Nutrizio Enterala eta Zundak: Zaintza eta Teknikak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB
Nutrizio Enterala eta Zundak: Zaintza eta Erantzukizunak
Zaintzak eta arduradunak:
- Erizainaren lana da, baina materiala prestatzen laguntzea erizain laguntzailearen ardura da.
- Asepsia zaindu.
- Pazienteari azaldu zergatik jarri zaion.
- 4-6 orduz behin bizi-konstanteak hartu. Tenperatura igotzeak infekzioa adieraz dezake.
- 4-6 orduz behin gluzemia maila kontrolatu.
- Pazientea egunero pisatu.
- Elikadura parenterala (seruma) giro-tenperaturan eman behar da.
- Elikadura parenterala (seruma) hozkailuan gorde behar da, 4 ºC eta 8 ºC artean, gehienez 24 orduz.
Nutrizio Enteraleko Zunda Motak
Zunda Nasogastrikoa (SNG)
Nutrizio enterala emateko metodo bat da, urdailean amaitzen dena.
Zunda Nasoduodenala
Nutrizio enterala emateko metodo bat da, heste mehean amaitzen dena, duodenoan zehazki.
Nutrizio Enteraleko Zunda Orokorra
Fiadore izenekoa daramate errazago sartzeko, baina zunda gaixoaren urdailean edo heste mehean ondo kokatuta dagoenean, fiadore hori kendu behar da. Zundak tapoi bat du.
Zunden Neurketa eta Administrazio Teknikak
Zunda Nasogastrikoaren Neurketa
Zunda sartu aurretik, zenbat sartu behar den neurtzeko erabiltzen da eskema.
Nutrizio Enteraleko Zunda (Ezaugarriak)
Tapoia du, baina ez fiadorerik.
Bolus Teknika
Elikadura enterala emateko teknika bat da, orratzik gabeko xiringa erabiltzen duena. Zunda eta xiringaren artean konexio-hodi bat dago. Zunda nasogastrikoa erabiltzen da teknika honetan.
Gastrostomia Bidezko Nutrizio Enterala (PEG)
PEG Zunda (Definizioa)
Nutrizio enteraleko teknika bat da, larruazaletik zeharrekoa.
PEG Zundaren Osagaiak
PEG zunda nutrizio enteraleko teknika bat da, larruazaletik zeharrekoa. Honako osagaiak ditu:
- Konexioa
- Baloia puzteko konexioa
- Kanpoko euskarria
- Baloia
- Zundaren muturra
Gastrostomia Bidezko Nutrizio Enterala (PEG), Bolus Teknika Erabiliz
Orratzik gabeko xiringa eta tapoiak erabiltzen dira.
PEG Zundaren Zaintza eta Beste Zunda Batzuk
PEG Zundaren Garbiketa
Gasa eta serumarekin garbitu behar da.
Nutrizio Enterala Infusio-Grabitatearen Teknika Bidez (PEG Zundarekin)
Elikagai-poltsa, ekipoa eta PEG zunda behar dira.
Gastrostomiarako Elikatzeko Zunda
Foley zunda deitzen zaio, nutrizio enteral perkutaneoa emateko erabiltzen den zunda da.
Gastrostomia Tapoia
Nutrizio enteraleko zunda ordezkatzeko erabiltzen da, nutrizio enteral perkutaneoa emateko.