Nietzsche: Nihilismoa, Balioen Eraldaketa eta Supergizakia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Nihilismoa eta Jainkoaren Heriotza
Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da.
Jainkoaren Heriotzaren Ondorioak
- Jainkoaren heriotzarekin hutsune handi bat sortzen da; gizakiak ezereza esperimentatzen du.
- Jada ez dago bere bizitza gidatzeko patroirik.
- Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira.
Nihilismorako Bideak
Bizitzaren eta gorputzaren nahi eta gogoei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera garamatza.
(Nihilismorantz doazen beste bide batzuk ere badaude:
- Historiako gertakizunek helbururik ez dutela ikustean.
- Ez jakitea nondik gatozen eta nora goazen.
- Haraindiko mundua ezerezean gelditzean.)
Nihilismo Pasiboa eta Aktiboa
Aurreko kulturaren idealak desagertzen diren neurrian, nihilismoa agertzen da, era pasiboan lehenik eta era aktiboan ondoren.
Nihilismoaren Agerraldia
Nihilismo Pasiboa
Gizakiak hutsunea onartzen ez duenean. Gainbeheraren zeinua da.
Nihilismo Aktiboa (Supergizakia)
Hutsunea gainditu eta bere balioak sortzen ditu. Supergizakia da.
(Botere-nahimena konfirmatzen da eta nihilista aktiboaren adibidea artista da.)
Balioen Eraldaketa eta Bizitzaren Baiezkoa
Dagoeneko gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duenez, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz.
Garailearen Morala eta Askatasuna
Balio guztien eraldaketaren ondoren, garailearen morala eta erabaki ahalmena nagusituko dira:
- Une horretan, nork bereari eutsiko dio, guztion gainetik eta guztion aurka bada ere.
- Gizaki bakoitzak gizabanako bezala jokatuko du, eta askatasun osoz erabakiko du, bere burua inoren mende jarri gabe.
- Balioak ez direlako onak edo txarrak norbaitek agintzen dituelako (erlijioak edo botere politikoak, adibidez).
Gizarte Berria eta Balioen Egileak
Nietzschek proposatzen duen gizarte berrian, “Jainkoa hil da” aldarrikatzen denez gero, gizakiari dena zilegi (zuzena, baimendua) zaio.
Dena Zilegi da
Egoera berri horretan, garailea, burugogorra eta indartsua dira balioen egileak.
- Ez dute inongo balio-eskalarik proposatzen.
- Norberari bere jokabideak eragindakoak, inoren mende ez dagoenean hautatutakoak izan daitezke.
- Beraz, askatasun osoa, eta indarrean dagoenari kasurik ez egitea dira Nietzscheren proposamenak.