Odol-hodiak: Arteriak, Benak eta Kapilarrak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB
Odol-hodiak
Odola eramateko sistema itxia osatzen dute.
- Arteriek bihotzetik odola eramaten dute.
- Arteria txikiagotan zatitzen dira: arteriolak.
- Kapilarretan zatitzen dira (elkartruke-gunea).
- Kapilarrak benuletan elkartzen dira.
- Benulek benak osatzen dituzte.
- Bena nagusiek odola bihotzera eramaten dute.
Arteriak
Ehunetara O₂ asko duen odola eramaten dute (kontuz biriketako arteriekin, salbuespena baitira).
Arterien egitura eta funtzioa
Hiru geruzako paretak dituzte:
- Kanpokoa: ehun konjuntibozkoa, elastikoa, presio sistolikoa “xurgatzeko” (adinean gogortzen da, tentsioa igoz).
- Erdikoa: muskulu leuna.
- Barrukoa: ehun epiteliala (endotelioa).
Egitura honek sendotasuna eta malgutasuna ematen die: odola bihotzetik irtetean, arteriak dilatatu eta uzkurtu egiten dira (basokonstrikzioa), ehunetarako odol-fluxua erregulatuz.
Odol-presioa
Odol-presioa odolak hodiaren paretetan egiten duen indarra da:
- Ezkerreko bentrikulua uzkurtzean, odola arterietara ponpatzen da eta presioak gora egiten du (tentsio altua edo sistolikoa).
- Bentrikulua erlaxatzen denean, presioak behera egiten du (tentsio baxua edo diastolikoa).
Kontuz! Hodien diametroa txikitzen bada edo paretak gogortzen badira, hipertentsioa sor daiteke.
Arteria nagusiak (aortatik sortuak)
Goranzko aorta
- Ezkerreko arteria koronaria (bihotza).
- Eskuineko arteria koronaria (bihotza).
Aortaren arkua
- Enbor brakiozefalikoa:
- Eskuineko arteria karotida komuna (lepoa/burua).
- Eskuineko arteria subklabioa (besoa).
- Ezkerreko arteria karotida komuna (lepoa/burua).
- Ezkerreko arteria subklabioa (besoa).
Beheranzko aorta
- Atal torazikoa:
- Saihetsarteko arteriak.
- Bronkio-arteriak.
- Atal abdominala: Bi adar nagusitan banatzen da: arteria iliako komunak (edo primitiboak).
- Arteria iliako komun bakoitza beste bi adarretan banatzen da:
- Kanpoko arteria iliakoa (beheko gorputz-adarrera doa).
- Barruko arteria iliakoa (pelbiseko egiturak irrigatzen ditu).
- Hauen adarren bidez, pelbisa eta beheko gorputz-adarrak irrigatzen dira.
- Arteria iliako komun bakoitza beste bi adarretan banatzen da:
Benak
Bihotzera O₂ gutxi duen odola eramaten dute (kontuz biriketako benekin, salbuespena baitira).
Benen egitura eta funtzioa
Hiru geruzako paretak dituzte, arterienak baino meheagoak eta ez hain elastikoak:
- Kanpokoa: ehun konjuntibozkoa.
- Erdikoa: muskulu leuna (arterietan baino meheagoa).
- Barrukoa: ehun epiteliala (endotelioa). Balbula batzuk ditu odolaren norabide bakarra mantentzeko (grabitatearen aurka). Balbulak apurtuz edo ahulduz gero, barizeak ager daitezke.
Bena nagusiak
Goiko kaba bena
Buruko, lepoko eta goiko gorputz-adarretako odola biltzen du. Honako bena hauen elkarketaz sortzen da:
- Eskuineko eta ezkerreko bena brakiozefalikoak (hauek buru, lepo eta besoetako bena jugular eta subklabioetatik datoz).
- Azigos bena ere bertan drainatzen du.
Beheko kaba bena
Pelbiseko eta abdomeneko organoen eta beheko gorputz-adarretako odola biltzen du. Honako adar nagusi hauek jasotzen ditu (behetik gora):
- Eskuineko eta ezkerreko bena iliako komunak.
- Giltzurrun-benak.
- Bena espermatikoak (gizonezkoetan) / obarikoak (emakumezkoetan).
- Gibeleko benak (porta sistemaren ondoren).
- Beheko bena diafragmatikoak.
Azigos sistema
Toraxeko eta abdomeneko pareten odola biltzen dute eta goiko kaba benan drainatzen dute.
- Azigos bena (eskuinaldean):
- Bena lunbarrak (goranzkoak).
- Eskuineko saihetsarteko benak.
- Bronkio-benak.
- Bena esofagikoak.
- Hemiazigos bena jasotzen du.
- Hemiazigos bena (azigos txikia, ezkerraldean, behealdean):
- Bena lunbarrak (goranzkoak).
- Ezkerreko saihetsarteko benak (behekoak).
- Hemiazigos osagarria jaso dezake.
- Hemiazigos osagarria (ezkerraldean, goialdean):
- Ezkerreko saihetsarteko benak (goikoak).
Kapilarrak
Odola arterioletatik benuletara daramaten hodi mikroskopikoak dira, sare zabalak osatuz ehunetan.
Funtzio nagusia: Odolaren eta ehunetako zelulen arteko substantzia-trukea egitea (O₂, CO₂, elikagaiak, hondakin metabolikoak).
Odolaren abiadura oso motela da eta pareta oso mehea dute (endotelio geruza bakarra), elkartrukea eraginkorra izan dadin.
Zirkulazio-bideak
Odolak bi zirkuitu edo bide nagusi egiten ditu bihotzetik abiatuta:
- Zirkulazio nagusia (edo sistemikoa): Ezkerreko bentrikulua → Aorta → Arteria sistemikoak → Kapilar sistemikoak (ehunetan O₂ eman eta CO₂ hartu) → Bena sistemikoak → Goiko eta beheko kaba benak → Eskuineko aurikula.
- Zirkulazio txikia (edo biriketakoa): Eskuineko bentrikulua → Birika-enborra → Birika-arteriak → Biriketako kapilarrak (CO₂ askatu eta O₂ hartu) → Birika-benak → Ezkerreko aurikula.