Ongizate Estatuaren Krisia: Arrazoiak eta Ezaugarriak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,11 KB

Sarrera

Gaiaren mugarritzea eta delimitazioa

Jarraian, landuko dugun gaia, Ongizate Estatua, eta honek bizi duen krisiaren arrazoiak eta ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, krisi hori nola eman den eta dituen ezaugarrien inguruan hausnartuz. Gaur egun bizi garen gizarte honetan biztanleen bizi kalitatea hobetze aldera politika ezberdinak zein sistema bat ezarri delarik, honen sorrera zein krisiaren nondik norakoak ezagutzea eta horien azterketa egitea garrantzitsua dela iruditzen zait.

Gaiaren garrantzia eta interesa

Ongizate estatua estatuak ekonomian eta gizartean egiten duen esku hartzeari egiten dio erreferentzia, zeinaren bidez biztanleria osoaren ongizatea bermatzea duen helburu. Horretarako sistema mota ezberdinak eratzen ditu, bakoitzean zerbitzu ezberdinak eskainiz. Honen eraketatik gaur egun arteko denboran sistema hau martxan dagoen herrialdeen biztanleen bizi kalitatean zuzeneko inpaktua izan du. Hau kontuan hartzen dugularik, honen erapena zein bermatzea funtsezkoa da eman daitezkeen gizarte arazo zein beharrei erantzuteko eta biztanleen arteko desberdintasunak murrizteko.

Kontzeptu nagusien definizioa

Ongizate estatuaren bilakaera hobeto ulertzeko helburuarekin, eta modu horretan, azterlana sakonki egin aurretik, hainbat kontzeptu azpimarratzea funtsezkoa dela ikusten dut. Horregatik, jarraian, lanean zehar jorratuko diren atalen nozioen azalpena egingo dut.

Modu horretan, ageri zaigun lehenengo kontzeptua, eta gaiari lotuta nagusiena esan dezakeguna, Ongizate estatua da. Nozio honek egiten dio erreferentzia bizi-baldintzak hobetzera bideratutako gizarte-politiken hornitzaile diren instituzio estatalen multzoari. Beraz, esan daiteke guztiontzat ongizatea suposatuko duen babes sistema publikoa dela, honen helburua kapitalismoak sortutako ezberdintasun eta bazterketa egoerekin amaitzea delarik. Hori lortze aldera, zergen bidez osasun-, justizia-, etxebizitza-, hezkuntza-, Gizarte Segurantza- eta Gizarte Zerbitzuen sistema edukitzea ahalbidetzen du.

Bestalde, politika ekonomikoak ditugu. Hauek gobernuek ekonomiari eragiteko definitu eta burutu egiten dituzten plan, erabaki eta ekintzen multzoa dira. Hau da, estatu batek bere herrialdeko ekonomian esku hartzeko hartzen dituen erabakiak eta burutzen dituen ekintzak dira. Normalean, aldagai makroekonomikoen gaiean jarduten dute, esate baterako, enplegua eta inflazioa. Bereziki erabiltzen dira hazkunde ekonomikoa sustatu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko.

Problematikaren zehaztapena

Aurreko ataletan aipatu dudan bezala, Ongizate Estatua gizarte-eskubideak betetzearen bidez estatu bateko hiritar guztiei bizi-maila berdina izatea eta gizarte desberdintasunak ekiditea du helburu. Hori lortze aldera, biztanleriarentzat prestazio, laguntza eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu.

Gaia hobeto ezagutzeko asmoz, Ongizate Estatuaren aurrekarien inguruan aztertzea erabaki dut, honen eraketa zerk testuinguru zein faktorek eragin zuten jakiteko. Horretaz gain, honen eraketa nolakoa izan den eta bere krisiaren nondik norakoak aztertuko ditut, honen inguruan hausnartuz ere.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europan zegoen egoera soziopolitiko eta ekonomikoa ikusirik, guztion ongizatea sustatuko zuen estatu-ereduak eratu behar zirela konturatu eta honen eraketa eman zen, gaur egun diharduena nahiz eta gaur egun krisialdi egoera batean murgildurik dagoen.

Aurrekoa aintzat hartzen dugularik, eta problematikari helduz, zein dira Ongizate Estatuaren krisiaren arrazoi eta ezaugarri nagusiak?

Hipotesi nagusiaren aurkezpena

Problematikari erantzunez, jorratzen ari garen garaiaren inguruan atera ditudan bi hipotesi nagusiak honako hauek dira:

  • Alde batetik, Ongizate Estatuaren krisiaren arrazoi nagusia da 1978. urtean ematen den petrolioaren krisiaren ondorioz, langabeziaren gorakadaren eta, horren ondorioz, administrazio publikoek jasotzen duten diru kantitatearen artean orekarik ez izateak. Neoliberalismoaren ezarpena herrialdeen ekonomiak du eragina.
  • Bestetik, Ongizate Estatuaren krisiaren ezaugarri nagusiak hazkunde ekonomikoaren beherakada, inbertsioaren ahultasuna, langabeziaren eta inflazioaren gorakadak dira.

Garapena

Ongizate gizartea prozesu historiko batean kokatzen da eta gizabanakoen bizia erregulatzen duen hiru sistemen zati bat da: prezioaren hizkuntza erabiltzen duen merkatua, aginduetan oinarritzen den hierarkia politikoa eta sinestarazteetan dauden kultura baloreak.

Historia sozialaren urratsak

Behartsutasunaren eta ezberdintasunaren jatorri sozio-politikoak

Gizarte modernoetan, biztanleria, botereak eta aberastasunak banatzen dituen talde sozialetan zatitzen da, gutxiengo batek baliabide horiek edukiz. XIV. mendea bezalako krisi egoeretan, lur jaunek lurrik ez daukatenei debekatzen diete udal lurrak lantzea. Garapen mendeetan, XVI. mendea adibide gisa, lur eraldaketek biztanleriaren zatiketa areagotu dute, merkatal kapitalismoaren eta Estadu modernoen garapenarekin batera, azken hauek lan indar merkea eta kontrol soziala eskatzen dutelarik.

Izan ere, gosea igarotzeak haserrea sortu zuen biztanleriaren zati nabarmen batean, iraultza arriskuak areagotuz.

Ongi kokatutako talde sozialek eta monarkiak babestutako politika ekonomikoek, zatiketa soziala eragiten dute. Egoera horrek baserritar gehienen behartsutasuna eragiten du, eta horrek, arazo sozial larriak sortu ditu hiri nagusi gehienetan, botere publikoen erantzuna eskatuz. Lehen iraultza industrialaren etorrerarekin, erronka nagusia, lantegietako langileriaren lan merkatuaren kudeaketa izan da, lantegi legeen bitartez eta, batez ere, lehen segurantzen bidez. Mugatuak eta nahikoak ez izan arren, lehen segurantza horiek urrats kualitatibo bat osatzen dute langileen baldintzan, Ongizate Estatuaren lehen urratsa izanez.

Ongizate Estatuaren sorrera

Enplegu osoarekiko sektore publikoaren konpromezua, gizarte zerbitzuen estalgarri unibertsala eta biztanle bakoitzarentzako gutxiengo diru-sarrera bermatzea bezala ulertutako Ongizate Estatua, 1940. hamarkadan sendotzen den antolaketa soziopolitikoa da. Keynes-en teoria ekonomikoetan eta Beveridge-en planteamendu sozialetan oinarritutako «keynesiar itunak», merkatuaren, hierarkiaren eta baloreen arteko harreman berri bat sortzen du.

Gertakizun historiko berezi batzuek, eragile sozial ezberdinen arteko adostasuna ahalbidetu dute. 1930eko depresio ekonomikoak, lehenik Estadu Batuetan eta ondoren Europan, agerian uzten du kapitalismoak ez daukala gaitasunik gehiengoari lana emateko eta ongizatea bermatzeko. Bigarren Mundu Gerra ondoren, kontserbatzaileek, liberalek eta sozialistek estrategia berri bat osatu dute, non merkatua erregulatzen den eta eskubide sozialei garrantzi berezi bat ematen zaien.

Keynesiar itunak, orekan oinarritutako bi baldintza jartzen ditu. Batetik, herri bakoitzean, enplegu osoko egoera batean, kapitalak aukerak eskainiko ditu eta soldaten hazkundea baimenduko du, emankortasuna handitzen den neurri berean eta errentaren banaketan egonkortasuna dagoen baldintzapean, esan nahi baita enpresaren irabaziak igotzen diren mailan. Bestetik, trukaketa askean eta herri baten nagusitasunean oinarritutako nazioarteko merkatuaren bidez, nazioarteko antolaketa ekonomiko bat martxan jartzea eskatzen du. Sistema honek bere eraginkortasuna erakutsi du 1948a eta 1973aren artean, munduko merkataritza ekoizpena sei aldiz biderkatuz. Modu horretan, estaduak, pertsona bakoitzaren bizi maila hobetzeaz gain, aukera ekonomiko zein profesional oparoak eskaintzen dizkiote. Gobernuek, osasuna, hezkuntza, langabeziaren segurantza eta zaharsariak, beraien gain hartu dituzte oinarrizko eskubide sozialak gisa. Modelo honen ezaugarriak hurrengoko hauek dira: Eskaeraren eztanda, Gastu publikoa, Fordismoa, Zorpetze kolektiboa eta Adostasun soziala.

Modelo honi esker, hiru hamarkadetan Europako herri gehienek, kontsumoak elikatzen duen hazkunde ekonomikoa, irabazi tasak gorak, xahupen publiko indartsuak eta langabezi ez eragingo ditu. Sistema zilegiztatzen duen gizarte bat sortzen da, kapitalen errentagarritasuna eta adostasun soziala bermatzen duen kultura eta industria berrien agerpena lagunduz.

Entradas relacionadas: