Ongizate Estatua eta Gizarte Erantzukizuna: Azterketa Etikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

1. Ongizate Estatua eta Desberdintasun Ekonomikoa

Zein da ongizate estatuak desberdintasun ekonomikoa gainditzeko proposatzen duen neurria?

Abantaila gutxien dituztenei mesede egiteko moduan, aurrezki bidezkoaren printzipioarekin bateragarria izateko, eta aukera berberak izanik, denek eskuratu ahal izateko karguen eta posizioen araberakoak izateko moduan.

2. Klase Ertaina eta Gizarte Desberdintasunak

Klase ertainaren etorrerak gizarte desberdintasunak desagerrarazi ditu kasu guztietan?

3. GKEen Helburuak eta Jarduera

Zein da GKEren helburu nagusia? Nola burutzen da helburu hori? Eman GKEren baten adibidea.

3.1 Nazioelkartasunerako GKEak

Beren jarduera nagusia giza laguntza ematea da, eta Hirugarren Munduan garapen proiektuak sustatzea.

3.2 GKE Sozialak

Beren jardun nagusia Lehen Munduan burutzen dute nagusiki, eta gizarte bazterketaren alboan egiten dute lana, hau da, etorkinak, gizarte integrazioa, gutxiengo etnikoak, drogamendekotasuna eta abar dira beren esparrua.

Hori burutzeko beraien baliabideak bazkideen kuotak, dirulaguntzak eta gobernuak emandako gizarte laguntzak dira.

GKEren baten adibide bat: "Gure garaiaren ikur" egiten dituena, batez ere boluntarioek osatutakoak izatea da. Boluntarioen elkarteak "...doako zerbitzu desinteresatua da, herritarren konpromiso hirukoitzak sortua: autonomia pertsonalak, gizarte partaidetzak eta gizartean azkenak direnekiko elkartasunak", (I García Roca).

4. Merkataritza Zuzena

Zeri egiten dio aurre merkataritza zuzenak? Zer lortzen da ekimen horren bitartez?

Merkataritza zuzenak, nazioarteko merkataritzari aurre egin nahi dio. Bertan transnazional indartsuek beraien interesak inposatzen baitituzte herrialde guztietan eta gutxien garatutakoetan batez ere. Lehengaien prezioa jaitsi ez gero, adibidez Hegoaldeko herrialdeen irabaziak txikiagoak izango dira.

Horrekin lortzen dutena honako hau da: Lur hori lantzen dutenek beren lanagatik sari bidezkoa jasotzea bermatzea, horrela bizi baldintza duinagoak izan ditzaten.

5. Etika Berri baten Beharra

Zergatik esan daiteke etika berri baten beharrean gaudela? Eman erantzuna ingenieritza etikoa, giza genoma, IKTBak, abortua, eutanasia edo zure iritzizko beste arazo baten ikuspegitik.

Eutanasia gaia erabiliko dut etika berri baten beharrean gaudela argitara emateko. Hainbat eutanasia mota daude. Guztietan kasu honetan biktimak nahi duena betetzen dela esan genezake. Herrialde askotan ilegala den ekintza da honako hau. Herrialde batzuetan, bere kabuz ezer egin ezin duen eta inola ere mugitu ezin den pertsona batek, ezin du bere buruaz beste egiteko posibilitatea esku artean izan. Lotsagarria iruditzen zait. Duintasunez hiltzeko eskubidea errespetatu egin beharko litzateke. Beste alde batetik, inongo arazorik ez duen pertsona batek bere buruaz beste egin nahi izatea ez zait iruditzen beharrezkoa, hainbat metodo ezberdin baitaude, psikologo, mediku eta adituenak adibidez, baina kasu hau oso ezberdina da. Biktimak ez du bizi nahi ez delako bere kontura ezer egiteko gai. Hiru eutanasia kasuetan, arazo etiko garrantzitsuena zein den ikusi beharra dago. Hau da, gaixoak berak hartu erabakia edo medikuntzak berak bizitza beste edozein gogoeta moraletatik babesteko duten betebeharra. Nire iritziz, aurretik esan dudan bezala kasu honetan sufritzen dagoen gaixoak bere buruaz beste egiteko eskubide osoa du, hiletsia egon arren, eskubideduna baita. Eutanasia gauzatzea ilegala den herrialdeetan legalizatu egin beharko litzatekeela uste dut. Horrek ez du esan nahi kontrolatu behar ez denik, baina azken finean zerbait ilegala bada toki batean, beste modu batzuk aurkitu behar dituzu egin beharreko gauza hori egiteko eta batzuetan arriskutsua izan daiteke.

6. Komunikabideen Etikaren Eginkizuna

Zein izan beharko litzateke komunikabideen etikaren eginkizuna? Zure iritzian etika horren eskakizunak betetzen al dira gaur egun? Eman adibide bat.

Komunikabideen etikaren eginkizuna informazioak egiazkotasuna eta edukiak izan ditzan izango litzateke. Egia faltsutu gabe eta pertsonen duintasuna errespetatuz.

Esango nuke kasu batzuetan betetzen direla eta beste batzuetan ez. Adibidez, egunkari batean edo telebistan, gertakari batzuk egiazkotasuna izango dute beste gauza askoren artean, baina egon daiteke beste gertakari bat non egia faltsutzen den eta pertsonen duintasuna errespetatzen ez den.

Entradas relacionadas: