Nihilismoa, alienazioa eta Marxen pentsamendua

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Nihilismoa

Bizitzaren ukazioa da nihilismoa, honen arabera bizitzak ez baitu zentzurik. Hau gainditzeko, nondik zetorren aztertu zuen Nietzschek. Mendebaldeko kulturaren ardatz osatzen zuten filosofian, erlijioan eta moralean bilatu zituen arrazoiak (aztertuz eta kritikatuz). Filosofia indartsu kritikatu zuen, kontzeptuak intuizioen gainetik jartzeagatik. Horrek benetako errealitatearen ikuspegi akastuna eragiten zuela uste zuen, bizitza eta errealitatea kontzeptu bidez ezin baitira ulertu. Moralari dagokionez, bizitzarekin lotutako balioak galtzen ari zirela adierazi zuen. Kristau morala izan zen bere kritikan erdigunea. Nihilismoa gainditzeko, berak bizitzarekiko nahia aldarrikatu zuen. Bertan, funtsezkoak ziren "Jainkoaren Heriotza", balioen aldaketa, botere-nahia, itzulera, supergizakia eta betiereko itzulera.

Alienazioa

XIX. mendean bizi izan zen, Aro Modernoan, Alemanian. Gizartea ulertzeko, ekonomia aztertu zuen. Marxismoa hiru zentzutan uler daiteke: 1. Teoria ekonomiko eta soziologikoa (Marx komunista, ekonomia aldatuz gizartea hobetzeko); 2. Teoria eta praxis politikoa lotzea (Marxek gizakia eta gizartearen azterketa); 3. Aurreko filosofo Hegelek Marxengan eragina izan zuen. Hegelen pentsamendua garrantzitsua da, idealista. Marx, aldiz, praktikoa, materialista. Hegelen filosofia espekulatiboa, Marxena praxia.

Alienazioaren Teoria

Marxen humanismoa gizakiaren eta alienazioaren arteko loturarekin lotzen da, gizakia askatu nahi duelako, batez ere, langileak. Marxen ustez, gizaki gehienak, proletarioak, esplotatuak eta umilatuak bizi dira. Filosofiak gizakia askatzeko bidea planteatu behar du. Alienazioa, desrealizazioa, berez ez dena. Langileak alienatuta daude. Historian zehar, alienazio mota desberdinak egon dira. Aurrekoa Feuerbach izan zen, alienazio erlijiosoa aztertu zuena. Marxek ekonomiaren ondorioak aztertu zituen. Alienazio ekonomikoaren oinarriak hauek dira: jabetza pribatua, lan-zatiketa, eta langilea merkantzia bihurtzea.

Alienazioaren ondorio ekonomikoak

Lana derrigorrezkoa eta lana merkantzia bihurtzea. Lanean emaitza langileari kentzen zaio, sormena eta gizatasuna murriztuz. Besteen beharrak asetzeko lan egiten du, behartuta. Gizakia animalia zereginetan libre sentitzen da eta giza zereginetan animalia bihurtzen da. Gizakiak sortutako objektuak bere kontra bihurtzen dira. Gero eta aberats gehiago, orduan eta pobre gehiago. Lanean, langileak bere burua ukatzen du.

Alienazio motak

Alienazio forma oinarrizkoena ekonomikoa da, hortik besteak sortzen dira. Alienazio soziala: gizartea kontrako bi taldetan banatzen da (jabeak, zanpatzaileak, eta langileak). Alienazio politikoa: estatuak ordena sozial hori mantentzeko joera du, boterea bortxaz erabiliz, gutxiengo pribilegiatu bat gehiengo pobre baten gainean. Alienazio filosofikoa: klase menperatzaileak, bortxaz gain, hainbat teoria garatzen ditu jabetza pribatua justifikatzeko. Alienazio erlijiosoa: egoera horretan, ideia erlijiosoek kontsolamendua eta esperantza eskaintzen dute. Ideia erlijiosoek kontzientziak lokhartu, mina txikitu eta fantasiak sortzeko funtzioa dute.

Entradas relacionadas: