Nortasunaren Teoriak: Maslow, Rogers, Kelly eta Kretschmer
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,07 KB
Nortasunaren Teoria Humanistak
Abraham Maslow: Beharren Mailaketa
Maslow-en arabera, mailakatutako beharrak dira motibazio iturri. Beheko mailakoak asetzen direnean, hurrengoak asetzeko bulkada sentitzen da.
- Pertsonok gure ahalmena gauzatzeko joera dugu: autorrealizazioa.
- Nortasunaren ezaugarriak autorrealizazio hori lortzeko ase ditugun beharren mailakoak dira.
- Autorrealizazioa lortutako pertsonek ezaugarri komunak dituzte.
Carl Rogers: Garapen Psikiko Osoa
Rogers-ek defendatzen du edozein pertsonak garapen psikiko osoa lortzeko berezko ahalmena duela.
Gizakia zintzoa da eta bere sentimenduen arabera jokatzen du, baldin eta besteek oztoporik jartzen ez badiote. Besteak dira gure jokabideekin erreprimitzen gaituztenak edo arazo emozionalak sufrarazten gaituztenak.
Teoria autokontzeptuan oinarritzen da.
Nortasunaren Teoria Kognitiboa
George Kelly: Konstruktu Pertsonalak
Kellyk kategoria kognitiboetan oinarrituta nortasun-eredua planteatu zuen. Gizakiaren eginkizuna errealitatea antolatzea da, eta bakoitzak bere bizitzari zentzua emateko errealitateak aurkezten diguna aukeratzen du.
Gizakiaren nortasuna ezagutzeko, kategoria kognitiboak ezagutu behar dira, konstruktu izenarekin definitu zituenak.
Konstruktua gertakizunei kategoriak ezartzeko eta jokabidea eratzeko gizakiak erabili duen eredu pertsonala da. Izan ere, gizabanakoen nortasuna ezagutzea bere konstruktu sistema ezagutzea da.
Kretschmer-en Tipologia Konstituzionala
Kretschmer-ek gorputz motaren araberako tenperamentu sailkapena egin zuen:
- Piknikoak:
- Ezaugarri fisikoak: Itxuraz txikiak, garezur, torax eta zilbor handiak. Koipea pilatzen dute. Aurpegi zabala, lepo motza, eta azkar galtzen dute ilea.
- Tenperamentua: Ziklotimikoa.
- Leptosomatikoak:
- Ezaugarri fisikoak: Garaiak, argalak. Buru txikia, sudur luzea, azal zuria, bizkar estua, lepo luze eta argala, esku handi eta hezurtsuak.
- Tenperamentua: Eskizotimikoa.
- Atletikoak:
- Ezaugarri fisikoak: Hezur eta gihar handiak. Obalo formako aurpegia eta lepo eta esku luzeak.
- Tenperamentua: Gogorra. Astiro hitz egiten dute eta askotan errepikatzen dute. Zintzoak, leialak eta langileak.
Autokontzeptua eta Nortasunaren Eraketa
Autokontzeptua pertsonak bere buruarekiko duen ezagutza eta jokabide eremua da, bakoitzaren izaera subjektiboa. Bizitzan zehar eratzen da, faktore desberdinen arabera:
- Besteei buruzko iritzia: Besteen erreferentziarik gabe ez gara inor. Haurrek txikitatik ikusten dute beren burua besteengan eta horiek espero dutenera egokitzen dira.
- Arrakasta eta porrot esperientziak: Konfiantza sortzen dute.
- Pertsona jakinen iritziak: Garrantzia dute. Eboluzioak eta momentuak eragina dute.