Nihilismoa, Jainkoaren Heriotza eta Kristautasunaren Kritika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Nihilismoa eta Jainkoaren Heriotzaren Ondorioak

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio da. Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan geratuko dira itota. Kristautasunak pairatzeko gomendatzen die nahigabean eta itolarrian bizi direnei; horregatik, mantasuna hartzen dute bizi-eredutzat.

Historiako urrats guztiek helmuga zehatz bat dutela pentsatzen dugu. Historiako gertakariek halako helbururik ez dutela ikustean, etsipena sortzen da, geroago sumina, eta amaitzeko nihilismoaren sentikizunak. Gizakia ohartzen da munduak azalpenik ez duela. Gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen hutsalkeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari, gogo biziz eta adore handiz.

Nihilismo Pasiboaren Lau Egoerak

Nihilismo pasiboaren lau egoeretatik igarotzen da gizakia:

  1. Metafisikaren, erlijioaren eta moralaren hondamendiaz ohartzen denean, eginahal handiak egiten ditu gizakiak balio zaharrei eusteko.
  2. Mundu berriaren balioak bereganatzen ditu, baina balio zaharrekin ezin da bateratu.
  3. Gizakiak bere burua arbuiatzen du.
  4. Hondamendiaren azken fasea dator, gizakiaren erabateko eraldaketa gertatzen denean. Gizaki bakoitzak gizabanako bezala jokatuko du eta askatasun osoz erabakiko du, bere burua inoren mende jarri gabe.

Erlijioaren Kritika eta Balio Dekadenteak

Erlijioa beldurretatik sortzen da. Erlijioak ez du inoiz egia esaten, eta naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzen ditu. Kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez.

Kristautasuna eta Platonismo Herrikoia

Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta daukana esklaboentzat dena. Erlijioak proposatzen dituen balioak dekadenteak dira, denak bizi-irriken kontra. Kristautasuna eta budismoa gaixo eta ahulen erlijioa da, eta oztopo bat izaten da gizakiarentzat bere mugak gainditzeko.

Jainkoaren Heriotza eta Garapena

Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren garapenari, bere indar sortzailea askatuz. Nietzscheren ustez, Jesu Kristo ez da jainkoaren semea, gizon apal bat baizik. Paul Tarsokoa Elizaren benetako sortzailea da. Hark ezarriko du Eliza eta horrekin batera haren jatorrizko osagaiak: mirariak, apaizak, zigorrak... Eliza era honetako antolakuntzaz baliatzen da.

Entradas relacionadas: