Odisea eta Eneida: Poemen Laburpenak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,18 KB

ODISEA

Poema osatzen duten hogei eta lau kantutan Ulises argiaren eta honek Itakara itzuli arte bizi izan zituen abenturak eta nekeak aurkezten zaizkigu. Poema honetako kantuak hiru gai nagusiren inguruan bana ditzakegu:

Telemakoa

Atenea jainkosak Telemako konbentzitzen du aitaren berrien bila abia dadin. Hau aspalditik falta zen Itakan, Kalipso ninfak irla batean atxikirik baitzuen-eta. Ulises kanpoan zen bitartean, senargai frankok gortatu zuen Penelope, haren erreinua lurtu nahian.

Feaziarren Herrialdea

Zeusen aginduz, Kalipsok joaten uzten dio Ulisesi. Ekaitz baten ostean, feaziarren lurraldera iristen da Ulises. Altzinoo erregearen gortean, Itakarako bidean bizitako abenturak kontatzen ditu Ulisek, berandutzearen kausak azalduz:

Itzulera

Feaziarrei esker, Ulises Itakara itzultzen da. Ateneari kasu eginez, heroia eskale modura mozorrotuta agertzen da eta Eumeo txerrizainak, Argos zakurrak eta Eusiklea inudeak soilik ezagutzen dute. Peneloperen senargaiek Ulises ezagutu ez eta eskalea delakoan iseka egiten diote. Azkenean, Penelopek jakinarazten die Ulisesen arkua tenkatzea lortzen duen gizonarekin ezkonduko dela. Jakina, Ulisesek berak baino ez du lortuko, eta orduantxe ezagutuko dute. Ulisesek senargaiak hilko ditu eta bakea itzuliko da Itakara.


ENEIDA - ARGUMENTUA

Troiatik irten ostean, Eneas Afrikako kostaldera iristen da, non Dido erreginak ostatu ematen dion, Kartagon. Oturuntza batean, Eneasek Troiaren amaiera tragikoa kontatzen du: eskutik helduta Askanio semea eta sorbaldetan Ankises aita zaharra eramanez lortu zuen Troiatik irtetea.

Eneasekiko maitemin sakonez, Didok ez dio joaten utzi nahi; baina ezingo duela konturatzean, bere buruaz beste egiten du. Eneasek aurrera egiten du bere bidaian, itsasoa zeharkatuz, eta Siziliaraino iristen da aurrena, eta gero Italiako kostaldera. Lazion porturatzen da. Hemen, Latino erregeak, orakuluaren hautua betez, alaba Laviniaren eskua eskaintzen dio Eneasi, emaztetzat har dezan. Baina Lavinia, ordurako, Turnoren hitzemanda egonik, Eneas eta Turnoren arteko liskarra sortuko da; duelu ikaragarri batez amaituko da, gure heroiaren garaipenarekin.

Entradas relacionadas: