Nietzsche eta Mendebaldeko Balioen Kritika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB
Mendebaldeko Balioen Gainbehera
Mendebaldean, eta Europan bereziki, onginahia, etsipena eta ahultasuna bezalako balioak goresten dira, irrika eta indarra bezalakoak albo batera utziz.
Nietzscheren Kritika
Nietzscheren ustez, Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste zenbait esparrutan erabili diren ereduak gizakiaren kalterako izan dira. Prozesu honek Platonen pentsamenduan du hasiera eta kristautasunarekin sendotu zen.
Dualismo Metafisikoa
Mundu fisikoarekin gustura ez zegoen filosofoak, haraindiko mundua asmatu zuen. (Dualismo metafisiko edo ontologikoa)
- Gure galderen erantzun asko mundu horretan kokatuko dituztelarik.
- Platonengandik datorren tradizio filosofikoaren arabera, ezinezkoa da etengabeko bilakaeran dagoen munduan egia ziur eta finkoa aurkitzea; benetako egia mundu ideal batean aurkitu behar da.
Beraz, bi mundu daudela esango dute eta benetako mundua mundu fisikoa ez den mundu perfektu eta aldaezina dela defendatuko dute.
Nietzscheren Jarrera
Nietzsche ideia honen aurka egongo da, mundu bakarra dagoela baieztatuz, eta mundu hori mundu fisikoa dela, gure zentzumenen bidez hautematen duguna. (Mundu ideala asmatutako mundu bat da).
- Mundua zer den eta gizakia zer den azaltzeko ez dugu izaki transzendental batera jo behar; azalpen naturalista bat egingo dugu.
Ezin da aurkitu egia absoluturik, ezagutza ikuspuntuaren mende dagoelako. (Ez dago egia absoluturik. Errealitatea aldakorra da). Bilakaera eta aldaketaren garrantzia.
Arrazoia eta Pasioa
Sokratesekin hasten da arrazoia indarra hartzen, pasioa albo batera utziz. Nietzscheren ustez, giza bizitza ulertzeko biak ezinbestekoak dira: arrazoia eta pasioa. (arrazoia + pasioa)
Bizitzaren Balioa
Mendebaldeko tradizioan gizakiak mundu fisikoan bizi arren, haraindiko munduari begira bizi dira. Nietzscheren ustez, egoera horretatik atera behar dira, eta gizakiak bere baitan aurkitu behar du bere bizitzarako helmuga, kanpora jo gabe.
Bizitzaren Garrantzia
Nietzsche bitalista da (bitalismoa defendatzen du), norbanakoaren bizitzak duen balio paregabea azpimarratzen duelako.
- Bizitza osoa eta betea izateko gaitasunak du benetako garrantzia.
- Kemena, indarra, edertasuna, grina,... bezalako ezaugarriak ere garrantzitsuak dira.
- Mendebaldeko kulturak uko egin zion bizitzaren balioari, bestelako balioak jarriz haren aurrean.
Arrazoia eta naturaz haraindiko mundua jarri dute erdigunean, eta Nietzschek tradizio hau gogor kritikatuko du. Pasioa eta senak ere garrantzitsuak dira eta ez dago mundu fisikoaz haratago mundurik. Mundu bakarra dago: mundu fisikoa.