Nietzscheren Supergizakia eta Betiko Itzulera: Gida Filosofikoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Egoera berria ulertzea, sormena lantzea eta harantzagoko munduan kokatzen zituzten amets haiek mundu honetan gauzatzen jardutea. Bide hori jorratuz, gizakia supergizakia izatera heltzen da.

Lehoia: Moraltasunetik Askatzea

418. Lehoi bihurtzen da gamelua, arnetsak mundu honetan gauzatzen saiatzean. Lehoi bihurtzean, gizakia idealismoaren zamatik askatzen da. Inposatu zitzaion morala kentzen du. Eta moralaren, lege idealistaren aurretik norberaren borondatea ezartzen du. Bizi garen gizarteek beraiek baino handiagoa den zerbait sortzen dute, eta gizakiak ere beste gizaki hobe bat sortu behar du. Baina lehoia ez da sortzailea oraindik.

Haurra: Balore Berrien Sortzailea

419. Haur bihurtzen da lehoia, sormena lortzean, haurra bakarrik delako balore berriak sortzeko gai. Haurrak ez dio ezezagunari inoiz ezetzik esaten, eta bizitzaren joko eta egoera guztiak onartzen ditu.

Supergizakia: Errugabetasuna eta Boterea

420. Supergizakiak, azkenean, haurraren errugabetasuna dauka; ongia eta gaizkiaren gainetik dago. Edertasuna miresten du, eta edertasunez bizitzeko, besteak zapaltzeko prest dago, bizitzaren sustraia den botere-nahiaren irrika onartzen duelako eta hari jarraitzen diolako.

Botere-nahia: Bizitzaren Sustraia

421. Botere-nahiaren irrika da bizitzaren sustraia edo bultzatzailea. Darwinismoak dioenez, bizirik irauteko borrokatzen dira bizidunak. Baina hori ez da egia. Egiazkoa dena hau da: bizidunen sakoneko irrika hori, besterik gabe bizirik irautearena baino gehiago, botere-nahiaren irrika dela.

Izana: Bizitza Berberaren Etengabeko Itzulera

Etengabeko Itzulera: Bizitzaren Errepikapena

422. Etengabeko itzulera bat dago; bizitza etengabeki errepikatuko zaigu, edo gutxienez, hori pentsa dezakegu supergizakiak izatera heltzeko. Bestela esanda, nola biziko nintzateke, egiten dudan bizitza behin eta berriro, etengabeki eta betiko errepikatuko litzatekeela pentsatuko banu? Ahalik eta ederren bizitzen saiatuko nintzateke. Etengabeko itzuleran pentsatuz, mundu bakar honen bizitzak, erlijioek asmaturiko harantzagoko bizitzak baino garrantzi handiagoa duela ikusten da.

Munduaren Anabasa: Arrazionaltasun Eza

423. Mundua arrazionaltasunik gabea da; mundua anabasa da eta izango da betiko. Horrek honako hau esan nahi du: munduari bost axola zaizkiola gure pentsamoldeen egiturak, gure jakin-nahia, gure edertasunaren ereduak. Mundua (unibertsoa) ez da perfekzioaren, edertasunaren edo nobleziaren gure ereduetan sartzen. Munduak ez du gizakiak egindako inolako sailkapenik onartzen.

Munduaren Garapena: Helbururik Gabeko Zoria

424. Munduaren garapenak ez du helbururik. Zoriak menperatzen du mundua. Munduak nahiago du zoriaren doinuaren arabera dantza egin, arrazoiaren arabera baino.

Munduaren Borondatea: Etengabeko Itzulera

425. Munduaren borondate bat dago, ordea. Mundua, anabasa hutsa da, hasiera eta amaierarik ez duen mamutzar bat, eta badu bere baitan beharrezkotasun bat: bere burua baieztatzearen borondatea, alegia; eta horregatik, bere baitan itzultzen da behin eta berriro. Etengabeko sortze eta birrintze bat da, eta betiko itzulera horrek ez du beste inolako helbururik, ibilbidearen zoriontasuna baino; ibilbideari jarraitzen dio, eta bere borondate biribilaren borondatea da. Etengabeko itzuleraren bitartez, munduak, bizitzak, baietz esaten dio bere buruari.

Betiko Itzuleraren Egia: Onarpena eta Desira

426. Betiko itzuleraren egia hain itzela da, ezen gizakia birrindu edo goraipatu baitezake. Egia horrekiko neurtzen da gizakiaren indarra, gizakiak duen bere burua gainditzeko indarra. Bizi dugun bizitza berbera, bere zehaztasun guztietan, ordena berean eta etengabe, berriro bizi beharko dugula hain egia bortitza da, ezen gizaki indartsuena ere etsipenean eror baitaiteke hori ulertzean. Eta, hala ere, ez dago beste aukerarik. Horregatik, egia hori jasan baino askoz gehiago egin behar da, bizitzaren betiko itzulera nahi izatera heldu behar da. Bizitza eta norbera maitatu behar dira, edozein mugatatik baino harantzago, bizitzaren betiko itzulera desiratzeraino.

Entradas relacionadas: