liburuan “Tragediaren sorrera musikaren espirituan”, Nietzschek bizitza modu berri batean aztertu eta ulertu zuen. Konturatzen da guztiok bi alderdi ditugula:

  • Alderdi Apolineoa: Hau harmonia, edertasuna, neurria eta orekaren adierazgarria da. Arrazionaltasuna ezaugarri bezala du. Apolo, Greziar tragediaren heroia izan zen eta hortikan dator izena.
  • Alderdi Dionisiakoa: Alderdi honek ospakizunak, grina eta irrika adierazten dute. Honen ezaugarria irrazionaltasuna da. Nietzscheren ustez, honek bizitza adierazten du, eta Dioniso arte dinamikoen jainkoa da (musika, dantza…).

Mendebaldeko kulturan orden arrazionala oinarritzen zen. Hau Apolori garaipena ematen dio, eta Sokratesen errua izan zen, bera izan baitzen lehenengoa arrazoiari garrantzia handia ematen. Nietzscheren aburuz, alderdi Dionisiakoa berreskuratu behar zen, hau da, irrazionaltasunari garrantzia eman behar zaio.

1.5.- Nihilismoa eta Baloreen Eraldaketa

Nietzschek moral eta erlijio tradizionala asko kritikatu zuen. Horren ondorioz, “Gay Zientzia” liburuan Jainkoa guztiok hil dugula aldarrikatu zuen. Hau, bere ustez, bide bakarra da gizakiak guztiz askeak izateko. Jainkoaren heriotzarekin batera, mundua iparrorratza gabe gelditzen da. Gizarteak munduaren zentzua galtzen du. Gizartea nihilismoan erori zela esan zuen Nietzschek. Nihilismoak 3 fase ditu:

  1. Jainkoa hiltzen den momentuan, duda edo orientazio falta sentituko du gizarteak.
  2. Egoeraren inguruko gogoeta. Dagoen egoera berriaren inguruan pentsatu behar du gizartea aurrera ateratzeko.
  3. Balorazio berria. Bizitzaren inguruan beste ikuspuntu bat garatuko da. Ez da Jainkorik egongo bizitza honetan.

Nihilismoaren 3 faseak pasa ondoren, balio berriak sortzeko gaitasuna izan behar da. Nietzschek proposatu zuen morala jaunen eta esklaboen morala izan zen. Moral hau moralik gabeko morala da. Aurreko balioak guztiz aldatzen dira, kristauen kontrakoak dira. Azkenak lehenak izango direla gezurra dela dio. Bi izaki mota daudela esaten du:

  • Supergizakiak: Indartsuak, nobleak, menperatzaileak eta osotasunaren zentzua dute. Espiritu sortzailea izan behar dute.
  • Esklaboak: Ahulak, pobreak, obedienteak eta errukia dutenak. Kristauak, judutarrak eta demokratikoak talde honetan sartzen ditu. Azkenik, ahultasuna eta miseria bertute bezala zuten.

1.2.- Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari

Bitalismoa

Nietzschek mendebaldeko metafisika kritikatu zuen. Honen ustez, bai alderdi ontologikoa baita epistemologikoa ere oker zeuden. Nietzschek ikuspuntu ontologiko hau kritikatu zuen. Bere ustez, errealitatea mugimenduan dago, beraz, egia ezin da estatikoa izan, dinamikoa baizik. Mundu berrien sorrera, bere aburuz, mundu hau gutxiesteko modu bat da, bizitzaren kontra dihoalako.

Aldi berean, Nietzschek, mendebaldeko ikuspuntu epistemologikoa ere kritikatu zuen. Hau da, zeren bidez ezagutzen da. Bere ustez, kontzeptuen bidez ezagutzea ez zen egokia, orokortzen baitzen. Eta honen bidez, errealitatearen izaera bakar eta indibidualizatuari traizio egiten zaio. Talde baten barruan izate ezberdinak egon daitezke, eta ez da ideia perfektu bat egon behar horien gainetik.

Zientzia positiboak ere kritikatu zituen. Hauek errealitatearen matematizazioa egiten zuten, hau da, zenbakien bidez dena azaldu. Hauek zenbakietan eta kopuruetan oinarritutako erlazio kuantitatibo bat egiten zuten, eta ez kualitatiboa, hau da, kantitatean arreta jartzen zuten, eta ez gauza bakoitzaren ezaugarrietan. Nietzscheren ustez, zenbakiak ez dira fidagarriak, bakoitzak dituen ezaugarriak ahazten dituztelako.

Azkenik, metafisika tradizionala kritikatzeko Dionisoren irudia erabili zuen. Hau mozkorkeriaren, gauaren, iluntasunaren eta irrazionaltasunaren jainko greziarra izanik.

2.2.- Erlijio Alienazioa

Marxek erlijioari egindako kritika Feuerbachengandik dator, hau izan baitzen erlijioa alienatu zuen lehenengoa. Honek, Hegelengandik hartu zuen alienazioaren kontzeptua eta Hegelentzat, alienazioa nortasuna galarazten duen jarduera da.

Feuerbachen ustez, gizakiok sortu dugu Jainkoa, eta ez alderantziz. Berarentzat, erlijio alienazioa bakoitzaren iritzi baikorrenak (inteligentzia, ontasuna…) kanpora proiektatzean datza. Marx ideia honetatik abiatzen da eta erlijioak gizartean duen paperaren kritika egiteko baino harago doa. Bere ustez, erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari. Honen erruz, gizakia errealitatetik aldentzen da eta itxaropenak beste mundu batean jartzen ditu. Erlijioa, Marxen ustez, herriaren opioa da, lo belarra eta gizakiaren sufrimenduaren kontsolamendua. Bizitza honetan ondo portatuz gero, hurrengo bizitzan gehiago gozatuko da. Herria itxaropenak zituen hurrengo bizitzan hobeto biziko zutelakoan.

Honen ondorioz, herria ez da ekonomia eta politika arloetan sartzen, besteak beste. Egoera hau aldatzeko, ez da nahikoa intelektualki Jainkoa desagertu dela pentsatzea. Erlijioaren benetako suntsiketa egin behar da kaleetan. Momentu hartan zegoen sistema (kapitalista) guztiz aldatu, proletalgoaren diktadura bat ezartzen. Kapitalismoa kendu eta proletalgoaren diktadura ezarri eta gero, sistema politiko justuena ezartzeko pentsamendua du Marxek; komunismoa.

Marxek proposatu zuen materialismo historikoa, hau da, tesia, antitesia eta sintesia agertzen dira:

  • Tesia: Kapitalismoa. Sistema injustuena, langileek asko lan egin diru gutxiren truke.
  • Antitesia: Proletalgoaren diktadura. Kapitalistari dena kendu eta langileak indar politiko eta ekonomikoa eskuratzen dute.
  • Sintesia: Komunismoa. Klaseen desagerpena. Berdintasun ekonomikoa eta politikoa.

Komunismoaren diktadura gehienak beste gauza askotan porrot egin zuten, askatasunetan adibidez.

Entradas relacionadas: