Nietzscheren Kritika Kristautasunari: Esklaboen eta Jaunen Morala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Kritika kristautasunari: esklaboen morala eta jaunen morala.

Nietzscheren Kritika Kristautasunari

Nietzschek behin eta berriz kritikatu zuen kristautasuna, herri xeheak indartsuen kontrako errebolta zela argudiatuta. Nietzscheren ustez, erlijio guztiak ahulen erlijio dira; eta ondorioz, zibilizazioaren garapenerako oztopo dira. Erlijioek artaldearen morala edo esklaboen morala inposatu nahi dute, baina hori biziaren kontrakoa da, biziak berezkoa izan beharko lukeen indarraren eta hobetu nahiaren kontrakoa. Moral erlijiosoa eta moral kristaua koldartasuna sustatzen duen morala da.

Esklaboen Morala vs. Jaunen Morala

Ataldaren edo esklaboen moralari jaunen morala kontrajarri zion Nietzschek. Boterea eta indarra erabiltzen duten liderren morala da jaunen morala, harrotasuna eta handitasuna erabiltzen dutenen morala, nagusi direnen morala. Esklaboen moralak bizia ahultzen du; jaunenak, aldiz, indartu. Esklaboen moralak berdintasuna du oinarri; jaunen moralak, desberdintasuna, hierarkia eta nagusitasuna.

Jaunen Moralaren Oinarriak

Jaunen moralaren arabera, biziaren jatorrizko bertuteak garatzen laguntzen duena da ona. Izan ere, Nietzscheren ustez, balioak sortzeko bizia nolakoa den kontuan izan behar da, bizizaren berezitasunak hartu behar dira kontuan.

Esklaboen Moralaren Ezaugarriak

Alabaina, artaldearen edo esklaboen morala oso bestelako da: berdintasuna du helburu; esklaboen moralak gogor kritikatzen du arauarekin bat ez datorren guztia, eta bizimodua errazten duen guztia goraipatzen du. Hain zuzen ere, esklaboen morala juduek sortu zuten, erromatarrek Judea menderatuta zutelarik, zapaltzaileei aurre egiteko, eta erromatarrak makurrarazi ondoren, kristautasuna mendebalde osora hedatu zen.

Indarkeria eta Erresumina

Indarkeria erabiltzeko irrika da, artaldearen  moralak debekatutako grinetako bat. Nietzscheren iritziz, herri indartsu eta menperatzaileek berezkoa dute krudeltasuna, etsaia zapaltzeak sortzen duen alaitasuna barne senaren ondorio baita.  Hala ere artaldearen moralak erreprimitu egiten du indarkeria erabiltzeko sena, eta, horretarako mundu honetaz gain beste mundu bat dagoelako ideia faltsua zabaldu du. Bekatuaren ideia indartsuak beldurtzeko amarru bat da. Beraz, Jainkoa biziaren kontra dago. Kristautasunak aldarrikatzen duen morala, ahulen indartsuenganako erresuminaren ondorio da. Esklaboen edo artaldearen morala da, behe-mailako bizira daraman moral lotsagarria. Jauenen morala, goi-mailako bizira darama. Nietzscheren ustez, ateismoa da espirituaren indarra, askatasuna eta independentzia bermatzeko bide bakarra, eta sinestun izatea, aldiz, ahuldadearen eta koldarkeriaren ondorio da, eta bizizarentzat kaltegarria da. Moralaren historia bi horien arteko borroka da. Batak zein besteal elkarren ondoan bizitzeko leku lukete, taldearen balioak taldearen baitatik aterako ez balira. Esan liteke erlijioei eta kristautasunari egindako kritika hori Mendebaldeko metafisika guztiari egindako kritika dela funtsean. Nietzschek mundu materiala besterik ez dela diosku.

Entradas relacionadas: