Nietzsche, Susmoaren Filosofoak eta Mendebaldeko Kulturaren Kritika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB
Testu honetan, Nietzschek bere burua goraipatzen du, Mendebaldeko kulturaren epaile handienetzat hartuz. Kultura hori dinamitatzera dator, zerbait berria sortzeko beharra aldarrikatuz.
Nietzschek bere buruaz hitz egiten digu Mendebaldeko balioen suntsitzaile gisa aurkeztuz. Bizitzako alderdi dionisiarra aldarrikatzen du eta Mendebaldeko moral kristauaren aurka, inmorala dela esan du.
Nietzschek Mendebaldeko gizartean ontzat eta txartzat hartuak izan diren alderdiak bereizten ditu, horri kritika eginez. Bizitzaren alderdi apoloneoa dionisiarrari gainjartzen zaiola kritikatzen du.
Nietzschek Kristautasuna eta Jainkoaren ideia kritikatzen ditu. Hauek asmakizun hutsa direla dio, bizitzan benetan merezi duen hori ordezkatzeko sortuak.
XIX. Mendeko Pentsamendua eta Kritika
Susmoaren Filosofoak
XIX. mendean aldaketa sakonak gertatu ziren (ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta zientifikoak). Marxek, Nietzschek eta Freudek bere garaiko ideologia kristau burgesa zalantzan jarri zuten. Mendebaldeko zibilizazioaren zutabeak kritikatu zituzten, faltsukeria agerian jarriz.
Darwinen teoria berria, eboluzionismoa (elizaren kreazionismoaren kontra), hautespen naturalaren legea proposatu zuen. Honen arabera, gizakia ez da jada Jainkoaren eredura eginiko izaki berezi bat.
Marx, Nietzsche eta Freud ez dira korronte berdinekoak, baina susmoaren filosofo gisa ezagutzen dira. Mendebaldeko kulturari kritika egin eta balioak susmopean, hots, zalantzan jarri zituztelako.
Marxen Kritika
Marxen kritika ekonomiko-politikoa:
- Ekonomia kapitalistaren eta klase sozialen izaera naturala susmopean jarri zituen.
- Itxurazko ordena ekonomikoaren azpiko egitura bidegabea azaleratzea zuen helburu.
- Historia klase arteko borroka gisa (materialismo historikoa): egitura eta azpiegituran oinarrituta.
- Kapitalismoaren aurrean komunismoa planteatu zuen.
Nietzscheren Kritika
Nietzschek moralari eta erlijioari kritika egin zien. Bere susmoa da mendebaldeko kulturaren oinarriak faltsukerian oinarritu direla, horregatik ahuldu egin dela.
Jainkoa hil dela adieraziko du. Hutsune hori gainditzeko, balio berriak sortzeko proposamena egiten du Gaingizakiaren ideiarekin. Bere proposamena bitalismoa da.
Freuden Kritika
Freudek gizakiaren eta arrazoiaren arteko erlazio zuzena susmopean jartzen du. Gizakiaren oinarria arrazionala izan beharrean irrazionala da; inkontzienteak bideratzen ditu gizakiaren erabakiak.
Psikoanalisiaren teoria sortu zuen. Kontzientziaren oinarrian indar inkontzienteak daude.
Nietzscheren Bitalismoa eta Kritika Sakona
Mendebaldeko Kulturari Kritika Orokorra
Nietzschek izugarrizko kritika egin zion mendebaldeko kulturari: erlijioa, morala, filosofia, hizkuntza eta zientzia.
Nietzscheren aburuz, Mendebaldeko kulturaren bidea okerbidea da. Sokratesengan koka daiteke jatorria, Sokratesek arrazoimena goraipatuz bizitzaren atal dionisiarra lurperatu zuelako, eta kristautasuna arduradun nagusiena litzateke.
Nietzschek mendebaldeko kulturaren kontzeptu nagusien jatorria ikertu zuen (metodo genealogikoa).
Moralari Buruzko Kritika
Balioen moralaren jatorria ikertu zuen metodo genealogiko hori aplikatuz.
Balioen edukia aldatu zen plebeioak matxinatu zirenean. Orduan, plebeioek onak zirela eta nobleak gaiztoak aldarrikatu zuten. Eta ordutik aurrera, kontzeptu horiek esanahi morala hartu zuten.
Ikuspegia eraldatzen da eta moral tradizionala sortzen da, esklabuen morala hain zuzen ere.
- Jaunen morala: Autoafirmazioaren morala. Bizitzari “baietz” esaten dion eta botere-nahiari fidela den morala.
- Esklabuen morala: Espiritu ahulei dagokiena, berdintasuna bultzatu nahi duen nahia da, mediokritatea zabalduz.
Historikoki, mendebaldeko kulturan esklabuen morala nagusitu da: artaldeak berdintasuna errotzeko borondatea inposatu egin du, bizitzari uko eginez.
Metafisikari Buruzko Kritika
Nietzscherentzat, filosofiaren historia oker baten historia da.
Nietzscheren ustez, sentimenezko munduaz haraindiko mundua planteatzeak bizitzari uko egitea dakar berekin.
Zientzia eta Hizkuntzari Buruzko Kritika
Hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna bat da. Mendebaldeko kulturan, ezagutza objektiboa eskuratzea ahalbidetzen digula esaten da.
Errealitate aldakorra kontzeptu batean finkatu nahi da: egia. Egia erabiltzen da beldur bati aurre egiteko.
Erlijioaren Funtzioa eta Kritika Filosofian
Erlijioa historian zehar gizartearen erdigunean egon da, erantzunak eskainiz eta balioak sustatuz. Hala ere, hainbat filosofo kritikoki hurbildu dira harengana, batez ere mendebaldeko kulturan izan duen eraginari dagokionez.
Susmoaren filosofoek erlijioaren funtzioa eta balioa kritikatu zituzten, honen indarra agerian utziz. Zertarako balio dute erlijioek? Erlijioek lehen betetzen zuten lekua beste batek ordezkatu al du?
Alde batetik, erlijioak norabide edo helmuga bat eskaintzen dio gizarteari. Filosofo askok, hala nola, San Agustinek, Tomas Akinokoak eta Kantek, erlijioak jokabide zuzenerako oinarriak ezartzen dituela defendatu dute.
Platonek, bere Ideien Munduan, errealitate materialaz haratago dagoen errealitate perfektuaren ideia sustatu zuen, eta honek erlijioarekin lotura estua izan zuen. Erlijioak, beraz, munduaren ulermena eskaintzeaz gain, gizakiari helburu bat eskaintzen dio, gizartearentzako tresna garrantzitsu gisa funtzionatuz.
Bestetik, erlijioak ziurtatzen duen norabide edo helmuga hori beharbada inoiz ez da iritsiko; erlijioak sortutako gezur bat izan daiteke gizartea bereganatzeko. Gaur egungo gizarteak, berriz, mundua ulertzeko beste metodo eraginkor batzuk bilatu ditu.
Haien ustez, erlijioak ez du benetako egiarik ematen, baizik eta gizakiaren askatasuna mugatzen du. Marxek, erlijioa “herriarentzako opioa” dela esan zuen, zapaldutako klaseei kontsolamendua ematen dien bitartean injustiziak egiten jarraitzeko.
Erlijioak historian izugarrizko eginkizuna izan du eta oraindik ere eragin handia izaten jarraitzen du pertsona askorentzat, baina kasu batzuetan ordezkatua izan da, beste arlo batzuek erantzun ugari eman dituztelako.
Beraz, erlijioak gizartean izan duen lekua moldatzen eta eraldatzen joan da, baina gizakiak beti beharko al du erantzun transzendente bat bere existentziari zentzua emateko?