Norabide-aldaketa Nazioarteko Harremanetan
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB
Gertaera lagungarriak gerra horiek zergatik gertatu ziren ulertzeko. 1 Versailleseko itunak, makurrarazi egin zuen Alemania eta 2 Italia suminduta zebilen. Naziek eta faxistek politika erasokorraren bitartez euren alde aldatu nahi zuten. 3 Frantzia eta Erresuma Batuak politika zalantzatia izan zutela, ez baitzituzten geldiarazi Alemania naziaren erasoak.
Hogeiko hamarkadaren urteetan, bazirudien finkatu egingo zirela bake iraunkorraren oinarriak, Locarnoko 1925eko itunean, Alemaniak onartu egin zituen Versailleseko Bakean ezarritako mugak eta Briand-Kellogg ituna sinatu zuen. Baina 1929ko krisiaren ondorioak eta Hitlerrek agintea hartzeak goitik behera aldatu zuen nazioarteko panorama.
A- Gerra-giro berriko lehenengo gertaera Japoniak Txina inbaditzea izan zen, Mantxuria okupatuz, Japonia, Asiako ekialdea eta Ozeano barea menderatzen hasi zen.
B- Nazien kanpoko politikaren lehenengo helburua, Veraillesko ituna berrikustea izan zen. Aldi berean, Reicharen lurralde-hedapena garatu zuen, nazismoaren oinarrizko printzipioetariko bat. Apurka Hitler Versaillesen Alemaniaren gaitasun militarra mugatzeari buruz ezarritakoa urratzen joan zen. Renania ostera ere militarizatu egin zuen, Frantziako mugan. Frantziako gobernuak Alemaniaren aurkako ekintza militarrak planteatu zituen baina Erresuma Batuak es zuen ekimen horren alde egin.
C- Italia faxistan antzeko politika erabiltzen zuten. Etiopia konkistatuz. Nazioen Elkarteak, finantza- eta ekonomia-zigorra ezarri zion Italiari. Horren ondorioz, Italia Alemaniara hurbildu zen.
D- Espainian Gerra Zibila hasi zenean, potentzia faxistek laguntza eman zieten matxinoei. Demokraziek, ostera, bakar-bakarrik utzi zuten Errepublika; hain zuzen ere, azken horrek SESBren eta Nazioarteko Brigaden laguntza baino ez zuen izan. Estatu faxisten arteko elkartasuna finkatu egin zen 1936an adiskidetasun-ituna sinatu zutenean: Erroma-Berlin Ardatza.
Gainera, Alemaniak beste itun bat sinatu zuen Japoniarekin, Kominternaren aurkako Ituna, SESBren aurka. Italiak ere bat egin zuen itun horrekin. Alemaniak aliantza-sistema Sortu zuen.