Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB
Metafisikari Kritika
Arima, Jainkoa eta hilezintasuna bezalako kontzeptuek, Nietzscheren ustez, existitzen ez den errealitate bat islatzen dute. Kontzeptu eta hitz gisa existitzen direnez, existentzia erreala balute bezala ulertu izan dira. Nietzscherentzat, egiak eta gezurrak ez dute betiko zentzurik; momentu horren arte, egia moralki zuzena zena zen, eta gezurra, berriz, inmorala. Baina Nietzschek beste zentzu bat eman nahi die, moralik gabekoa: egia anitza da, ez da bakarra (erlatibismoa, perspektibismoa). Gezur bat egia izatera hel daiteke, eta egiak ez du zertan logikoa izan behar; bere osagaiak ditu: afektiboak, irudimenezkoak… Hizkuntza oso subjektiboa da, eta hitzek ez dute zuzenean errealitatea islatzen.
Metafisika ez da zentzumenetaz fido, errealitatea aldakorra dela erakusten dutelako.
Ezagutza Nietzscheren Arabera
Adimenak sorrera izan du unibertsoan (gizakiak sorrera izan duen bezala). Horrek esan nahi du adimena baino lehen ez zegoela kontzepturik, ezta giza ezagutzarik ere, eta, ondorioz, ezta egiarik ere. Gizakia desagertzen bada, haiek ere desagertuko dira. Mundua aldakorra bada, ez da posible betiko ezagutzarik. Ez dago denontzat baliagarria den egiarik. Filosofoak errealitate aldakorra kontzeptuen bidez harrapatzen saiatu dira, baina errealitateak ez du uzten bere burua kontzeptuetan sartzen.
Horregatik, filosofoek transmititu digutena ez da errealitatearen egia, existitzen ez den errealitatea baizik. Zientzia errealitatea ulertzeko modu bat besterik ez da, baina badaude beste batzuk, zuzenagoak, intuitiboagoak eta egokiagoak: artea eta musika, adibidez.
Zientziari Kritika
Ez da nahikoa filosofia-metafisika ukatzearekin, gero zientzia positiboak onartzen baditugu. Errealitatea oso konplexua da, anitza eta kaotikoa; ezin da matematikaren bidez ordenatu. Matematikak errealitatea estutzen du, eta manipulatu egiten du. Errealitatea ezin da azaldu, edo konplexuegia da gizakiarentzat. Zientzia erlijioaren papera ordezkatzen saiatu da, baina ez du lortu. Zientzia existitzen da gizakiak kaosari beldur diolako eta mundu ordenatua nahi duelako.