Ondarearen gaineko Zerga: Sarrera eta Salbuespenak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,65 KB
1. Sarrera
Ondarearen gaineko Zergaren helburua ahalmen ekonomikoaren indize bat kargatzea da, zehazki ondarea. Zerga hau 1967an sortu zen, eta bere helburua informazioa lortzea eta maula ekiditea zen. Kontrol izaera bat izan zuen; ez zuen bilketa funtzio handirik izan, karga tasa txikiak ezarri zitzaizkiolako eta salbuetsitako gutxieneko handi bat zegoelako.
2008. urtean, bere karga kendu zen, baina, Ondarearen gaineko Zergaren legea indargabetu gabe. Honen arrazoia zen Estatuak ez zuela nahi, hau indargabetuz gero, Autonomia Erkidegoek hartu eta beren egitea. Hala ere, ez zegoen obligaziorik aitorpena egiteko, ezta ordainketa egiteko ere.
2011. urtean, berriz ere karga tasa indarrean jarri zen, baina, denboran mugatua.
2. Egitate Zergagarria eta Salbuespenak
a) Egitate Zergagarriak
Egitate zergagarria da ondare baten titularra izatea, zehazki, pertsona fisiko batek izan behar du titularra. Ondareak eduki ekonomikoa izan behar du. Adibidez, pertsonalitate eskubideak kanpo geratzen dira.
Zorrak ere ondarearen parte dira; ondarearen pasiboa dira, eta gauza eta eskubideekin batera, ondare garbia osatzen dute (patrimonio neto).
Presuntzioa
Araudiak presuntzio bat ezartzen du: presumitzen da pertsona fisiko baten ondarean, aurreko zortzapenean zeuden gauzak eta eskubideak bertan jarraitzen dutela. Presuntzio hau iuris tantum da, zeren frogatu baitaiteke gauza eskualdatu zela, edo galdu dela.
Egitate zergagarriaren elementu subjektiboari dagokionez, pertsona juridikoaren ondarea ez dago kargatua.
b) Salbuespenak
Salbuespen batzuk subjektiboak dira, eta beste batzuk, objektiboak. Subjektiboen artean aipatzen dira, adibidez:
- Artisten obra propioa, bere ondarean dagoen bitartean (adibidez, alargunaren eskuetara pasatzen bada, ondare hori zergapetua egongo da).
- Jabetza industrial eta intelektualen eskubideak, autorearen ondarean dauden bitartean.
- Enpresaren ondarea osatzen duten gauzak, titularrak enpresaren jarduera modu pertsonalean ohikoan eta zuzenean egikaritzen badu, eta errenta iturri nagusia bada.
- Zergadunaren ohiko etxebizitza, Estatuan 300.000 € arte. Ondarearen zerga indibiduala da, eta horregatik, salbuespena ganatzialen kasuan bikoiztu egiten da, hau da, 600.000 € izango da.
Salbuesteko gauzak eskuratzean sortutako zorrak ezin dira kendu. Salbuetsitako muga gainditzen bada, eta adibidez, ohiko etxebizitza modu partzialean salbuetsia badago, zorraren zati proportzionala kendu ahalko da.
Salbuespen Objektiboak
Salbuespen objektiboen artean, adibidez:
- Ondare historikoen gauzak (Estatuarenak, Autonomia Erkidegoenak, etab.).
- Ajuar doméstico (etxeko gauzak), baina, zergapetuta daude: ibilgailuak, aisialdiko itsasontziak, bitxiak eta orokorrean luxuzko gauzak.
c) Egitate Zergagarriaren Denborazko Osagaiak: Zortzapena
Zerga hau aldizkakoa da, eta zortzapena abenduaren 31ean gertatzen da. Epealdiak kasu honetan ez du garrantziarik; garrantzitsua da jakitea urteko azken egunean zer ondasun dituzun, zergapetzen den ondarea baita zergadunak abenduaren 31n duen ondarea. Ez du garrantziarik lehenagotik zegoen ondareak.
Pertsona hiltzen den supostuan, hala ere, mantentzen da abenduaren 31ren eguna. Ondarea oinordekoek eta legatu hartzaileek hartuko dute, eta eurek izango dira subjektu pasiboak abenduaren 31n. Hala eta guztiz ere, zortzapenaren inguruan badaude salbuespen batzuk.