Norberaren Autonomia eta Dependentzia: Kontzeptuak eta Ebaluazioa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,14 KB
Norberaren Autonomia eta Dependentzia
Kontzeptua
Pertsona batek bere kabuz eta askatasunez erabakiak hartzeko gaitasuna da, bere ekintzak orientatuz eta jokabidearen arriskuak bere gain hartuz. Autonomia pertsonala erabakiak hartzeko gaitasuna da, eguneroko jarduerak egiteko aukera edukitzea. Prozesu luze baten bidez lortzen da. Norberaren autonomia ongizate eta autoestimu sentimenduekin bat dator.
Eguneroko Bizitzako Jarduerak (EBJ)
Pertsona baten autonomia maila eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) egiteko duen gaitasunean ikusten da. Jarduera horiek, EBJ deiturikoak, pertsonak bere ingurunean modu normalizatuan bizi ahal izateko egiten dituenak dira. Hiru kategoria daude:
- Oinarrizko jarduerak.
- Jarduera instrumentalak.
- Jarduera aurreratuak.
Oinarrizko Jarduerak
Egunero egiten dira eta bizitzeko ezinbestekoak dira, oinarrizko autonomia maila lortzeko. Adibidez: norberaren garbiketa, janztea eta apaintzea, esfinterren kontrola, oinarrizko etxeko lanak, bakoitzaren bizitzan eragina duten erabakiak hartzea.
Jarduera Instrumentalak
Jarduera konplexuak dira, autonomia maila altuagoa eskatzen dute. Ingurunea egokitzeko beharrezkoak dira. Adibidez: telefonoz deitzea, etxeko lan konplexuagoak egitea, erosketak egitea, garraiobideak erabiltzea, medikazioa hartzea, etab.
Jarduera Aurreratuak
Bizitza-estiloarekin erlazionatutako jarduerak dira, konplexuagoak. Pertsonari bizitza-kalitate ona izatea ahalbidetzen diote. Autonomia eta gaitasun maila altua eskatzen dute. Adibidez: bidaiak egitea, kirola praktikatzea, erakundetan edo elkarteetan parte hartzea, etab.
Autonomia Eza eta Dependentzia
Autonomia faltak eragin handia du, bai pertsonarengan, bai familiengan ere. Ondorio nagusia kanpoko laguntza jaso behar izatea da, bere beharrak asetu ahal izateko.
Dependentzia autonomia faltarekin erlazionatzen dugu gehienetan, baina hau ez da beti horrela.
- Dependentzia ez da beti fisikoa edo biologikoa izango; psikologikoa, ekonomikoa, etab. ere izan daiteke.
- Dependentzia egoera guztiak ez dira galera baten ondorioz sortzen, zahartzaroak edo gaixotasun batek eragindakoak izan daitezke.
Norberaren Autonomiako Ohituren Lorpena
Autonomia izateko, baldintza hauek bete behar dira: funtzio kognitibo egokiak, baldintza fisikoak, sentsorialak eta osasun maila egokia. Trebezia bat pertsona batek jarduera bat egiteko duen gaitasuna da. Trebezia izateak ez du esan nahi pertsona autonomoa denik.
Ohituraren Ikaskuntza
Prestaketa
Planifikazioa barne hartzen du. Lehenik, pertsonaren egoera ebaluatuko da; bigarrenik, helburuak markatuko dira. Kontuan hartuko da zein baliabide dauden eta zenbat denbora dagoen, etab.
Ikaskuntza
Jokabidean zehaztuko da. Kasu bakoitzean, programazio sekuentziatua prestatu beharko da, jarduera pausoz pauso deskonposatu eta pixkanaka aurreratu.
Automatizazioa
Entrenamenduan datza. Pertsonari modu autonomoan jokatzen laguntzen dio. Teknikaria ondoan egongo da laguntzeko.
Sendotzea
Ikaskuntza finkatuta dago eta pertsonak modu egokian jokatzen du.
Autonomia Pertsonalaren Ebaluazioa
Pertsonaren Balorazioa
Ebaluazioaren helburuak: Pertsona baten dependentzia maila baloratzeko ikerketa egin beharko dugu, aldaketa eta hobekuntza batetik abiatuta.
Beraz, hobetzeko aukeretan oinarrituko gara, gabeziatan baino gehiago. Horrela, ebaluazioaren bidez zera lortuko dugu:
- Arrisku egoerak detektatzea.
- Gabeziak dituzten arloak identifikatzea.
- Esku-hartze egokia egiteko diagnostikoa lortzea.
Ebaluazio Tresnak
- Elkarrizketa: Erabiltzaile, zaintzaile edo senideekin egiten den elkarrizketa da. Giroak konfiantzazkoa eta segurtasunezkoa izan behar du.
- Behaketa: Behaketak sistematikoa, antolatua eta planifikatua izan behar du: zer, noiz eta non behatu behar den, eta zein baliabide tekniko erabiliko diren. Erregistro-orri bat diseinatu beharko da nahi dugun informazioa jasotzeko.
- Eskalak: Erabiltzailearen egoera funtzionala deskribatzeko erabiltzen dira.
- Autobehaketa: Pertsonak berak bere jokaerak eta pentsamenduak jasotzen ditu, data, ordua, lekua, egoera eta sentitutakoa kontrolatuz. Oso subjektiboa da.
Norberaren Autonomiako Trebetasunak Lantzeko
Programen Diseinua
Norberaren autonomiarako trebetasunak lantzeko programak errehabilitazio psikosoziala deituriko arloan barneratzen dira, eta horiei guztiei PAI (Programa de Autonomía Individual) deitzen zaie.
Jardueren Aukeraketa
Entrenamendu programa baten bidez bideratzen dira. Norbanakoaren gaitasun funtzionala hobetu edo areagotzeko helburua dute, ondo egituratutako eta sistematizatutako jarduera multzo bat antolatuz.
Arloa eta Trebetasunak
Norberaren Higienea eta Zainketa | Eguneroko garbiketak, hortzen garbiketa, azalaren zainketa, ilearen garbiketa, arropa eta zapaten aukeraketa, janzteko eta eranzteko gaitasuna. |
Elikadura eta Nutrizioa | Dieten planifikazioa, produktuen erosketa, sukaldaritza, mahaiaren prestaketa, tresnen erabilera, mahaiko portaera egokia, platerak jaso eta ontzi-garbigailuaren erabilera. |
Etxeko Zereginak | Zereginen planifikazioa, arropa zikinaren banaketa, garbigailuaren erabilera, arropen lehortzea, arropak lisatzea, arropa armairuan jartzea, tresnen eta produktuen aukeraketa, egongelaren garbiketa, logelaren garbiketa, sukalde eta komunaren garbiketa. |
Gizarte Jarduerak | Gastuen planifikazioa, diruaren erabilera, garraio publikoaren erabilera, gizarte jardueretan parte hartzea. |
Osasunaren Zainketa | Osasun-zentrora joatea, farmazian erostea, medikazioa hartzea, oinarrizko segurtasun neurriak jarraitzea. |
Helburuen Planifikazioa
Pertsonari egindako ebaluazioaren ondorioz egiten da. Oinarri nagusia: helburuak errealistak, ez zailegiak ezta errazegiak ere, malguak eta erraz ebalua daitezkeenak izango dira.
Esku Hartzeko Tekniken Aukeraketa
Helburu nagusia jokaera berrien lorpena edo hauen maiztasuna areagotzea da. Giza trebetasunak lantzeko teknikak:
- Arazoaren identifikazioa eta irtenbideak.
- Aginduak.
- Modelatzea.
- Kateatzea.
- Role playing (rol-jokoa).
- Etxeko lanak.
- Errefortzua.
- Familiako orientazioa eta entrenamendua.
- Jokabide kontratua.
Antolaketa eta Denboralizazioa
Entrenamendu programa bat ondo planifikatutako saio multzo baten bidez bideratzen da.
Programaren Aplikazioa
Metodologia
Profesionalaren papera oinarrizkoa izango da, erabiltzaileak markatutako helburuak lortzeko. Lana hiru fasetan banatuko da:
- Lehenik, irakasle moduan jokatzen du, motibazioa eta jarduerak nola egiten diren azalduz.
- Ondoren, laguntzaile moduan jokatuko du, beharrezko laguntza eskainiz.
- Azkenik, behatzaile gisa jokatuko du, behatu eta akatsak zuzenduz.
Saioen Garapena
Errazagoa izango da familiaren parte-hartzea indibiduala bada. Norberaren beharrak eta PAIa errespetatuz.
Saio bakoitzean erabiliko den dinamika hurrengoa izango da:
- Aurreko saioa gogoratzen da eta etxeko lanak errepasatzen dira.
- Saioaren helburuak eta bertan landuko diren jarduerak edo jokabideak aurkezten dira.
- Entrenamendua bideratzen da, aukeratutako teknikak erabiliz eta sortzen diren arazoak konponduz.
- Saioa landutako alderdi garrantzitsuenak errepasatuz bukatzen da eta etxeko lanak planteatzen dira.