Ondare Gehikuntzen Balorazioa eta Zerga Betebeharrak Gipuzkoan
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB
Ondare Gehikuntzen Balorazioa eta Zerga Betebeharrak Gipuzkoan
8.6 Balorazioa
17. eta 18. artikuluetan arautzen da balorazioa, bereziki 17. artikuluan.
17.2 Artikulua
Interesdunek, Foru Arau honen 31. artikuluaren arabera, aitorpena aurkeztera behartuta badaude, adierazi behar dute zer balio erreal ematen dioten zergapetutako ondarearen gehikuntzan sartzen den ondasun eta eskubide bakoitzari.
Egiaztatutako balioa lehenetsiko da interesdunei aitortutakoaren aldean, baita azken hori handiagoa denean ere.
17.3 Artikulua
Egiaztapenetik lortutako balio berria aplikatuko zaie eskualdatutako ondasun eta eskubideei, aberastasunaren eta fortuna handien gainerako zergaren ondorioetarako.
17.4 Artikulua
Egiaztapenetik ateratako balioa aitortutakoa baino handiagoa denean, likidatu beharreko kuotari ez zaio zehapenik jarriko baldin eta aitorpena egitean subjektu pasiboak aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergan ezarritako balorazio erregelak bete baditu.
Oinarri zergagarria osatzen duten ondasunak baloratzeko, ez dago arau berezirik, kasu batzuk izan ezik. Adibidez, usufruktuaren kasuan, logikoena izango litzateke ondarearen gaineko zergaren balioa kontuan hartzea, baina legegileak aukera hau baztertzen du, lege horretan gehitzen diren balioak eta balio errealak ezberdinak baitira.
Komenigarria da zergadunak aitorpena egiterakoan ondarearen gaineko zergan bildutako irizpideak erabiltzea; izan ere, horrela baztertzen du gerora egiaztapena egin ondoren zehapenak aplikatzea. Balio hauek administrazioak berrikusi ahal ditu, balioen egiaztapenaren bidez.
18. Artikulua: Foru Aldundiaren Eskuratze Eskubidea
Foru Aldundiak eskualdatu den edozein ondasun edo eskubide beretzat eskuratzeko eskubidea izango du, baldin eta haien balio frogatua aitortutakoaren balioa ehuneko ehunean gainditzen badu. Eskubide hau, zerga likidazioaren irmotasun datatik hurrengo sei hilabeteen barruan bakarrik erabili ahal izango da.
Foru Aldundiak eskuratzeko eskubidea egikaritzen badu, delako ondasun eta eskubideak jabetu aurreko 2. zenbakiak aitortzen duen aitorpenean balio erreal gisa hari esleitutako zenbatekoa ordainduko zaio interesatuari.
Baldin eta interesatuak ondasun edo eskubideak eskuratzeagatik oinordetza eta dohaintzen gaineko zergagatik zenbatekoaren bat sartu izan balu, eta haien gainean Foru Aldundiak artikulu honetan aitortutako eskubidea erabili izan balu, interesatuari ordaindutako zenbatekoaren gaineko soberakinari dagokion zerga zatia itzuliko zaio.
Estatuko araudian lehen izaten zen tradiziozko arau bat, nahiz eta praktikan gutxi erabili izan. Administrazioak bazuen eskualdatutako ondasuna eskuratzeko eskubidea, subjektu pasiboak aitortutako balioa ordainduz, kasu zehatz honetan egiaztatu zen balioa %50ean gainditzen bazuen aitortutako balioa.
Arau hori 1998. urtean indargabetu zen. Gipuzkoako arauak, ordea, 18. artikuluan mantendu egin du Foru Aldundiak eskuratzeko duen eskubidea, baina aldea %100era igo du.
8.7 Betebehar Formalak
31., 32. eta 33. artikuluetan arautzen dira betebehar formalak. 6 puntutan sistematizatuta daude:
- Subjektu pasiboak zerga aitorpena egiteko betebeharra du.
- Epaileek, hilabetero, Foru Aldundiari eman behar diote informazioa, epai irmo baten ondoren ondare gehikuntza bat izan dela zerga honekin kargatua.
- Erregistro Zibileko arduradunek Foru Aldundiari, hilabeteko lehenengo 15 egunetan, aurreko hilabetean hildakoen zerrenda eman behar diote, haien helbidearekin batera.
- Notarioek, beren eginkizunetan aritzean parte hartu duten egintzei buruz Foru Aldundiak eskatzen dizkien datuak ematera behartuta daude. Gainera, hiru hilabetero, egindako dokumentuen aurkibidea eman behar diote, egintzak edo kontratuak zerga honekin kargatutako edo zergapetutako ondarezko gehikuntza bat suposatzen badute.
- Epaile, finantza bitartekari elkarte, fundazio, sozietate, funtzionario, partikular edo bestelako edozein erakunde eta pribatuek ez dute erabakiko ondasunak titularrez beste pertsonei ematea, aldez aurretik zergaren ordainketa edo salbuespena egiaztatzen ez bada, Foru Aldundiak horretarako baimena ematen ez badu behintzat.
- Aseguru erakundeek ezin dute pertsona baten bizitzaren gainean hitzartutakoaren likidazio eta ordainketa burutu aldez aurretik, zergaren ordainketa edo salbuespena justifikatu ez bada.
Ez Aurkeztearen Eraginak (33. Artikulua)
Izaera orokorrez, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari lotutako egintzak edo kontratuak dauzkaten agiriak ez dira onartuko, ezta eraginik sortuko ere, bulego edo erregistro publikoetan, agiriak organo eskudunen aurrean likidaziorako aurkeztu direla frogatzen ez bada.