Nietzsche eta Marx: Mendebaldeko Pentsamenduaren Kritika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,83 KB
Nietzsche eta Marx: Mendebaldeko Kulturaren Kritika
Nietzscheren Kritika: Moral Kristaua eta Bitalismoa
Moral Kristauaren Dekadentzia
Nietzschek Mendebaldeko tradizioari moral kristauen menpe egotea leporatzen dio. Horrela, gizadiaren erreferenteek balio antibital eta dekadenteak sustatu dituzte, moral hori moral etiko bakar bihurtu arte.
Bizitza ahultzeko asmoz, erlijio kristauak hainbat kontzeptu asmatu ditu: Jainkoa, zerua eta lurra, besteak beste. Jainkoaren ideiak bizitzaren aurka egiten du. Naturaz gaindiko munduak lurra zentzuaz husten du, eta arima hilezkorrak gorputza gutxiesten du.
Bitalismoaren Filosofia: Bizitzaren Garrantzia
Bitalismoaren filosofiak existentzia jartzen du erdigunean, eta funtsezko errealitatea bizitza dela baieztatzen du, baina ez zentzu biologikoan. Bitalismoaren arabera:
- Bizitza sen, grina eta afektuen multzo dionisiakoa da, eta ezin da arrazoimenaren bidez azaldu (Darwin, Schopenhauer).
- Bizitzaren baitan kontrakoen etengabeko borroka gertatzen da (Heraklito, Hegel). Jaiotza eta heriotza bizitzaren osagaiak dira, eta elkarrekin nahasirik agertzen dira.
- Bizitza etengabe eraldatzen ari da (Heraklito), ez da finkoa edo iraunkorra.
Bitalismoaren ikuspegitik abiatuta, Nietzschek Mendebaldeko zibilizazioa kritikatu zuen, bi metodo erabiliz:
Nietzscheren Metodoak
- Metodo genealogikoa: Mendebaldeko kulturaren gainbeheraren jatorria aztertzeko.
- Metodo psikologikoa: Erlijioa, metafisika eta morala bezalako oinarriak aztertzeko, haien atzean ezkutuko motibazioak agerian uzteko (susmoaren maisua).
Nietzschek nihilismoa aldarrikatzen du, Mendebaldeko kultura dekadente eta antinaturaren aurka egiteko. Bere mailuaren filosofiaren bidez, artaldearen balioak suntsitu nahi ditu. Horretarako, kultura dekadente horren jatorria aztertzen du eta errudunak identifikatzen ditu:
Kultura Dekadentearen Errudunak
- Platonismoa edo "gezur metafisiko handia": Sokratesek eta Platonek arrazoiaren nagusitasuna ezarri zuten, eta horrek errealitatearen aldakortasuna gutxietsi zuen. Metafisikak zentzumenak pentsamenduaren arerio bihurtzen ditu, eta hizkuntzak ere errealitate aldakor horren aurkako joera erakusten du kontzeptu unibertsalak sortuz. Nietzscheren arabera, aldiz, benetako abiapuntua mundu zentzumenezkoa da, ez mundu ideal faltsu bat. Bizitzaren mamia ezin da kontzeptu logikoen bidez adierazi, berez iheskorra (Heraklito) eta irrazionala (Schopenhauer) baita. Existentziaren alde tragiko hori onartu ezin dutenek kontsolamendua bilatzen dute naturaz gaindiko errealitate batean (ressentiment). Horrela, faltsua den mundua balioesten dute, eta benetako mundua gutxiesten dute.
- Moral judu-kristaua: Bekatuen bidez indartutako moral dekadenteak gizakia makurrarazi du. Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoaren arabera, gizakiak bere baitan aurkitu behar du bizitzaren helmuga, ez kanpoan.
Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa
Nihilismo hitza latinezko nihil (ezer ez) hitzetik dator. Nietzschek hiru metamorfosiaren teoria proposatzen du, gizakiak antzinako balioen kateetatik askatzeko eta supergizakiaranzko bilakaera azaltzeko. Aldi berean, nihilismo mota ezberdinak bereizten ditu:
Hiru Metamorfosiaren Teoria
- Gamelua – Nihilismo dekadentea: Filosofia sokratikoak eta platonismoak apolineoaren eta dionisiakoaren arteko oreka hautsi zuten, eta horrek balioen alderantzikapena ekarri zuen. Gizakiak kontsolamendua bilatu zuen mundu faltsu batean, gorputzaren desira naturalak ukatuz. Gameluak balio horiek eramaten ditu bere zama gisa.
