Nobelako Pertsonaiak: Analisi Sakona eta Zuzenketa
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Pertsonaiak
Lehen Mailako Pertsonaiak
- Oskar Aristu
Oskar Aristu da kontakizuneko protagonista. Denda batean lan ibili zen, baina bere emazteak etxera zekarren diruarekin nahiko zutenez bizitzeko, lana utzi eta idazteari ekin zion. Egunkari batekin kolaboratzen du batzuetan, baina ematen dioten dirua oso urria da. Nobela bat idazteko asmoa du, baina hasteko arrazoiak ditu, inspirazio falta dela eta. Eleberriaren bukaerarantz, nobela hasi egiten du. Oskar Anarekin ezkonduta dagoen arren, Xabierrekin abentura bat du. Jendeak nagitzat hartzen du, batez ere bere emaztearen amak. Oso gogoko du mendira joatea eta hasiera batean asteburuetan baino ez zen joaten, eta geroago astean zehar ere joaten da, denbora libre asko baitu.
- Ana Urdirotz
Oskarren emaztea da, mesfidatia eta jeloskorra eta oso mendekatia da. Honen adibide argia da bere gaztetako mutilagun bati egin ziona: honek bere lagun bat musukatu zuen festa batean, eta Ana, ordainetan, bere lagun onenarekin oheratu zen. Abokatua da lanbidez, eta lagun batekin enpresa bat sortu zuen. Hala ere, oso ikuspuntu desberdinak zituzten bi lankideek: Anak jende ahulari lagundu nahi zion, eta beste gizonak (Mikel Goikoetxea) diruari ematen zion garrantzi handiagoa, eta Anak enpresaren hazkundea oztopatzen duela esaten du.
- Xabier Lakarri
Oskarren maitalea da, eta Anari inbidia zion, horregatik hiltzen du, azken kapituluan azaltzen zaigunez. Berak esaten duen moduan, “maritxua” da, eta horregatik, gaztetan jo egiten zuten eskolan, eta bere aitak txarto tratatu zuen, bortxatzera iristeraino. Hala ere, oso harro dago homosexuala izateaz eta gay komunitate baten barruan dago eta hori oso baliagarria zaio.
Armentia Inspektorea
Inspektoreak Nafarroako Foru Polizian lan egiten du. Ez da oso argi geratzen lanagatik den ala benetan horrelakoa den, baina oso mesfidatia da; berak ezetz esaten duen arren sentsazionalista da, eta Oskar presionatzen du hilketa aitortzera, berak ezer egin ez badu ere.
Bigarren Mailako Pertsonaiak
- Mikel Goikoetxea
Anaren lankidea da eta bien artean sortu zuten enpresa. Anak hartzen dituen kasuak ez ditu gogoko, dirurik ematen ez zutelako. Oskar haien bulegora joan zenean galdetzera laguntzeko prest agertu zen; horregatik harrigarria da obraren amaieran hiltzaile izateagatik espetxeratzea (benetan hiltzailea ez izan arren).