Nietzsche: Obraren Aldiak eta Pentsamendu Nagusiak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Nietzsche: Obraren Aldiak

Nietzscheren lana lau alditan banatu zen:

1. Lehen Aldia: Erromantikoa (1869-1876) - "Gaua"

Artea nabarmentzen da, artistek errealitatearen alde iluna aztertzen zutelako, eta Sokratesen eta Platonen metafisikaren kritika du ardatz.

2. Bigarren Aldia: Ilustratua (1877-1882) - "Goiza"

Bere bidaiekin lotutako aldia da, eta jarrera positibista baliatzen du metafisika zein egia zientifikoak kritikatzeko.

3. Hirugarren Aldia: Osotasuna (1883-1885) - "Eguerdia"

Bere pentsamenduaren heldutasun eta distira handieneko etapa da. Honela mintzatu zen Zaratustra lan ospetsua garai honi dagokio, eta Jainkoaren heriotza, supergizakia, betiereko itzulera eta antzeko gaiak lantzen ditu.

4. Laugarren Aldia: Kritikoa (1885-1889) - "Ilunabarra"

Mendebaldeko kulturaren erlijioa, filosofia eta morala kritikatzen ditu.

Nietzsche eta Susmoaren Filosofia

Nietzsche susmoaren filosofia deritzon filosofo taldean kokatu dezakegu, Marxekin batera, besteak beste. Susmoaren filosofiak Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabili izan diren ereduen kritika egiten du. Nietzscheren ustez, Europan ahultasuna, errukia eta etsipena bezalako moralak babesten dira, Platonen pentsamenduan oinarrituta.

Nietzschek defendatzen du tragediak bizitzaren egiatik urruntzea eragin duela. Horren ordez, mundu mugikorra eta zentzumenezkoa abiapuntuan jartzea defendatzen du.

Nihilismoa eta Botere-Nahia

Nihilismoa estu lotuta dago botere-nahiarekin; izan ere, azken hau itzaltzen den heinean, nihilismoa areagotu egiten baita. Aurreko kulturaren ideiak desagertzen diren neurrian, nihilismoa agertzen da, era pasiboan lehenik eta aktiboan ondoren:

Nihilismo Pasiboa edo Negatiboa

Jarrera honek modu pasiboan behatzen dio balioen galerari. Hutsunea onartzen ez duelako sortzen da, eta gizakiak bizitzaren zentzua galtzen du balio berriak bilatu nahian. Ez daki bere balioak sortzen; ezerezaren nahia da.

Nihilismo Aktiboa edo Positiboa

Hutsuneak sortutako hasierako larritasuna gainditu ondoren, gizakiak fase berri bat hasiko du, non bere balioak sortzen dituen. Horrela, bere burua baieztatzen du eta baietz esaten dio bizinahiari.

Nietzscheren Moralaren Kontzeptuak

Ona:

  • Noblea
  • Boteretsua
  • Zoriontsua
  • Jainkoek bedeinkatua

Gaiztoa:

  • Arrunta
  • Umila
  • Gezurtia
  • Mendekoa

Entradas relacionadas: