Ondare Zergen Motak eta BEZ-arekiko Harremanak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB

Zergen Motak eta Harremanak

Hiru zerga barneratzen ditu, eta bakoitzak bere egitate zergagarri orokorra du:

  1. Kargadun Ondare Eskualdaketaren Zerga

    Lehenengo zerga honek ondarearen trafiko zibila zergapetzen du, hau da, partikularrek euren artean egiten dutena. Merkatal trafikoa, enpresariek egiten dutena alegia, BEZarekin kargatuta dago.

  2. Elkarteen Eragiketen Zerga

    Ondarearen trafiko zibila kargatzen du, partikularrek euren artean egindakoak. Merkatal trafikoa enpresarien BEZarekin dago zergapetuta. Elkarteen eragiketen kasuan, orokorrean sozietate kontratuari lotutako ondarezko mugimenduak kargatzen dira, adibidez, elkarte bat eratzea, desegitea, kapitala handitzea edo murriztea, eta abar.

  3. Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

    Egintza batzuen formalizazioa zergapetzen du. Dokumentu publiko batzuk, merkataritza dokumentu batzuk (kanbio-letra, adibidez), eskritura publikoak eta abar, indar berezia duten horiek kargatuta daude.

Zergen arteko Harremanak

Hiru zerga hauek eta BEZak elkarren artean harreman hauek dituzte:

  • Kargadun Ondare Eskualdaketaren Zergak eta Elkarteen Eragiketen Zergak batera ezin dira eman. Honek suposatzen du egintza bat bi zerga horiekin ezin dela batera zergapetuta egon. Doktrinaren arabera, berezitasun printzipioa aintzat hartuta, Elkarteen Eragiketen Zerga aplikatu behar da.

    1 eta 2. artikuluetan dio:

    “inolako kasutan ezingo da egintza bera ondare eskualdaketa kargak bezala eta eragiketa sozietario bezala likidatu, berezitasun printzipioa kontuan hartuta Elkarteen Eragiketen Zerga aplikatzen da.”

  • Kargadun Ondare Eskualdaketa eta Elkarteen Eragiketak Egintza Juridiko Dokumentatuen kuota finkoarekin batera eman daitezke. Bestalde, notaritza dokumentuen kuota aldakorra bateraezina da Ondare Eskualdaketa Zergarekin eta Elkarteen Eragiketen Zergarekin. Estatuan 31. artikuluan aurreikusten da.

  • Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruz, Gipuzkoako Foru Arauak ordain trukeko ondare eskualdaketari egiten dio erreferentzia, zehazki 7.5. artikuluan:

    “Bertan aipatzen diren eragiketak enpresak edo profesionalek euren jardueraren barruan egiten dituztenean, eta edozein kasutan Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotutako ondasun salmenta edo zerbitzu prestazioak egitea dakartenean, ez dira titulu honetan arautzen diren ordain trukeko ondare eskualdaketen kontzeptuari lotuta egongo”.

    Beraz, edo BEZ pagatu edo transmisioak ordaindu behar dela adierazten du.

  • BEZa batera ematen da:

    • Elkarteen Eragiketekin. Hau gertatzen da diruzkoak ez diren ekarpenetan iturria dutenean subjektu pasiboaren enpresaritza ondarean edo ondare profesionalean. Ekarpena egiten da elkarte bati, ondasun komunitate bati edo beste erakunde bati.

      BEZaren Legeak 8.2.2. artikuluan dio:

      “Baterako aplikazioa gertatzen da, baita ere izaera bereko eskurapenetan. Erakundea desegiten denean edo likidazio partziala suertatzen denean”.

    • Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarekin. Hau eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga batera aplikatzen dira, BEZak eskualdaketa kargatzen duelako. Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak aldiz, eskualdaketa hori eskritura publiko batean formalizatzen du.

    • Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga eta BEZ batera eman daitezke. Badakigu BEZak eskualdaketa kargatzen duela, eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak, eskualdaketa hori notarioaren dokumentu batean formalizatzen dela.

      Adibidez, Mariak elkarte bati erosten dio pisu edo garaje plaza bat. Kasu horretan, prezioa + BEZ ordainduko dio. Gero eskurapena eskritura publikoan dokumentatzean, EGDGZ ordainduko du, baita ere bere kuota aldakorra.

Entradas relacionadas: