Nietzscheren filosofia: Jainkoaren heriotza eta bizitzaren baieztapena
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Nietzscheren filosofia
Kontzientziaren krisia
Nietzchek aurreikusten zuen bere ideiek kontzientzien aurkakotasuna eta krisi ideologikoa sortuko zituztela. Gizabanakoarengan erlijioa kaltegarria dela uste zuen, eta filosofoak berak ere ez zuen bere burua nahikoa zuzentzat jotzen inongo sinesmenetan murgiltzeko.
Kontzientzia kolisioa (kontzientzia morala): Bigarren nihilismoa litzateke; gizakia galduta dago, jainkoaren heriotzak historiak, bizitzak eta erreferentzia moralek zentzua galtzea eragin baitu. Horren ondorioz, gizakia hondatuta dago.
Testuan, Nietzsche gogoratuko dena kontzientzia kolisioa izango dela aipatzen da, haren filosofiaren ondorio nagusi gisa. Platonen haitzuloaren mitoaren antzekoa da egoera hau; haitzulotik irtetean, gatibua krisian murgiltzen baita.
Erlijioaren kritika
Erlijioa: Mendebaldeko gizartea kontrolatzeko tresna izan da. Nietzsche ateoa zen eta erlijioaren aurka agertu zen, klase xumeei mesede egiten zielakoan, haien balioak goresten baitzituen. Herri matxinadaren ondorioz, Nietzschek azken judizioan aberatsak eta txiroak epaituak izango direla defendatzen du erlijioak. Marxek, aldiz, erlijioa proletalgoaren iraultza ekiditeko asmakizun burges bat dela dio.
Nietzchek jainkoa hil behar zela aldarrikatu zuen, dogmatizazioarekin amaitzeko (testuan agertzen den bezala). Testuan erlijioaren aurkako jarrera agerikoa da, Nietzschek bere filosofia osoan zehar erakusten duen bezala.
Jainkoaren ideia bizitzaren aurkakoa da. Mundu transzendente baten existentzia aldarrikatzea bizitza ukatzea da. Jainkoak bizitzaren aurkako balioak sortu eta babesten ditu. Mundu transzendente baten existentzia baieztatzeak lurreko munduaren garrantzia gutxiesten du. Hil ondorengo bizitzak (zeruan, adibidez) bizitzaren zentzua kenduko luke; mundu honetara sufritzera etorriko ginateke, eta benetako bizitza bestean legoke.
Arimaren ukazioa
Arima: gizakiaren alderdi espirituala da. Nietzschek arima hilezkorra asmakizun platoniko eta kristau bat dela uste zuen, gorputza eta, beraz, bizitza mespretxatzeko erabilia. Arimaren baieztapena mundu transzendentalaren baieztapena litzateke, eta Nietzsche honen aurka azaldu zen. Arima bizitza ez gosatzeko baliabide bat izan daiteke.
San Agustinek, aldiz, arima garbia izan behar dugula dio. Nietzschek, berriz ere, kontrakoa defendatzen du; arima garbia izatea bizitza ukatzea litzateke.
Bizitzaren baieztapena
Nietzscherentzat, bizitza errealitate ororen azken izaera da, gehien maite duguna. Baina bizitza gehiago ere bada: definitu ezin dena eta kontzeptuetatik ihes egiten duena. Horregatik, bizitza etengabeko borroka eta aldaketa da. Nietzschek bizitza joko tragiko gisa deskribatzen du. Bere filosofia bitalista da, bizi poza aldarrikatzen duelako, baina bizitzan zoriontsu izateko sufritzea (tragedia onartzea) beharrezkoa delako.
Botere nahia izaki guztiek dugun joera edo nahia da, ugaltzeko, bizirik irauteko eta jakin-mina asetzeko. Botere nahia bizitza bera da.