Ondarearen Gaineko Zerga: Balorazioa eta Tributu-zorra

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Arau bereziak

1. Gauza higiezinak

Gauza hiritarra edo landatarra izan, hurrengo hiru balio hauetan handiena hartuko da kontuan:

  • Katastro-balioa (adibidez, IBI).
  • Beste tributuetan Administrazioak egiaztatua (adibidez, Eskualdaketen Zerga).
  • Eskurapen-balioa.

Gipuzkoan katastro-balioa hartzen da kontuan.

2. Jarduera profesional edo enpresa-jarduerei lotutako gauzak

Kasu honetan, gauza guztiak batera baloratuko dira. Kontabilitatea hartzen da kontuan, hau da, aktiboaren eta pasiboaren artean dagoen diferentzia. Hala ere, gauza higiezinak lehendabiziko irizpidearen arabera baloratzen dira, salbu hori baldin bada enpresa-jarduera bera.

3. Kontu korronteak eta aurrezpen-kontuak

Sortzapen-egunean (abenduaren 31n) dagoen saldoa hartzen da kontuan, betiere saldo hau azken hiruhilekoan zegoen batez besteko saldoa baino txikiagoa bada. Aldiz, handiagoa bada, azken hiruhilekoaren saldoa hartuko da kontuan.

Bi aldiz ez zenbatzeko, azken hiruhilekoko batez besteko saldoan ez dira kontuan hartuko ondarearen parte diren gauzak eta eskubideak erosteko erretiratu ziren zenbatekoak, edota zorra gutxitzera edo iraungitzera bideratu baziren.

Zorren balorazioa eta oinarri likidagarria

Zorrak balio nominalaren arabera baloratzen dira. Horregatik, korrituak eta interesak ez dira zorratzat hartzen Ondarearen Gaineko Zergan; zergaren sortzapena gertatzen den unean kontatuko dira eta justifikatu egin behar dira. Ez dira zorrak izango abalatutako zenbatekoak, abala eman duenaren aurka eskubidea exekutatu arte.

Oinarri likidagarria: Oinarri zergagarria - Gutxieneko salbuetsia = Oinarri likidagarria (honi aplikatuko zaio karga-tasa). Estatuan dagoen gutxieneko salbuetsia 700.000 € da.

Tributu-zorra eta eskutu fiskala

Zerga hau progresiboa da. Autonomia-erkidego erkideek ezartzen dute eskala. Arautzen ez badute, Estatuan %0,2 eta %2,5 artekoa da (oinarri likidagarria 10 milioi bada). Eskala txikiagoa da hemen, eskutu fiskala kendu zutelako (Gipuzkoan, %1,5).

Eskutu fiskala (Muga)

Eskutu fiskala: Ondarearen gaineko zergaren kuota + PFEGZ kuota = ezin du gainditu PFEGZren oinarri zergagarriaren %70a.

Orain Estatuan indarrean dagoena: Kuota osoan muga bat dago: Ondarearen gaineko zergaren kuota osoa + PFEGZ osoa ezin da izan PFEGZren oinarri zergagarriaren %60 baino handiagoa. Normalean, oinarri zergagarri orokorra soilik hartuko da kontuan. Muga hau obligazio pertsonalen kasuan soilik ezarriko da (Espainiako Estatuan bizi direnentzat).

Hala ere, Ondare Gaineko Zergaren kuota osoaren %20 gutxienez aplikatzen da.

Lurralde historikoetako berezitasunak

Gipuzkoan muga kendu zen eta, hori konpentsatzeko, karga-tasa txikiagoak ezarri ziren. Bada proiektu bat Bizkaian eta Araban dagoen muga berreskuratzeko.

Bizkaian, ondarearen gaineko zerga gutxitu behar da zenbateko honetaraino: OGZ kuota osoa + PFEGZ kuota osoa = ezin du gainditu PFEGZren oinarri zergagarriaren %65a. Hemen ere gutxieneko bat dago: OGZren kuota ezin da gutxitu %75 baino gehiago. Hau da, beti tributatuko du gutxienez %25.

Entradas relacionadas: