Norbere Burua eta Garapen Psikologikoa: Piaget, Wallon eta Freud
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,16 KB
Norbere Burua: Kontzeptua eta Garapena
Norbere buruaren kontzeptua garatzeak aurrerapen garrantzitsua dakar garapen emozionalean. Esperientzia emozional subjektiboa da. Helduek laguntzen diete haurrei beren esperientzia emozional bakoitza ulertzen, zer kolore eta kontzientzia maila duen jakiten.
Hasierako egoeran, ez dago subjekturik. Umea subjektu bihurtzen da bere buruaren kontzientzia hartzen duenean, 2 urte inguru dituenean. Une horretan hasten da hizkuntzaren agerpena.
Familia-testuinguruak ere garrantzi handia du, gurasoak eta zaintzaileak direlako emozioei esanahia ematen dietenak.
Piaget: Ezagutzaren Garapena
Piageten asmoa ezagutza zer den eta gizakiak nola bereganatzen dugun jakitea da, intuiziozko ezagutzatik ezagutza zientifikora igaroz. Pentsamenduaren oinarrizko kontzeptuak bizitzan zehar nola garatzen diren azaltzen du.
Gizakiaren garapen osoa ezagutzaren garapenaren mende dago; horren arabera azaltzen da. Ezagutza organismo konplexua ingurune konplexura egokitzeko modu aktiboa da, biologikoki moldatzen duena. Moldatu ahal izateko, errealitatearekin jardun eta manipulatu egin behar du.
Ezagutza egokitzeko baliabidea da. Moldatzeko bi prozesu ditu:
- Asimilazioa: Pertsonak une jakin batean dituen ezagutza-eskemetan informazio berria barneratzea da.
- Akomodazioa (edo moldatzea): Pertsonak jasotzen duen informazio berria barneratu ahal izateko, ezagutza-eskemetan dagoen informazioa berriro antolatzea.
Haur txikien kasuan, abiapuntua erreflexuak dira. Horien bidez, haurrak ingurua ezagutu, informazio berria barneratu, eta ezagutza-eskemak eratu eta moldatu egiten ditu.
Piagetentzat, haurra mundua ezagutzeko ikertzen ari den zientzialari txikia da. Aurretik dituen ideiak zuzenak ez direla frogatzen duen informazioa jaso ahala, eskemak eta ideiak aldatzen ditu.
Wallon: Nortasunaren Eraikuntza
Wallonen ustez, 2-6 urte bitarteko haurrak bere nortasuna eraikitzen ari da. Garai honetan, afektibitate-premia da nagusi, eta horrek baldintzatzen ditu etapa honetako jokabideak.
Pertsonalismoaren krisia nortasuna finkatzeko ahalegin bat baino ez da. Ingurunearekiko joera du. "EZ" esatearen garaia da, eta horrek elkarbizitza zailagoa bihurtzen du. Haurrak bere burua eta nortasuna defendatu nahi ditu gauza guztien gainetik.
Freudek antzeko zerbait aipatzen du aro falikoarekin lotuta.
Freud: Psikoanalisia eta Psikearen Egitura
Psikoanalisia praktika bat da. Ez du dena azaltzen, ezta gutxiagorik ere, baina hura gabe ez dago ezer ulertzerik.
Psikoanalisiak planteatzen duen abiapuntua kontzientzia mailari dagokiona izango da. Gizakiaren psikea hiru kontzientzia mailatan banatzen da, bakoitzak argitasun maila propioa duelarik: argitasunetik ilunera.
- Kontzientea: Une jakin batean presente dauden emozioak gordetzen dira.
- Prekontzientea: Kontzientean egotera heltzen ez diren, baina oso hurbil dauden eduki psikikoak.
- Inkontzientea: Gure bizitzako esperientzia gehien eta sakonenak baldintzatzen dituztenak.
Bi motatako edukiak ditu. Inkontzientean gordetzen duguna noiz edo nola agertuko da? Ametsetan, lapsusetan... Inkontzientean gordetzen dugun hori ukatua izango da eta ez dugu kontzientean biziko; mozorroturik agertuko da, gordeta dagoena ilunpean baitago.
Giza organismoa, inkontzientearen ikuspegitik, plazerra bilatzeko makina bat da, helburu bakarra gogoak asetzea duena.
Nia (Egoa)
Lehen agerpenak: ingurukoek ikusi eta zer gertatzen den azalduko diote. Funtsezkoa da prozesua. Umeak bere beharrizan sakon horiek agertzen utzi behar ditu bere era propioan.
Ezinbestekoa da haurrak frustrazioa ezagutzea eta kudeatzen ikastea; horrek lagunduko dio errealitatea ezagutzen eta harekin harremana izaten.
Niaren funtzioa plazeraren printzipioa errealitatearen printzipioarekin orekatzea da.
Supernia (Superegoa)
Bi alde desberdin jasotzen ditu: kontzientzia morala eta ni ideala. Niari bere eskabideak igortzen dizkio, harrotasuna edo lotsa ezarriz. Horrela, haurrak jakingo du nola jokatu.