- Lehoi nihilista – Nihilismo ezkorra: Gizakiak moralaren jatorria ulertzean “Jainkoa hil da” baieztatzen du, eta balio absolutuen engainua agerian geratzen da. Lehoiak aurreko balioak suntsitzen ditu, baina ezin du oraindik berririk sortu. Hortaz, noraezean eta larritasunez betetzen da, eta balio zaharren ordez bestelako idoloak ezartzen saiatzen da: historizismoa, marxismoa, positibismoa...
- Haurra – Nihilismo aktiboa: Lehoiak haur bihurtu behar du, hasiera berri bat, sormen askatasuna eta bizitzari baiezkoa esatea adierazten duena. Balio zaharkituak baztertu eta balioen transmutazioa gauzatzen du. Nietzschek Mendebaldeko kultura dekadentea kritikatu eta bizitzaren aldeko ikuspegi berri bat aldarrikatzen du.
Horrela, nihilismoak alderdi positibo bat dauka, balio faltsuak ezabatzeko aukera ematen duelako. Supergizakiak, azkenik, balio guztien transmutazioa gauzatzen du. Beraz, Nietzscheren arabera, Mendebaldeko kultura osoan nagusi izan diren balio faltsuak transformatzeko beharra dago, eta bizitzaren aldeko ikuspegi berri bat sortu behar da.
Kristautasunaren Kritika eta Balioen Transbalorazioa
Nietzschek kristautasuna bizitzaren beldurretik sortutako menderatze-estrategia gisa ikusten du. Kristautasunak Jainkoa eta mundu haraindikoa asmatu ditu, bizitza ukatuz (nihilismo bizi-gainbehera). Moralaren Genealogia (1887) lanean, Nietzschek Mendebaldeko kulturaren dekadentzian duen eragina salatzen du eta balioen transbalorazioa proposatzen du.
Antzinate klasikoan, "jaunen morala" nagusitzen zen: indarra, boterea eta autokonfiantza "ona" ziren. Kristautasunak balio horiek alderantzikatu zituen: "ona" obedientziarekin eta apaltasunarekin identifikatu zuen eta "kontzientzia txarra" erabili zuen morroien morala ezartzeko. Gizakia jaiotzetik bekataria dela baieztatu eta bizitza lurtarra gutxietsi zuen.
Kristautasuna erresuminaren bidez zabaldu zen, ahulek beren ahulezia justifikatu eta indartsuak gaitzesteko estrategia gisa. Moral honek bizitza zapaltzen du, eta Nietzschek mugimendu demokratiko eta sozialistetan haren eragina ikusten du, gizakia mediokritatean berdinduz.
“Jainkoa hil da” (Gott ist tot), alegia, balio absolutuak desagertu dira. Hori aukera bat da balio nobleak berreskuratzeko. Supergizakiak existentziaren alde dionisiakoa onartzen du, bizitzari bere osotasunean baiezkoa esanez. Schopenhauerren pesimismoaren aurrean, Nietzschek supergizakiaren itxaropena defendatzen du: botere-nahia eta betiereko itzulera besarkatzen dituen gizaki berria (amor fati).
Karl Marx: Kapitalismoaren eta Erlijioaren Kritika
Karl H. Marx (1818-1883) komunismoaren aitzindaria izan zen eta Agiri Komunista (1848) eta Das Kapital (1867-1883) idatzi zituen. Alienazioaren kontzeptua bere antropologian oinarritzen da: gizakiak zoriona jarduera produktiboan bilatu behar luke, sormenez lan eginez eta bere esentzia proiektatuz.
Historiaren oinarria klase-borroka da. Kapitalismoan, burgesia produkzio bideen jabea da, eta proletalgoak bere lan-indarra besterik ez du. Gainbalioa handitzeko, burgesiak langileak esplotatzen ditu. Horren ondorioz, proletarioa alienatua sentitzen da, bere lana merkantzia bihurtzen delako eta bere esentzia galtzen duelako.
Marxen materialismo historikoaren arabera, gizarte baten azpiegiturak (ekoizpen-moduak) gizartearen gainegitura (ideologia, morala, erlijioa) determinatzen du. Kapitalismoak alienazio ekonomikoa iraunarazteko ideologia bat behar du, eta erlijioa horren parte da. Feuerbachen eraginez, Marxek erlijioa "herriaren opioa" dela baieztatzen du: langileei kontsolamendu faltsua eskaintzen die, jasaten duten zapalkuntza justifikatzeko.
Beraz, erlijioak iraultza komunistaren aurka jokatzen du, esplotazioa jasangarri bihurtuz. Marxen konponbidea argia da: erlijioa eta kapitalismoa desagerrarazi eta klaserik gabeko gizarte komunista ezarri, non ekoizpen-baliabideak jabetza kolektibokoak izango diren. Agiri Komunistan, Flora Tristanen mezua berretsiz, Marxek eskatzen du: “Langileak, batu zaitezte! Zuen kateak besterik ezin dituzue galdu!”