Odontologia Kirurgikoa: Periodontitisa, Exodontziak eta Inplanteak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,24 KB
Gaixotasun Periodontalak, Diagnostikoa eta Tratamendua
Zer dira Gaixotasun Periodontalak?
Hortzen inguruan dauden eta hortzei masailezurretan eusten dieten ehunei eragiten dieten gaixotasun multzoa da. Kausa nagusia bakterioek eragindako infekzio inflamatorioa da.
Periodontoa osatzen duten elementuak
- Hortzoia
- Hezur albeolarra
- Lotailu periodontala
Gingibitisaren eta Periodontitisaren ezaugarriak
Zein gaixotasun periodontal ezagutzen ditugu? Gingibitis eta periodontitisa.
Gingibitisa:
- Prozesu inflamatorioak hortzoiari eragiten dio bakarrik.
- Hortzen eta hortzoiaren artean bakterio-plaka metatzen da.
- Hortzoia gorrituta eta inflamatuta egoten da, eta erraz hasten da odola dariola.
- Hortzoiari eusten dioten ehunak ez daude kaltetuta.
- Higiene egokia izanez gero, itzulgarria da; tratatzen ez bada, gehienetan, periodontitis bihurtzen da.
- Gaixotasun ohikoenetako bat da adin guztietan (%75; %20-25 gazteetan).
- Bi motatakoak: kronikoa eta zorrotza edo bat-batekoa.
Periodontitisa:
- Prozesu inflamatorioak ehun periodontal sakonei eragiten die; hortzei eusten dieten hezurra eta lotailua suntsitu egiten dira.
- Hortzoietan infekzioz betetzen diren poltsa periodontalak sortzen dira.
- Sintomak: Odola darien hortzoiak edo hortzoi gorrituak, hortzoien atzerakada (hortzoia galtzea), mina, hortzak mugitzea, halitosia.
- Azken faseetan, zornea eta abzesuak hortzoietan eta min handia agertzen dira.
- Oso arraroa gazte eta nerabeetan, baina helduetan maiz samar azaltzen da.
Gaixotasun periodontalen arteko desberdintasun nagusiena: Gingibitisean bakarrik hortzoia dago kaltetuta, baina periodontitisean, hortzoia, lotailu periodontala eta hezur albeolarra daude kaltetuta.
Zergatik sortzen dira?
- Kausa nagusia bakterio-plaka da.
- Bizimoduak, dietak eta ohiturak (erretzea) eragina dute.
- Estresak.
- Osasun fisikoa: gorputzaren immunitate-sistema aldatzen duten gaixotasunek okertu dezakete hortzoien egoera.
- Haurdunaldian, aldaketa hormonalek handitu egiten dute gorputzeko ehun batzuen odol-fluxua.
Gaixotasun Periodontalen Sintomak
- Hortzoien odoljarioa; bat-batean edo hortzak garbitu ondoren.
- Hortzoien kolorea eta forma aldatzea; gorrituta eta ohiko morfologia galtzea.
- Halitosia edo ahoan usain txarra.
- Kasu aurreratuetan, zornea.
- Hortzak bata bestetik aldendu edo mugitu.
- Hortzak babesik gabe bezala egon daitezke (sustraiak agerian).
- Hortzen hotzarekiko sentsibilitatea.
- Hozka egiteko modua aldatzea.
- Protesiak egokitzeko orduan, aldaketak egotea.
Diagnostikoa
Nola diagnostikatzen ditugu?
Miaketa periodontala: Hortzoiaren itxura, lertzorik edo kalkulurik dagoen eta lotailu periodontalaren eta hezur albeolarraren egoera baloratzen da.
Zundaketa periodontala: Zunda periodontalaren bidez, ildo gingibalean sartu eta horren sakonera neurtzen da; ondoren, periodontograman erregistratzen da. Sei puntutan egiten dira neurketak: 3 alde bestibularrean eta beste 3 mingain aldean.
Erradiografiak: Gaixotasun periodontalak diagnostikatzeko, hezur albeolarraren altuera ikusteko egiten dira erradiografiak.
Diagnostikorako erabiltzen diren tresneria
- Zunda periodontala
- Nabrs zunda: haginetan furka esploratzeko
- Periodontograma
- Erradiografiak
Tratamendua
Nola tratatzen dira?
1. Tartrektomia eginez: Hortzetan pilatutako lertzoa kanpoaldetik kentzea.
- Eskuzko garbiketa: raspadore bat erabiliz.
- Ultrasoinu bidezko garbiketa: ultrasoinua erabiliz (gehien erabiltzen dena).
- Aho garbiketa egin ostean, hortzak leuntzeko pasta bat ematen da.
2. Sustrai-barneko arraspatzea: Hortzoien barneko lertzoa kentzea. Kuadranteka egiten da eta tratatu beharreko kuadrante osoa anestesiatzen da. Kuretak erabiliz:
- Kureta unibertsala: hortz guztietarako bakarrak.
- Kureta espezifikoak: hortz bakoitzarentzat (Gracey kuretak dira gehien erabiltzen direnak).
3. Kirurgia periodontala: Anestesiatu, hortzoia jaso eta sustraia ikusten delarik, bertako lertzoa garbitu; ondoren, hortzoia bere lekura eraman eta puntuak ematen dira.
Sendatu al daiteke periodontitisa?
Senda daiteke, batez ere, tratamendua azkar hasten bada. Horrela, hezur albeolarraren suntsipena eten eta hortzoia osasuntsu bilakatu ahal izango da. Hala ere, suntsitutako hezurra berreskuratzea oso zaila izango da.
Erizain Laguntzailearen Betebeharrak eta Prebentzioa
Erizain Laguntzailearen betebeharrak
- Beharrezko materiala prestatu eta odontologoari lagundu behar dion guztian.
- Tartrektomian aspirazio lanak egin xurgagailuarekin.
- Pazienteei higiene arauak azaldu. Hortzak garbitzeko jarraibideak ematea aho-higiene zuzena edukitzeko, bereziki hortzoiena.
- Pazienteei tabakoaren eraginari buruzko informazioa eman.
- Haurdun dauden emakumeei haurdunaldiko gingibitisari buruzko informazio orokorra eta higiene arau egokiak azaldu.
Nola ekidin ditzakegu gaixotasun periodontalak?
- Gaixotasun periodontalak eragiten dituzten faktoreak ezeztatuz edo murriztuz.
- Aho higiene egoki bat mantenduz.
- Ez erretzea.
- Dieta egoki eta osasuntsu bat edukitzea.
- Estresa gutxitzea.
Exodontziak eta Kirurgia
Exodontzien definizioa eta motak
Zer dira exodontziak? Hortz-haginak albeolotik askatu eta aho barrunbetik ateratzea da. Motak:
- Ateratze sinpleak
- Ateratze konplexuak
- Hezur albeolarrean geratu diren sustrai-hondarrak ateratzea
- Hezurrari atxikitako hortzak ateratzea
Miaketarako, anestesiarako eta exodontziarako erretilua prestatu behar da.
Exodontzia bat egiteko pausoak
- Hortzoia aldentzea: Sindesmotomoarekin, hortzoia ez urratzeko eta odoljario gutxiago izateko.
- Luxazioa: Lotailu periodontala apurtu, botadoreak edo forzepsak erabiliz.
- Trakzioa: Hortza mugitu albeolotik askatu arte, forzepsak edo botadoreak erabiliz.
- Albeolo legratzea: Albeoloan geratzen den ehun kaltetua kentzea legratzeko kutxarilarekin.
Exodontziarako tresneria
Tresneria kirurgikoa (Hezur-maxilarrean edo barailan sartuta dagoen hortz bat kentzeko)
Materiala exodontziarako erretiluko materialaren antzekoa da, baina teknika kirurgikora egokituta:
- Bisturi kirtena eta bisturi xaflak (12 eta 15)
- Periostotomoa
- Bereizgailuak
- Eskuzko pieza eta fresa kirurgikoak
- Moskito pintzak
- Josteko tresneria
Tresneriaren deskribapena
- Sindesmotomoa
- Hortzoia aldentzeko.
- Botadore zuzena/makoa/winter/pott
- Hortz-haginen luxazioa eta trakzioa egiteko.
- Baioneta forzepsa
- Goiko sustraien trakzioa egiteko.
- Goiko haginen forzepsa
- Goiko haginen trakzioa egiteko.
- Beheko ebakortzak, betortzak eta haginaurrekoen forzepsa
- Hau guztien trakzioa egiteko.
- Loroaren mokoa forzepsa
- Beheko haginen trakzioa egiteko.
- Goiko haginaurreko forzepsa
- Goiko haginaurreko trakzioa egiteko.
- Goiko ebakortzen eta betortzen forzepsa
- Goiko ebakortzen eta betortzen trakzioa egiteko.
- Beheko sustraien forzepsa
- Beheko sustraien trakzioa egiteko.
- Behiaren adarra forzepsa
- Beheko haginen trakzioa egiteko.
- Bisturi kirtena eta xafla
- Ehun bigunak ebakitzeko.
- Legratzeko kutxarillak
- Albeoloan geratzen den ehun kaltetua kentzeko.
- Periostotomoa
- Periostioa aldentzeko eta hezurrari itsatsitako geruza kentzeko.
- Farabeuf bereizgailua
- Ehunak bereizteko.
- Ezpainetako bereizgailua
- Masaila edo ezpainak bereizteko.
- Moskito pintzak
- Hemorragia saihesteko.
- Gubia pintza
- Hezurra mozteko.
- Hezur-lima
- Hezurra leuntzeko.
Hortza Atera Ondorengo Jarraibideak
- Ez egin ariketarik ez mugimendu zakarrik egun osoan.
- Eutsi gazari hozka eginda 30-60 minutuz.
- Gaza kentzean berriro odoletan hasten bada, jarri beste gaza bat eta burua tente mantendu; jarraitzen badu, jakinarazi.
- Izotza poltsa edo oihal batean dagokion larruazaleko eremuan jarri 10 minutuz, ordu-erditik ordu-erdira lehenengo 3-4 ordutan.
- Ez xaharratu ahoa lehenengo egunean; gero, ur epela eta gatza erabiliz xaharratu. Ez eskuilatu eremua egun batzuetan. Klorhexidinazko ahozko garbiketa erabili.
- Ez erre lehenengo egunean eta saiatu bost egunean ez erretzen.
- Hartu agindutako medikamentuak behar baduzu.
Inplanteak Jartzeko Kirurgia
Inplantologia eta Osteointegrazioa
- Inplantologia: Galdutako hortz-piezak berriro jartzeko teknika.
- Inplanteak: Titanioz egindako egitura, masailezurrean eta barailan sartzen direnak.
- Inplantea hezurraren barruan dagoenean, osteointegrazioa gertatzen da; horren bidez, inplanteak hezurrarekin bat egiten du eta egonkortasun handia lortzen da.
Erizain Laguntzaileak Prestatu Beharrekoa
- Miaketarako, anestesiarako eta kirurgiarako erretilua.
- Hesi elementu esterilak pazientearentzat, odontologoarentzat eta laguntzailearentzat (bata, eskularru esterilak, txanoa eta maskarak).
- Pazientearen gainean eremu kirurgiko bat, odontologia-besaulkirako eremuak eta xurgatze-sistema plastikozko estalki esterilekin babestuta.
- Mahai osagarri esteril bat, teknika egiteko behar den material guztia bertan jartzeko.
- Implantologiarako motorra edo motor kirurgikoa. Kontraangeluaren eta fresen biraketa abiadura kontrolatzeko.
- Serum fisiologikoa, fresak irrigatzeko eta berotu ez daitezen.
- Jarriko den inplante motarako kirurgia-kaxa espezifikoa.
- Inplantea.
- Josturako tresneria.