Nietzsche, Platon eta Marx: Filosofia Konparaketa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Nietzsche eta Platon

Nietzschek gogor kritikatu zuen Platonen lana; are gehiago, Nietzschek proposatutako teoriak Platonen teorien aurkakoak dira. Hori esanda, haien arteko alderik handiena jainkoaren existentziarekiko jarrera litzateke.

Nietzschek beti arbuiatzen du edozein jainkoaren ideia, jainkoa manipulatzailea delako eta gizakiaren esentzia dionisiakoa ukatzen duelako. Bestalde, Platonentzat jainkoa beharrezkoa da existentzia azaltzeko. Platonek jainkoarengan sinesten du eta Nietzschek ez; hala ere, biak ados daude unibertsoa sortu aurretik kaosa zegoela.

Gainera, Nietzschek eta Platonek errealitatea aztertzeko metodo ezberdinak defendatzen zituzten. Platonek analisi zientifiko bat aukeratzen zuen, zientzia enpirikoek gidatuta, matematikak eta fisika, kasu. Nietzschek, berriz, intuizioa eta artea (alde dionisiakoaren irudikapenak) proposatzen ditu errealitatea aztertzeko.

Azkenik, Nietzscheren filosofiak supergizakia sortuko den gizarte baten bilakaera aztertzen zuen, gizartearen bilakaera hori hiru zatitan banatuz: Gamelua, Lehoia eta Haurra.

Gaur egun gameluaren eta lehoiaren artean gaudela esan genezake. Hau da, jainkoak presente jarraitzen du gure gizartean, baina pixkanaka ateismoaren gorakadarekin batera hiltzen ari dela dirudi. Hala ere, gaur egungo gizarteak balio kristauek markatuta jarraitzen du.

Karl Marx eta Nietzsche

Karl Marx eta Nietzsche XIX. mendeko bi filosofo ospetsu izan ziren, erlijioaren gaia ikuspegi ezberdinetatik jorratu zutenak. Biek gai hau kritikatu zuten, bakoitzak bere bidetik, helburu kontrajarriak izan arren.

Marxen ikuspegia

Alde batetik, Marxen ustez erlijioa existentzia-modu faltsua da, injustizia soziala justifikatzeko. Askapen-bidea izan beharrean, lilurakeria bat da, zoriontasuna zeruan dagoelako eta hura lortzeko etsi egin behar dugulako, sufrituz. Honen funtzioa herria konforme eta isilik mantentzea da; ondorioz, herritarrak alienatuta daude. Marxek horrekin amaitu nahi du iraultzaren bidez; bere filosofia plano praktikoan kokatzen da.

Nietzscheren ikuspegia

Bestetik, Nietzschek Marxek bezala erlijioa gorroto du, baina arrazoi ezberdinengatik; hura plano teoriko batean kritikatzen du. Moral kristauak gure bizitza gaitzetsi du eta hori onartezina da berarentzat. Bere filosofia bitalista da, hau da, bizitzaren balioa defendatzen du. Horregatik, jainkoaren heriotzarekin balio guztiak ezabatu eta nihilismo baikorrean oinarrituz balio berriak sortuko ditugu. Hau oraindik existitzen ez den supergizakiak egingo du, botere-nahia duenak eta betiereko itzulera maite duenak.

Gaur egungo garrantzia (Sare sozialak)

Bi filosofo horiek gaur egunera ekarriko bagenitu sare sozialen esanahia kritikatuko lukete ikuspegi ezberdinetatik. Marx horren aurka egongo litzateke, gizarte-eliteen tresna bat baita herria kontrolatzeko, ikus dezaketena mugatuz. Nietzschek ere gaizki ikusiko luke, zentsura balio jakin batzuk inposatzeko bidea delako, adierazpen-askatasuna murriztuz.

Entradas relacionadas: