Oinarrizko Kontzeptu Matematikoak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Zatikizko berretzailea duten berreketak: Zatikizko berretzailea duten berreketa, a ber m:n, n errotzaileko eta a ber m errokizuneko erroketa eta a ber m:n=

Erroketa baliokideak: Bi erroketa baliokideak dira, zatikizko berretzailea duten berreketa gisa adieraztean berrekizun berbadute eta berretzaileetako zatikiak baliokideak badira.

Erroketen arteko bauketa eta kenketa: Bi erroketa ANTZEKOAK dira erotzaileak berdinak badira, bai eta errokizunak ere.

Arrazionalizatzea: Arrazionalizatzea izendatzailean erroketak dituzten zatikiak izendatzailean erroketarik gabeko zatiki baliokide bihurtzen da.

Idazkera zientifikoa: Zenbaki bat idazketa zientifikoak adierazteko, zero ez den zifra oso bakar eta 10eko berreketa baten arteko biderketa gisa adierazi behar da. Idazkera zientifikoan adierazitako zenbakiak, a·10 ber b formakoak dira; a [1,10] tarteko zenbaki bat da, eta b, magnitude-ordena izeneko zenbaki oso bat da.

Erroketak: a zenbakiaren enegarren erro deritzo, eta n erro a idazten da, hau betetzen duen b zenbaki errealari: b ber n = a

Zuzen erreala: Zenbaki errealak adierazteko erabiltzen den zenbakizko zuzenari zuzen erreal deritzo.

Tarteak: Tarte bat zuzen errealeko zuzenki bati edo zuzenerdi bati dagokion zenbaki erren multzoa da.

Hurbilketak: Zenbaki hamartar baten hurbilketa egitea oso balio hurbila duen zenbaki hamartar zehatz bat kalkulatzea da.

Erroreak hurbilketetan: Errore absolutua, balio zehatza ken hurbilketa da, balio absulutuan adierazita: Errore erlatiboa, errore absolutua zati balio zehatza da.

Zenbaki arrazionalak: Zenbaki arrazionalen multzoa, Q, zatiki gisa idatz daitezkeen zenbaki guztien multzoa da; hots, honela idatz daitezkeena: a:b; a eta b zenbaki osoak dira eta b, zeroren desberdina.

Zenbaki hamartar bat zatiki gisa adieraztea: Zenbaki hamartar baten zatiki sortzailea zenbakitzailea zati izendatzaileea eginez gero zenbaki hamartar hari ematen duen zatiki laburtezina da.

Zenbaki irrazionlak: Zenbaki irrazionaleen multzoa, II, zatiki gisa adierazi ezin diren zenbakiek osatzen dute. Adierzpen hamartarrak zifren kopuru mugagabea du, eta gainera, ez dira periodikoki errepikatzen.

Zenbaki errealak: Zenbaki errealen multzoa, R, zenbaki arrazionalek eta zenbaki irrazionalek osatutako multzoa da.

Ordena-Erlazioak: Bi zenbako erreal desberdin, a eta b, baditugu, beti bateko da baldintza hauetako bat: -a txikiagoa da b baino, eta a<b idazten du, b-a positiboa bada.

-a handiagoa da b baino, eta a>b idazten da, b-a negatiboa bada.

Entradas relacionadas: