Oinarrizko Kontzeptu Politiko eta Sozialak
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
Etika
Ohitura, izaera edo nortasuna esan nahi du.
Politika
Bizitza publikoaren antolakuntzan esku hartzen duten elementu multzoa.
Botere politikoa
Gizarteak boterea erabiltzeko eta bizikidetzarako hartutako erabakiak defendatzeko izan behar dituen tresnen multzoa.
Legitimitatea
Hizkera arruntean, legeekin bat datorren justifikazioari egiten dio aipamen. Zenbaitetan, legaltasunak justizia zalantzan jartzen du; beraz, beharrezkoa da legeak justifikatzea eta adostasunera iristea.
Botere absolutua
Ez dago botere banaketarik, eta boterea pertsona bati dagokio modu absolutuan.
Botere demokratikoa
Herritarrak dira, beren borondatez, ordezkariak izendatzen dituztenak.
Demokrazia
Herriak subiranotasuna erabiltzen duen gobernu sistema mota.
Estatua
Kongresuak eta Senatuak osaturiko ganbera da.
Autonomia erkidegoa
Eusko Jaurlaritzaz eta Foru Aldundiez osatutako autonomia da.
Aldundia
Lurralde historikoetako zergak eta baliabideak bildu eta kudeatzeko ardura duen erakundea.
Parlamentua
Demokraziaren lekua.
Udala
Tokiko oinarrizko erakundea.
Arartekoa
Giza eskubideak defendatzea helburu nagusi duen erakunde independente eta burujabea da.
Europako Parlamentua
Hainbat kultura, hizkuntza eta erlijio egoteaz gain, xede komunak (diru eta ekonomia batasuna, eta pertsonen, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askea) partekatzen dituen parlamentua da.
Sufragio unibertsala
Adinez nagusi diren pertsona guztiek hauteskundeetan botoa emateko eskubidea izatea.
Aniztasun politikoa
Alderdi bat edo gehiago egotea eta beren ideiak azaltzeko askatasuna izatea, herritarrek beren gizarte idealera hurbiltzeko aukera izan dezaten.
Estatu konstituzionala
Estatuaren oinarrizko antolamendu eta gobernu arauak biltzen dituen Konstituzioa edukitzea.
Botere banaketa
Botere legegileak, botere betearazleak eta botere judizialak osatzen duten boterea.
Herritarren partaidetza
Herritarren parte hartzea da aurretik esandako guztiaren oinarria, eta parte hartzea ez dagokio soilik boto eskubideari; izan ere, hori demokraziaren ikuspegi oso murriztua izango litzateke.
Hauteskundetarako zerrenda
Hautagaiek izena ematen duten zerrendak.
Gehiengo sinplea
Senatuan erabiltzen den formula. Sistema horren arabera, aulkiak botoen ordenaren arabera banatzen dira.