Nietzscheren Balioen Transmutazioa: Jaunen eta Morroien Morala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Balioen Transmutazioa

Nietzscherentzat, Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak (morroien moralak jasotzen dituenak) kaltegarriak dira, bizitzaren aurkakoak direlako, eta, beraz, desagerrarazi egin behar dira. Morroien moralaren ordez, bizitzaren aldeko balioez osaturiko jaunen morala ezarri behar da.

Morroien Morala eta Jaunen Morala

Genealogiaren lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da: jaunen morala eta morroien morala. Nietzschek “ongia” eta “gaizkia” kontzeptuen sorrera ikertzen du, bere ezagutza filologiko sakonak bultzatuta, eta hizkuntza orotan aurkitzen ditu nobleek eta boteretsuek egindako identifikazioak:

  • Ona = noblea = botereduna = zoriontsua = Jainkoek bedeinkatuta

Hortaz, “ona” hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi zuen; “gaiztoa” aldiz, arrunta, umila, gezurtia eta mendekoa da.

Jaunen Moralaren Definizioa

Jaunen moralaren ikuspegitik, ona bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizabanakoa hobera daramana da. Beraz, ona gudaria da, baita soldaduari dagozkion ezaugarri guztiak ere. Makala bestearen lepotik bizi dena da, eta inozo samar pentsatzen duena txarra da, jaunen morala deritzon sailkapenaren arabera.

Morroien Moralaren Sorrera

Morroien morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, ekitea debekatua dutenen herra, gaitzondo, gorroto, bekaizkeria eta ezintasunetik baizik. Alde horretatik, “ona” behartsua da, tolerantea, umila, laguntzeko eta lanerako prest dagoena, errukitsua, pazientea, Jainkoaren bildotsa, bakezalea, beste masaila erakusten duena, dohatsua, sufritzen duena, gizagaixoa, eria.

Morroien Moralaren Ezaugarriak

Morroien moralak berdintasuna bilatzen du desberdintasunean, eta zorrotz kritikatzen du apartekoa, ahiz kanpokoa. Gizon-emakumeen bizimodua goraipatzen du; besteak beste, gizakien arteko elkartasuna, maitasuna, esanekotasuna edo mantsotasuna. Begikotasuna, apaltasuna eta antzeko onbideak dira taldeari dagozkion ezaugarriak.

Morroien ikuspegitik, “gaiztoa” aldiz, boteretsua eta beldurgarria da.

Morala vs. Hierarkia

Morroien morala berdintasunean oinarritzen da; jaunen morala, hierarkian eta mailaketan.

Nietzschek basakeria edo gogorkeria aipatzen du; moralitateak debekuen bidez ezkutuan mantendu du gogorkeria hori. Kanpora atera ezin daitekeen gogorkeria bere buruaren aurka bideratzen du bihozgabeak, eta jokaera aszetikoa (solitarioa) sortzen du kontzientzia moralaren bidez.

Entradas relacionadas: