Nutrizioa, Biomolekulak eta Giza Sistemak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Nutrizioa eta Mantenugaiak

Gluzidoak

  • Funtzioa: Zelulen erregai eta energia-erreserba izatea da.
  • Non (zein elikagaitan): Fruta, zerealak, patatak...

Lipidoak

  • Funtzioa: Energia-erreserba eta organoak babestea.
  • Non: Olioa, fruitu lehorrak, gurina, urdaia...

Proteinak

  • Funtzioa: Egiturazkoa (hainbat ehun eta organo osatzen dituzte); organismoa babestu eta odolean oxigenoa garraiatzen dute.
  • Non: Haragia, arraina, esnea, arrautzak...

Bitaminak

  • Funtzioa: Erregulatzaileak, garrantzitsuak dira hazteko eta prozesu organiko asko behar bezala funtzionatzeko.
  • Non: Fruta, barazkiak, esnea, fruitu lehorrak...

Elikadura Kontzeptuak eta Kontserbazioa

Kaloria

Gramo bat uraren tenperatura gradu zentigradu bat igotzeko behar duen bero kantitatea da.

Dieta Osasungarria eta Orekatua

Organismoak egunean gastatzen duen energia kantitatea berdintzeko adina eta nahikoa mantenugaiz eta energiaz hornitzen bagaitu.

OMEren arabera, horrelakoa izan behar du dieta orekatu bateko kaloria-ekarpenak: proteinek egunean zehar hartzen ditugun kalorien %15 izan behar dute, gluzidoek gutxienez %55-60 izan behar dute, eta lipidoek ez dute eguneko.

Elikagaien Kontserbazioa

Deshidratazioa

Elikagaiei ura kentzea. Mikroorganismoen garapena galarazi eta elikagaien pisua eta bolumena gutxitu.

Liofilizazioa

Elikagaia izoztu eta gero deshidratatu.

Substantziak Gehituta (Gehigarriak)

Mikroorganismoen garapena galarazi. Zaporea, kolorea, usaina eta testura alda daitezke.

  • Azukrea
  • Gatza
  • Ozpina
  • Gehigarri kimikoak eta kontserbatzaileak

Biomolekula Organikoak

Biomolekula organiko nagusiak hauek dira:

  • Gluzidoak: Monosakaridoak (esate baterako, glukosa), disakaridoak (bi monosakaridoz osatuak, adibidez, sakarosa eta maltosa); polisakaridoak (ehunka edo milaka monosakaridoz osatuak, adibidez, glukogenoa eta zelulosa).
  • Lipidoak: Esate baterako, glizerolez eta gatz-azidoz osatutako koipeak.
  • Proteinak: Aminoazidoz osatuak, esate baterako, kolagenoa, antigorputzak eta hemoglobina.
  • Azido Nukleikoak: Nukleotidoz osatutako biomolekula handiak, adibidez, DNA eta RNA.

Giza Aparatuak eta Funtzioak

  • Digestio-aparatua: Mantenugaiak elikagaietatik lortzea.
  • Arnas aparatua: Odolarekin gas-trukea egitea.
  • Zirkulazio-aparatua: Mantenugaiak zelula guztietara eramatea eta zelulek sortutako hondakin-produktuak eta karbono dioxidoa biltzea.
  • Iraitz-aparatua: Zelula-metabolismoan sortzen diren hondakin-substantziak kanporatzea.
  • Lokomozio-aparatua: Lokomozioa eta borondatezko mugimenduak kontrolatzea.
  • Ugalketa-aparatua: Zelula sexualak sortzea.

Entradas relacionadas: