Oinarrizko Informatika: Sistema Eragileak eta Sareak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Sistema Eragilea

Elementuak: Sistema eragileak gizaki-makina lotura ahalbidetzen du. Sistema eragile asko daude; guk erabiliko duguna: Windows.

Osagai nagusiak

  • Nukleoa edo kernela: Hardwarean oinarritzen da, gainerako moduluak kontrolatzen ditu eta horien exekuzioa sinkronizatzen du.
  • Memoria administratzailea: Memoria nagusiaren (RAM) zatiak esleitu eta kudeatzeaz arduratzen da, memoria behar duten programei.
  • Sarrera/irteera sistema.
  • Fitxategi administratzailea: Datuen egitura mantentzen du. Fitxategiak sortzeko, jarduteko eta ezabatzeko lanak gainbegiratzen ditu.
  • Babes-sistema: Programetarako edo erabiltzaileetarako sarbidea kontrolatzen duten mekanismoak kudeatzen ditu.
  • Erabiltzailearen interfazea.

Sare Lokal eta Interneta

Ordenagailuek erabiltzen dituzten sareak bi motatakoak izan daitezke:

  • Sare lokalak (LAN): Local Area Network. Osasun-zentro batean ordenagailuak eta periferikoak beraien artean lotzen dituen interkonexioa da, baliabideak eta datuak konpartitzeko. Bi makina edo gehiago beraien artean komunikatzea ahalbidetzen duen sistema bat da. (Adibidez: Router bidez).
  • Interneta: Erakundetik kanpoko beste baliabideekin komunikatzeko balio du. TCP/IP modeloaren bidez funtzionatzen du. Etiketa numerikoak (IP helbideak) erabiltzen ditu gailuak etiketatu eta Internetera konektatzeko.

Sareko konfigurazioa ikusteko (Windows)

Ezarpenak ~ Sarea eta Internet ~ WiFi

Windows Kudeaketa

Karpeten Egitura

  • Windows unitatea (C:) izango da oinarria, eta bestelako unitate eta gailuak (periferikoak) D, E, G… letrekin izendatzen dira.
  • Windows (C:) unitatearen barruan:
    • Windows fitxategiak: Sistema eragileak funtzionatzeko beharrezkoak dituen artxibo guztiak daude bertan.
    • Programa fitxategiak: Instalatuta dauden programen artxiboak daude bertan.

Erabiltzaile eta Gailuen Kudeaketa

Segurtasuna bermatzeko, interesgarria da erabiltzaileen kontuak behar bezala kudeatzea.

  • Administratzailea: Kontrol osoa du ordenagailuarengan, eta sistemako konfigurazio ezberdinak sortu, aldatu eta ezabatu ditzake.
  • Erabiltzaileak gehitu: Administratzaileak erabiltzaile gehiago gehitu ditzake eta baimen-maila ezberdinak eman bakoitzari. (Bidea: Ezarpenak ~ Kontuak ~ Familia eta beste erabiltzaile batzuk).
  • Erabiltzaile-kontuak ikusi: Gordeta dauzkagun erabiltzaile-kontu guztiak ikusi ditzakegu. (Bidea: Kontrol panela - Erabiltzaile kontuak).
  • Inprimagailu edo eskanerrak instalatu: (Bidea: Ezarpenak - Gailuak - Gehitu inprimagailua edo eskanerra).

Programen Instalazioa eta Desinstalazioa

  • Instalazioa: Instalatu nahi ditugun programa gehienak “.exe” artxibo exekutagarri formatuan daude, eta instalatzeko administratzaile baimena beharko dugu. Programak Internet bidez edo “Microsoft Store” dendatik instalatu daitezke.
  • Desinstalazioa: Programak desinstalatu daitezke, Windows sisteman integratuta daudenak izan ezik. (Bidea: Ezarpenak ~ Aplikazioak ~ Desinstalatu).

Entradas relacionadas: