Oligopolioa eta Monopolioa: Merkatu Egiturak eta Ezaugarriak
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB
Oligopolioa
Enpresa Gutxi
Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Horregatik, enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du gainerako enpresen erabakietan.
Merkatu Homogeneoa
Mota horretako merkatuko produktuak, behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.
Kapital-Inbertsio Handiak
Merkatu oligopolistetan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.
Kolusiorik Gabe
Aurrea Hartzeko Merkataritza Politikak
Enpresa bakoitzak lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da, horren arabera jarduteko (adibidez, hegaldietarako txartelak).
Prezio-Gerrak
Enpresa oligopolista batek salmenta-prezioa jaisten badu, besteek jaitsi gabe, haren merkatu-kuotak eta diru-sarrerek gora egingo dute, gainerako enpresen kontura. Enpresa guztiak proportzio berean jaisten badute prezioa, kontsumitzaileak izango dira egoera horren onuradun bakarrak (adibidez, telekomunikazio-sektorean gertatutakoa).
Prezioen Lidergoa
Merkatuan lider den enpresak prezioa eta eskaintzaren gainerako baldintzak finkatzen ditu, eta merkatu oligopolistako gainerako enpresek onartu egiten dituzte, negoziaziorik gabe.
Adibidez: Espainian, gasolinaren merkatua merkatu oligopolista da. Adibidez, Repsol, nahiz eta gasolinako 30 enpresa egon, nagusitasunezko posizioa du berak duelako gasolina-zerbitzugune gehienak, eta, horregatik, berak ezartzen ditu gainerako enpresetako jarraibideak. Enpresa liderrak monopolio-erregimenean jarduten du, badakielako gainerakoek bere merkataritza-politika imitatuko dutela.
Monopolioa
Baliabide Bat Eskuratzeko Esklusiba Izatea
Enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen-faktoreren bat kontrolatzen badu, berak bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.
Lege-Eskubideak Izatea
Jatorri pribatukoak edo publikokoak diren kontuan hartuta, lege-eskubideak honela sailkatzen dira:
Patenteak
Lege-babesa lortzeko formula bat da. Industrian aplika daitezkeen asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea, denbora jakin baterako (adibidez, Chupa-Chups).
Administrazio-Emakida
Askotan, sektore publikoak ondasun jakin bat ekoizteko edo zerbitzu jakin bat emateko eskubide esklusiboa du. Administrazio-emakiden bidez, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiapena aldi baterako, zenbateko baten truke eta jardueraren funtzionamendu ona bermatzeko zenbait baldintza betetzen baditu (adibidez, autonomia-erkidegoek lizentziak ematen dizkiete bidaiarien garraio-enpresei, linea jakin batzuk ustiatzeko).
Emandako Zerbitzuaren Ezaugarriak
Zenbait zerbitzuren ezaugarriak direla eta, ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea.
Kostu-Abantailak
Enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusitu egingo da. (Adibidez, Intel-ek ordenagailu pertsonalen %80ren mikroprozesadoreak saltzen ditu, eta praktikan, monopolio gisa jarduten du, kostu txikiak dituelako).