Nietzscheren Kristautasun Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia. Marxismoaren Eragina eta Materialismo Historikoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,18 KB
Nietzscheren Kristautasun Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia
1. Kristautasunari kritika
Nietzscherentzat, erlijioa beldurretik sortu zen. Erlijioa ezintasunaren isla da, beste mundu bat asmatzen duena. Horrek mundu bakarra gutxiestea dakar. Kristautasuna, berarentzat, herriarentzat sortutako platonismoa baino ez da.
- Erlijioan, herri xumearen baloreak dira nagusi.
Nietzschek, Sokrates aurretik, bi jainkoek (Apolo eta Dionisio) errepresentatzen zuten balioen oreka berreskuratu behar dugula dio (Dionisioren baloreak baztertuak izan dira).
Marxek, erlijioak beldurra erabiltzen duela dio. Jainkoa gizakiaren proiekzioa da, beste mundu batean zoriontasuna aurkituz. Erlijioa zentzu politikoan ulertzen du, "herriaren opioa" dela dio. Erlijioak gizakiaren ziurgabetasuna baretzen eta obedientzia areagotzen du, herria geldiaraziz eta iraultza zapuztuz.
2. Jainkoaren heriotza
Bizitza zer den ulertzeko, mundu zerutiarrak indarra galtzen du XIX. mendean. Jainkoa hil da, garapena zabaltzeko. Nietzschek dio:
- Begiratu ez haraindiko mundura, baizik eta honetara, disfrutatzen ikasiko duelarik, bizitza bakarra maitatuz.
- Jainkoa bizitzaren kontrakoa da; ateismoa aldarrikatu behar da.
- Jainkoa desagertaraztean, balore kristauak ere.
Jainkoaren heriotzaren ostean, gizakia balore gabe geratu da (nihilismoa), dekadentzian dago. Aukera honi aurre egin behar zaio sormenaz. Jainkoaren heriotzarekin, bigarren fasea modu positiboan bizi daiteke. Gizakia bere destinoaren jabe izan behar da, gizaki berria sortuz:
3. Supergizakia
- Jainkoaren heriotzaren ostean, supergizakiaren etorrera dator.
- Norbera bere balioen sortzailea da. Nietzsche kritikoa da kristau moral, zientzia eta beste edozein ideologiaren baloreekin. Kristautasunak ezarritako balore berdinak indartzen dituztela uste du.
- Supergizakia giza moral berri bat da: balore berrien sortzailea.
Gizakiak eraldaketa prozesu bat jasaten ari da eta 3 pauso daudela azaltzen du Nietzschek metafora bidez:
- Gamelua: Kristau moral eta balioen zama darama.
- Lehoia: Erlijioari aurre egiten dio, balore gabe geratzen da eta gizakia dekadentzian dago.
- Haurra: Ez du aurreiritzi eta ezarritako sinesmenen mendekotasunik. Egoera perfektua da supergizakia sortzeko.
Marxismoaren Eragina Ondorengo Munduan
Frankfurteko eskolak (neomarxistak) teoria oso sinplea dela diote. Antropologiaren aldetik, gizakia ez da "homo faber" hutsa eta mundua ez da soilik lantegi bat, gizakia ekoizpen-harreman hutsa baino gehiago da eta beste harremanak ez dira kontuan hartzen. Bi klaseen arteko bereizketa sinpleegia dela esaten dute, gaur egungoarekin konparatuta klase anitzak daudela (sozialki eta ekonomikoki), eta azkenik, erlijioaren ikuspuntua mugatua duela adierazi dute, gero eta anitzagoa dela (esklabutzaren askapenerako tresna).
Monique Wittigen ustez, teoria honek esplotatzaile sistema birpasatzen du, bai emakumeena bai gizonena. Sexu-esplotazio harremana sortzen du emakumeengan. Emakumeek erreprodukziorako bakarrik balio dutela esan du gizarteak, lesbinak ez dira emakumetzat hartzen, ezin dutelako erreproduzitu.
Silvia Federiciren ustez, teoria sortu zenetik, Europa erdialdean desamortizazioak egon ziren (lur desjabetzak, pribatizatuak), emakumeen gorputzak eta lurrak desjabetu eta sorgin-ehizaren bitartez emakumeen kontrola bereganatu zen. Federiciren arabera, emakumeak Erdi Aroan askatasun gehiago zuen garai hartan baino.
Materialismo Historikoa
Lan banaketak garapen teknikoak ekarri zituen, horren barruan gizakien arteko desberdintasuna (esplotatuak/esplotatzaileak); honek klase-borroka ekarri zuen. Historiaren bultzatzailea klase-borroka da.
Produkzio moduen barruan, komunismo primitiboa, produkzio modu asiarra, esklabutza, feudalismoa eta kapitalismoa zeuden.
- Komunismo primitiboa: Giza taldeetan, baliabide urriak taldeko guztientzat berdinak ziren. Etapa honetan eskasia eman zen eta hemendik, nekazaritza garatu zenean, atera ahal izan zen gizakia.
- Produkzio asiarra: Gizarte sistema berria da, produkzio teknika berri honek aberastasuna ugaritu zuen. Bi taldetan banatzen da: esplotatzaileak (apaiz kastak) eta esplotatuak (nekazariak).
- Esklabutza: Sistema ekonomiko bat da, horretan oinarritzen zen zibilizazio greko-erromatarren ekonomia. Hemen ere bi talde zeuden: esplotatzaileak (esklabuen jauntxoak, lur jabeak) eta esplotatuak (esklabuak).
- Feudalismoa: Erdi Aroan bereizgarria izan zen. Kasu honetan, esplotatzaileak jauntxoak ziren, boterea armen bidez ezartzen zuten, eta esplotatuak jopuak, jauntxoen lurrak lantzen zituzten.
- Kapitalismoa: Esplotatzaileak burgesak dira, kapitalistak. Hauek produkzio-sistemen funtsezko elementuak kontrolatzen zituzten. Esplotatuak, aldiz, proletarioak dira. Ezin dute kapitala eskuratu, beraz, haien lan-indarra saltzen dute bizirauteko.
Marxek lanari buruz hausnartu zuen, baina lan batzuk ez zituen kontuan hartu (etxeko lanak). Historikoki, soldatarik gabe, emakumeek euren etxeetan egiten zituzten lanak (janaria erosi eta prestatzea, arropa garbitzea, umeak eta pertsona helduak zaintzea…) ez zituen kontuan hartu bere analisietan. Lan ikusezinak dira, beranduago feminismoak ikusarazi zituenak. Lan hauek egiteagatik, emakumeak estatus baxuagoetan bizi izan dira.
Aldeko argudioak
Historiaren motorra ekonomia da, krisi ekonomikoekin ikusi den bezala. Botere politikoa banku eta multinazionalen menpe dago. FMI/Banku Mundiala bezalako erakundeek hartutako erabakiak herrialde desberdinetako gobernuek aplikatu besterik ez dute egiten.
- Kapitalismoaren funtzionamenduak baieztatu du bi klasen arteko borroka. Krisiek kontraesanak handitu dituzte: pobreak pobreago, aberatsak aberatsago. Munduko biztanleriaren %1ak munduko aberastasunaren %49 du.
- Beraz, ez da klase ertainik existitzen. Klase ertaina "mito" bat da, gauzak erosteko ahalmena emanez (etxea, kotxea…) langileak uste du bere egoera ez dela txarra (alienazioa), bere burua klase ertainekotzat hartzen du. Hala ere, kapitalismoak ziklikoki dituen krisietan (2008ko krisia, 2020koa…) bere burua klase ertainekotzat zutenak konturatzen dira langile xume eta pobreak direla (langabezian geldituz, hipoteka ordaindu ezinik, etxeetatik desjabetuak), eros-ahalmen hori berehala galdu dezaketelako.
Kontrako argudioak
- Historiaren motorra ez da bakarrik ekonomia. Erlijioak garrantzia izan du historian zehar eta erlijioek zehaztu dute gizarte oso baten egiteko eta pentsatzeko modua. Gaur egun, zenbait estatutan, erlijioak (kristaua, islama edo judutarra) gizarte osoaren bizkarrezurra dira (hainbat estatu islamiarretan, Israelen, esate baterako, eta EEBB-etan ere kristautasunak indar ikaragarria du).
- Historikoki, garrantzitsuak izan diren beste mugimendu politikoek (feminismoa, mugimendu dekolonialak, nazionalismoak…) aldaketa handiak ekarri dituzte mundura. Feminismoak ekarpen handia egin dio gizarteari eta, nahiz eta Marxen arabera, horiek gainegituran kokatu, gure gizartea ezberdina da feminismoa zabaldu denetik.