Onda baten anplitudea maiztasuna
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB
Uhina ingurune batetik hedatzen dabilela, beste ingurunetik banantzen duen gainazalera iristean,
energiaren parte bat jatorriko ingurunera itzultzen da: uhinen islapena gertatu dela esan ohi dugu. Aldi
berean, uhin erasotzailearen energiaren beste partea bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren
errefrakzioa sortuz.
Adibidez, argi-uhin bat mota desberdineko bi ingurune gardenen arteko bananketa-gainazalera iristean,
parte bat islatu egiten da, eta beste parte bat errefraktatu.
Islapen- eta errefrakzio-fenomenoak aztertzeko, oso baliagarria da argi-izpiak kontsideratzea (uhin-
frontearen perpendikularrak diren norabideak), argiak jasaten dituen norabide-aldaketak erakusten
baitizkigute.
Gainera, argiaren errefrakzio-fenomenoak aztertzeko oso garrantzitsua da honako puntu hauek kontuan
izatea:
Argiaren abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino.
Hutsean, argi-erradiazioen abiadurak ez du uhin-luzeraren mendekotasunik: konstantea da. Hala ere,
ingurune materialetan uhin-luzeraren mendekotasuna du.
Argi-erradiazioen maiztasuna berdina da hutsean eta ingurune materialetan; baina uhin-luzera ez
da berdina, ordea.
Argiaren abiadurari dagokionez, ingurune material bakoitzari errefrakzio-indizea deritzon zenbaki
berezia dagokio.
Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua, n, argiak hutsean duen hedapen-abiaduraren, c, eta
ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren, v, arteko erlazioa da:
Hutsean errefrakzio-indizea n = 1 da, eta airean ere bai, gutxi gorabehera. Beste ingurune materialetan n
unitatea baino handiagoa da, c abiadura v abiadura baino handiagoa baita beti.
Aurrekoa laburbilduz, hauxe esan dezakegu: uhina ingurune batetik beste batera igarotzean aldatuko
diren magnitudeak v, eta l dira, eta f ez da aldatuko (T = 1/f ere ez da aldatuko).
Errefrakzio-indizearen formulan abiaduren ordez uhin-luzeraren bidezko adierazpideak ordezkatuz,
ikusiko dugunez, maiztasunak ingurunearen
mendekotasunik ez duenez, abiadura aldatzean, uhin-
luzera ere aldatuko da.
l0 = argi-erradiazioaren uhin-luzera hutsean, l = uhin-
luzera ingurune materialean