Nietzscheren Supergizakia: Balioen Transmutazioa eta Hiru Eraldaketak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Nietzscheren Supergizakiaren Kontzeptua

Supergizakia: Honela mintzatu zuen Zaratustrak liburuan dio Nietzschek Jainkoaren ostean Supergizakiaren bideak zabalduko direla. Darwinen eboluzioari eutsita, gizakiak ere bilakaera izango du eta gizaki eredu berri bat sortuko da, botere nahiaren legeari jarraitzen dion gizakia.

Balore Zaharrak Ezabatu eta Berriak Sortu

Balore zaharrak ezabatzeko nahia eta balore berriak sortzeko nahia da nagusi. Bizitza etengabeko borroka da eta botere nahiak gidatu behar du borroka. Botere nahiak bizitza gidatzen du eta indartsuenen balioak berrezartzen ditu:

  • Gehiago eta hobea izateko joera.
  • Ondokoa garaitu beharra.
  • Bizirik irauteko konkistak egin.

Balioen transmutazioa egiteko, gizakia gainditu behar da eta Supergizakira iritsi. Nietzschek gainditze hori lortzeko izpirituak hiru eraldaketa izan behar dituela dio:

Ispirituaren Hiru Eraldaketak

  1. Gamelua: Lege moralaren menpe dago gizakia, makurtuta. Atsekabea bizi du gogo onez. Jainkoaren esanekoa da, agindu astunak jaso arren. Goiburu hori behar du.
  2. Lehoia: Gameluaren ezaugarri guztiak ezeztatzen dituena lehoia dugu. Horrez gain, lehoiak indar nahikoa du balore berriak sortzeko.
  3. Haurra: Azken urratsa gizaki berriaren ikurra haurra da. Haurrak sormen askea du balore berriak sortzeko. Haurra espiritu librea da, aurrekoa ahaztu eta berriro hasi. Gizaki berriaren sinboloa da. Supergizakiaren irudia da. Balio berrien sortzailea.

Supergizakiaren Ezaugarriak

Supergizakiak bakarrik du bizitzaren aldeko joera. Supergizakia bakarrik ausartzen da, berak bakarrik bizi da. Moralaren oztopoak gaindituko ditu. Supergizakiak ez du zoriontasunik bilatzen. Gizaki ahulen zoriontasunaren beharrak sortu ditu Jainkoak eta morala. Indartsua da eta egia hori onartzeko arazorik ez du; ez da inoiz zoriontsu izango baina ez zaio axola. Zoriontasuna ez duenez sentitzen, Jainkoaren izatea ukatzen du.

Jainkoaren Heriotza eta Erantzukizuna

Jainkoa (idea baino ez dena) hiltzen du supergizakiak, eta bizitza bere eskuetan huts-hutsean gelditzen da. Metafisikaren munduko ezer ez dagoan lez, gizakia da bere ekintzen erantzule bakarra. Gizakiak hartu behar du Jainkoaren tokia eta Supergizakia da moral guztien gainetik dagoan bakarra.

Balioak Gerran Garatzen

Supergizakiaren balioak indarraren balioak dira, eta gerra egoeran hobeto garatzen dira bakean baino. Gerran ez dute lekurik gizaki ahulen eta erresuminduen moralak predikatzen dituzten balioak. Horregatik esaten zuen Nietzschek gerra zela bizitzaren garapenerako egoera onena eta egokiena. Supergizakiaren adibide gehienak Errenazimendu garaikoak dira, indar handikoak eta botere-nahia garatzeko eskrupulurik gabekoak.

Entradas relacionadas: