Obligazioen Sailkapena: Gida Osoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB
Obligazioen Sailkapena
Obligazioak hainbat modutan sailka daitezke, haien ezaugarrien arabera:
Emateko Obligazioak
Obligazio bat ematean datza. Saintzeko betebeharra, gehigarriak eman behar dira kontratuan jarri ez arren. Gaia zehaztua denean, amaitzeko obligazioa eta eman ezean honen pareko diru kopurua. Zehaztugabea bada, ez da amaitzen baina desagertu ezkero antzeko zerbait eman.
Egiteko Obligazioak
Baiezkoak ala positiboak dira. Bi aukera daude:
- Jarduera Obligazioa: Eskatzen zaiguna jarduera bat da, hau bukatzerakoan gure obligazioa bukatzen da.
- Emaitza Obligazioa: Eskatzen zaiguna emaitza bat da, hau lortu arte gure obligazioa ez da bukatu.
Ez Egiteko Obligazioak
Hasieratik egiten ez direnak edo zerbaiten ondorioz egiten ez direnak bereiz daitezke.
Segidako edo Tarte Bakarreko Obligazioak
- Tarte Bakarrekoak: Une batean sortu eta agortzen direnak.
- Segidakoak: Errepikatzen den obligazio bat dago. Jarraituak edo aldizkakoak izan daitezke. Jarraituak etengabeko obligazioa eta aldizkakoak jarraipena dago baina etenaldiekin.
Berarizkoak eta Orokorrak
- Berarizkoak: Gaia berezia denean, kasu hauetan ezin dira beste zerbaitengatik ordezkatu. Gaia desagertuz gero, obligazioa betezina, hartzaileak kalteordainak hartzeko eskubidea du.
- Orokorrak: Bereziak ez diren beste gai guztiak. Gaia suntsikorra da eta desartuz gero beste bat eman ahal diogu.
Bakarra edo Anitza
- Bakarra: Pertsona bati ematen diogu gaia.
- Anitza: Gaia eta bere gehigarriak eman behar direnean. Hautazkoak: Obligazio ezberdinak, zordunak aukeratu zein eman; aukerazkoak: hasieratik obligazio bakarra, baina ezin du bete beraz, irtenbidea ematen dio.
Zatigarriak eta Zatiezinak
- Zatigarriak: Gaia zatika eman ahal diogu.
- Zatiezinak: Gaia ezin dugu zatika eman.
Likidoak eta Ez Likidoak
- Likidoak: Diru kopurua zein den dakigunean.
- Ez Likidoak: Diru kopurua zein den ez dakigunean.
Diruzko Obligazioak
Balio duten monetan ezarrita daudenak.
- Ohizko kasuak: Dirua daukagu eta diruz ordaintzen dugu.
- Ez-ohizko kasuak: Dirua ez daukagu eta txartela, txekea edo diru txartela erabiltzen dugu.
Loturaren Arabera
- Obligazio Nagusia: Harremana egiten dugu nahi dugun gaiagatik baina gai horrek gehigarriak ditu.
- Obligazio Gehigarriak: Harremana egiten dugu gaiak dituen gehigarriak behar ditugulako.
Alde Bakarreko edo Anitzak
- Anitzak: Bi pertsonen arteko obligazioa gutxienez.
- Alde Bakarrekoak: Ez da kide kopuruaren arabera.
Hutsak
- Hutsak: Obligazioak berezitasunik edo ezaugarrik ez duenean, zehaztasunik gabe.
- Baldintzatuak: Baldintza bat duenean. Baldintza bete arte ez da obligazioa bukatzen.
- Eperakoak: Obligazioa data batean sortu da.
Jatorria edo Iturria
- Ohizkoak: Legetik eta kontratuetatik sortzen direnak.
- Ez ohizkoak: Gure aldekoak erantzukizun zibil gisa sortzen direnak.